Horrelako bikoiztapen indargarrietan marratxoa ez da hautazkoa.
Horrelako esaldiak aurki daitezke komunikabideetan eta, oro har, bestelako testuetan: «Gaur gaurkoz ez dute aurreikusten Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztea», «Dena dagoen dagoenean uzteko eskatu dute», «Etxegabetzea behin behinean geldiarazi dute».
Badira marratxoz edo bereiz idatz daitezkeen hitz elkartuak. Horrelakoak dira, adibidez, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak edo kale-garbitzaile bezalakoak.
Horrelakoetan, bi aukerak jasota daude Euskaltzaindiaren Hiztegian: eguzki lore, eguzki-lore, kale garbitzaile, kale-garbitzaile.
Beste hitz-elkarketa batzuetan, aldiz, marratxoa nahitaezkoa da, Euskara Batuaren Eskuliburuak gogorarazten duen bezala. Horrela, gaur-gaurkoz, dagoen-dagoenean eta behin-behinean moduko bikoiztapen indargarriak marratxoz idazten dira beti.
Horregatik, hiztegi arauemailean gaur-gaurkoz , dagoen-dagoenean eta behin-behinean jaso dira, baina ez *gaur gaurkoz, *dagoen dagoenean edo *behin behinean.
Hortaz, hasierako esaldi horiek honela idaztekoak lirateke: «Gaur-gaurkoz ez dute aurreikusten Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztea», «Dena dagoen-dagoenean uzteko eskatu dute», «Etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dute».
Argibide gehiagorako: