posteatu

eu: posteatu
es: postear
fr: poster
en: post

Definizioa:

Sare sozial batean eta oro har, Interneten, mezu bat argitaratu.

posteatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Lalo sex influencerra da: bere gorputz biluziaren argazkiak eta etxean egindako bideo pornoak posteatzen ditu sare sozialetan dituen milaka jarraitzaileentzat.

    ARRUE UNANUE, Ines. «”PORNOMELANCOLÍA”: Ba al duzu norekin hitz egin?». Zinea.eus [webgunea]. || Data: 2022-09-19

    https://www.zinea.eus/2022/09/19/70ssiff-kritika-pornomelancolia/
  • Idazle madrildarrak ironiaz erantzun ditu gure galderak. Euskadiko dena maite duela aitortu digu eta, 162ko adimen kozientea duenez, idatzi, alaba zaindu eta posteatzeko astia ere baduela azaldu digu.

    SEVER, Bea. «[Lucia Etxebarria]: “Abertzale izateko arrazoi sentimentala ulertzen dut”». EITB.eus. || Data: 2011-09-15

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/osoa/519410/lucia-etxebarriaabertzale-izateko-arrazoi-sentimentala-ulertzen-dut/
  • Lehen agerraldia: Bada, momentuan entzuten ari zaren abestiak edo burura datozkizun abestiak lagunekin posteatzeko edo konpartitzeko gune bat da; eguna, unea edo norberaren momentuko egoera islatzen duten abestiak besteekin konpartitzeko erreminta bat.

    BALENTZIAGA, Iker. «'Blipatu' ezak berriro, Sam». Berria. || Data: 2008-10-03

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#