rider; bizikletako banatzaile; banatzaile; mezulari

eu: rider; bizikletako banatzaile; banatzaile; mezulari
es: rider; ciclomensajero, ciclomensajera; bicimensajero, bicimensajera; mensajero, mensajera; repartidor, repartidora
fr: coursier, coursière; livreur, livreuse
en: rider; delivery rider; courier

Definizioa:

Plataforma digital bateko langilea, bizikleta edo beste garraiobide bat erabiliz janaria edo bestelako salgai batzuk banatzen dituena.

rider

(iz.)

Testuingurua:


bizikletako banatzaile

(iz.)
Testuingurua:
  1. Izan ere, lan ordutegi hoberena izateko, bizikleta banatzaileek puntuazio handia izan behar dute, eta hori ordu askoan lan eginez erdiets daiteke soilik.

    SENAR, Joxerra. «Glovoko 207 banatzaile soldatapekoak direla ebatzi du Iruñeko epaitegi batek». Berria. || Data: 2022-11-15

    https://www.berria.eus/paperekoa/1877/013/001/2022-11-15/glovoko-207-banatzaile-soldatapekoak-direla-ebatzi-du-iruneko-epaitegi-batek.htm
  2. Sei urtez egindako ibilbidean, langile gazteen prekaritatea salatzeko mobilizazioak egin dituzte BBK Live jaialdiaren eta black friday kontsumo egunaren harira, bizikletako banatzaileen borroka bideratu dute, apustu etxeen kontra aritu dira, pentsiodunen protestak babestu dituzte, hiri eredua zalantzan jarri dute...

    ASENSIO LOZANO, Maite. «Etsipenetik borrokarako jauzia eragiteko». Berria. || Data: 2022-10-14

    https://www.berria.eus/paperekoa/1981/002/001/2022-10-14/etsipenetik-borrokarako-jauzia-eragiteko.htm
  3. Bizikletako banatzaileen sektorean mugimendu garrantzitsuak jazotzen ari dira azkenaldian, eta testuinguru honetan, LABek eta Riders x Derechos taldeak antolakuntzaren beharra aldarrikatu dute.

    «"Rider"-ak ostalaritzako hitzarmenean sartzea eskatu dute Riders por Derechos eta LABek». Argia. || Data: 2021-06-25

    https://www.argia.eus/albistea/riderrak-ostalaritzan-sartzea-eskatu-dute-riders-por-derechos-eta-labek
  4. Lehen agerraldia: Rider edo bizikletako banatzaileen kasuan, adibidez, zer eskaintza egin definitzen gaude, etxeko langileentzako hitzarmen propio bat proposatu dugu...

    URKIRI ANSOLA, Ane. «Garbiñe Aranburu. LAB-eko idazkari nagusia: “Zerga erreformari heldu ezean, diru gutxiago egongo da behar sozialetarako”». Naiz. || Data: 2020-06-21

    https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2020-06-21/hemeroteca_articles/zerga-erreformari-heldu-ezean-diru-gutxiago-egongo-da-behar-sozialetarako

banatzaile

(iz.)
Testuingurua:
  1. Espainiako Ministroen Kontseiluak rider-en legea onartu du, Glovo, Deliveroo eta beste plataforma batzuetako banatzaileak soldatapekoen kontratua izatera behartzen dituena.

    «'Rider'-en legea onartu du Madrilgo gobernuak». Berria. || Data: 2021-05-12

    https://www.berria.eus/ekonomia/rider-en-legea-onartu-du-madrilgo-gobernuak_1293605_102.html
  2. Lehen agerraldia: Auzitegi Gorenak aitortu du banatzaile baten eta Glovo enpresaren artean lan harremana dagoela, eta errefusatu egin du auzia Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramatea.

    AGENTZIAK; ERREDAKZIOA. «Auzitegi Gorenak aitortu du Glovoren banatzaileak autonomo irregularrak direla». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2020-09-23

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7509667/auzitegi-gorenak-aitortu-du-glovoren-banatzaileak-autonomo-irregularrak-direla/

mezulari

(iz.)
Testuingurua:
  1. Hiri handietan jaki azkarrak jatetxeetatik etxebizitzetara banatzen dituzten bizikletazko mezulariak kooperatibetan antolatzen hasi dira, Deliveroo bezalako konpainiek horietako asko kaleratu ostean.

    ZUBIRIA KAMINO, Pello. «Mezulari prekarioak kooperatiban antolatzen Deliverooren aurrean». Argia. || Data: 2017-11-05

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2573/mezulari-prekarioak-kooperatiban-antolatzen-deliverooren-aurrean
  2. Lehen agerraldia: Nagusiki ostatuetako janariak etxeetara banatzen daude berezituak Deliverooko mezulariak, nahiz eta beste edozein produktu ere garraiatzen duten.

    ZUBIRIA KAMINO, Pello. «Deliveroo-ko mezularien greba: prekarioak hasi dira mugitzen». Argia. || Data: 2017-06-26

    https://www.argia.eus/albistea/deliveroo-ko-mezularien-greba-prekarioak-hasi-dira-mugitzen