suizidologia; suizidiologia

eu: suizidiologia; suizidologia
es: suicidología; suicidiología
fr: suicidologie
en: suicidology

Definizioa:

Suizidioaren eta suizidioari aurre hartzeko neurrien azterketa.

suizidologia

(iz.)

Testuingurua:

  • UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak proposatu du sail horren eta Ertzaintzaren arteko hezkuntza-lankidetza ezartzea, saileko ikasleek lanak eta lanei lotutako praktikak egin ahal izan ditzaten Ertzaintzaren bulegoetan, haren aholkularitza eta lankidetzarekin, Suizidologiako berezko tituluaren prestakuntza-programaren barruan.

    GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA. «108/2023 EBAZPENA, azaroaren 6koa». Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. 217. zk. || Data: 2023-11-14

    https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2023/11/2305113e.pdf
  • Hitzaldiak eta gida, gainera, Aidaturekin, Euskal Suizidologia Elkartearekin, elkarlanean egin dugu.

    UGARTE LOPEZ DE ARKAUTE, Estitxu. «Josemi Colino, ASAFES: "Suizidak hil nahi duela uste dute nerabeek; eta mito bat da"». Alea. || Data: 2023-02-18

    https://alea.eus/araba/1676540351820-suizidioa-gazteak
  • Lehen agerraldia: Suizidioa Prebenitzeko Munduko Egunean, Jon Gartzia Ormaza Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko psikiatra, UPV/EHUko Neurozientzia Saileko irakasle eta Aidatu Suizidologiaren Euskal Elkarteko presidenteordeak bere buruaz beste egiteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko zenbait gako azaldu ditu.

    SANTESTEBAN, ANE. «Alarma-seinaleak identifikatzen jakitea ezinbestekoa da suizidioa prebenitzeko». EITB Albisteak. || Data: 2021-09-10

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8301860/alarmaseinaleak-identifikatzen-jakitea-ezinbestekoa-da-suizidioa-prebenitzeko/

suizidiologia

(iz.)
Testuingurua:
  1. Ahalik eta ikastetxe gehienetara iritsi nahi dute. nerabeen osasun mentala eta gida bat ondu dute Asafes Buruko Gaitza Dutenen eta Senideen Arabako Elkarteak, Vital Fundazioak eta Aidatu Euskal Suizidiologia Elkarteak.

    BEGIRISTAIN, Edurne. «Vanesa Vadillo. Asafeseko psikologoa: “Suizidioaz hitz egitea, askotan, arrisku egoerak detektatzeko modu bat da”». Berria. || Data: 2023-02-17

    https://www.berria.eus/euskal-herria/suizidioaz-hitz-egitea-askotan-arrisku-egoerak-detektatzeko-modu-bat-da_1330537_102.html
  2. Suizidiologia ikasketak egitea erabaki nuen larrialdietan hogei urteko gazte baten kasua ezagutu eta gero.

    MAYA MANTEROLA, Maria. «Irati Oregi: “Suizidioaz hitz egitea ere prebentzioa lantzeko modu bat da”». Zumaiaguka. || Data: 2022-06-05

    https://zumaiaguka.eus/zumaia/1654181210374-irati-oregi-suizidioaz-hitz-egitea-ere-prebentzioa-lantzeko-modu-bat-da
  3. Lehen agerraldia: Datuei so ikusten den erretratu horretan, lauso asko ikusten ditu Cristina Blancok: gehiegi. Soziologoa da, Aidatu Euskal Suizidiologia Elkarteko kidea, eta suizidio bat gertuan pairatu duen senitartekoa.

    IRAOLA, Arantxa. «Bueltarik gabeko etenak». Berria. || Data: 2019-11-03

    https://www.berria.eus/euskal-herria/bueltarik-gabeko-etenak_1261014_102.html