- Epaitza epaiaren zati bat da.
Hiztegiaren arabera, epai hitzak ‘epaile baten erabakia’ adierazten du. Auzi bati buruzko epaiak eman egiten ditu epaileak edo dagokion organoak. Hala, epaia eman esamoldea arautu du Euskaltzaindiak.
Hiztegi arauemailearen arabera, epaia eta epaitza ez dira sinonimoak. Izan ere, epaitza epaiaren zati xedatzailea da, alderdietako bat kondenatzen edo absolbitzen duena eta auzipean dena erabakitzen duena.
Euskararen Erreferentzia Corpusean honelako adibideak jaso dira:
Fiskalak eta alderdiek, behin epaitza zein den jakinda, errekurtsorik ez jartzeko erabakia adierazten badute, epaileak, egintza horretan bertan, ahoz adieraziko du epaia irmoa dela.
Epaitza zuzena dela uste duzue?
Behin epai irmoa emanda, espedientearekin jarraituko da, baldin eta epaian emandako epaitzak hala ahalbidetu badu.
Iturriak:
Euskaltzaindiaren Hiztegia
Euskararen Erreferentzia Corpusa


