zisheterosexualitate

eu: zisheterosexualitate
es: cisheterosexualidad
fr: cishétérosexualité; cis-hétérosexualité
en: cis heterosexuality; cisheterosexuality

Definizioa:

Transexuala ez den heterosexualaren nolakotasuna.

zisheterosexualitate

(iz.)

Testuingurua:

  • Badakit ez dutela hetero aliaturik behar, ez dudala zisheterosexualitatearen disidente itxurarik, baina, nolabait, nik ere egin nahi dut indar, pribilegioz blaitzen gaituen sistema hau birproduzitzeari uzteko.

    AKIZU, Maialen. «Topaketak». Berria. || Data: 2024-04-27

    https://www.berria.eus/iritzia/jira/topaketak_2124347_102.html
  • Egun, eskolak inposatutako gidoi heterosexualak eta zisheterosexualitateak antolatzen jarraitzen du (Quaresma da Silva eta Ulloa, 2011; Silva eta Megid, 2006), “eredu heteroerreproduktiboaren aplikazio bortitzarekin” (Halberstam 2018, 87. or.) eta onartua dagoenaren eta ez dagoenaren arteko mugak ezarriz (flores, 2008, 2012; Platero, 2018).

    LEON HERNANDEZ, Irati; VIZCARRA MORALES, Maria Teresa (zuz.); GAMITO GOMEZ, Rakel (zuz.). Transfeminismotik ekarriak haur hezkuntzara: eskola eta identitateari buruzko kasu azterketak neoliberalismo garaian. Gasteiz: EHU. || Data: 2021

    https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/52931/TESIS_LEON_HERNANDEZ_IRATI.pdf
  • Lehen agerraldia: Esan bezala, beharrezkoa da ikasle gazteenen hezkuntzan aldaketa bat egotea, oraindik zisheterosexualitate normatiboa nagusi delako eta hortik ateratzen diren ikasleak diskriminatzen direlako, nahiz eta legedia pertsona hauek babesten saiatzen den.

    SOJO MARTIN, Onintze. «LGTB izateagatik sufritu daitekeen eskola-jararpena ekiditeko programa baten diseinua». || Data: 2020-06-16

    http://hdl.handle.net/10810/48985