1. HOME
  2. NEWS
  3. San Blas eguna eta «sanblasak»: erabilera-gomendioa

San Blas eguna eta «sanblasak»: erabilera-gomendioa

Recommendations
  • Opilaren izena letra xehez eta hitz bakar batean idazten da

Batzuetan, honelakoak irakur daitezke: «Aurten ere, San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute», «Bazkideek San Blas opilak eta kafesnea hartzeko aukera izango dute», «Iritsi dira San Blasak», «Gosaltzeko, san blasak eta ogi txigortua marmeladarekin».

San Blas egunez jaten den opilaren izena letra xehez eta hitz bakar batean idazten da, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera: sanblas. Egun horren inguruan egiten diren jaiak, berriz, sanblasak dira (hori ere letra xehez idazten da).

Euskaltzaindiaren Hiztegian sanblas-opil eta sanblas opil formak ere ageri dira (ez San Blas opil).

Hortaz, goragoko esaldiak honela idatziko genituzke: «Aurten ere, sanblas-opilak/sanblas opilak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute», «Bazkideek sanblas-opilak/sanblas opilak eta kafesnea hartzeko aukera izango dute», «Iritsi dira sanblasak», «Gosaltzeko, sanblasak eta ogi txigortua marmeladarekin».