inklusibitate

eu: inklusibitate
es: inclusividad
fr: inclusivité
en: inclusivity

Definizioa:

1. Inklusiboa edo barneratzailea izatearen nolakotasuna. 2. Gizartean gutxiengoen integrazioa sustatzeko edo errazteko joera.

inklusibitate

(iz.)

Testuingurua:

  • Programazioa gizarteari lotuta dago: parekidetasunari begiratzen dio, baita inklusibitateari, jasangarritasunari, belaunaldi ezberdinei, Nafarroako konpainiei eta dramaturgia berriei ere.

    REY GORRAIZ, Uxue. «Ane Pikaza. Erriberriko Antzerki Jaialdiko zuzendaria: “Erriberrin, obren %50 emakumeenak izango dira beti, gutxienez”». Berria. || Data: 2023-07-23

    https://www.berria.eus/kultura/erriberrin-obren-50-emakumeenak-izango-dira-beti-gutxienez_1339346_102.html
  • Digitalizazioa, ezaugarri berriak, etorkinak eta hiritar berriak, euskaldunak. Sare sozialak, Internet, metodologia berriak, esparru eta espazio berriak, kultur aniztasuna, etorkinak eta euskararen erabilpena, gizartearen kohesioa, hezkuntza formala eta ez formala, gazteak, euskarekiko atxikimendua, inklusibitatea, ekitatea, ikastetxeen autonomia, udalen joko-zelai berria eta abar oso luze bat.

    BUJANDA, Jose Manuel. «Hezkuntzaz». Naiz. || Data: 2023-04-27

    https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/hezkuntzaz
  • Lehen agerraldia: Aurrera dezadan Eskola Publikoari benetako bultzada eman nahi badiogu, berezko identitatea duten eskolak eraiki behar ditugula eta helburu horretarako ezinbesteko dugula Administrazio deszentralizazioa, ikastetxeen autonomia sustatzea, inklusibitatearen aldeko apustu tinkoa egitea, Eskola Mapari buruzko Dekretua eta Ikasleen Harrerari buruzko Dekretua berrikustea eta hezkuntza zerbitzuak eta ikuskaritza buru belarri aritzea ikastetxeek ildo horretatik proiektu propioak gara ditzaten.

    LARRUZEA, Gonzalo. «Zelaa sailburuaren lehentasunak». Berria. || Data: 2009-10-29

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/