pellet

eu: pellet
es: pélet; pellet; pella
fr: pellet
en: pellet

Definizioa:

Zerrautsa, txirbilak, plastikoa edo bestelako material lehorra trinkotuz egindako pinporta.

pellet

(iz.)

Testuingurua:

  • Estrusoratik ateratako hariak, ur azpian hoztu egin dira eta 4-5 mm-ko pellet-ak moztu dira.

    UNDAGOITIA, Mikel et al. «Birziklapen kimikoaren bidez eskuratutako karbono zuntzaren erabilpena zuntz motzeko konposite termoplastikoetan: karakterizazio mekanikoaren bidezko balidapena» in Materialen eta Zientzia Teknologia. V. Kongresua. || Data: 2021-11-29

    https://mzt.eus/img/2021/bilduma/MZT_V_LanenBilduma.pdf
  • Xehagailu batean txikitu egiten dituzte, plastikozko zati txikiak, pelletak, lortu arte.

    GOIKOETXEA, Jakes. «Ehungintza mikroskopikoa». Berria. || Data: 2020-11-13

    https://www.berria.eus/bizigiro/ehungintza-mikroskopikoa_1282899_102.html
  • Hemendik aurrera egur ezpalak eta pelleta botako dituzte surtara. Arindua hartuko dute basoek eta Udaleko aurrekontuek.

    IRURETA AZKUNE, Onintza. «Gasolioaren ordez egur ezpalak». Argia. || Data: 2010-06-06

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2233/basoa-energi-iturri/osoa
  • Lehen agerraldia: Gaur egun, basogintzako eta nekazaritzako hondakinak erregai moduan erabiltzen dira, hondakin horiek heterogeneoak dira, eta hori oztopo bat da industriarentzat. Materiala homogeneoa izatea komeni da, eta, horregatik, pelleta erabiltzen da orain.

    KORTABITARTE EGIGUREN, Irati. «Zerrautsa energia-iturri». Elhuyar aldizkaria. || Data: 2007-05-01

    https://zientzia.eus/artikuluak/zerrautsa-energia-iturri/