1. HOME
  2. NEWS
  3. Lan-eskaintza: informatika-ingeniaria

Lan-eskaintza: informatika-ingeniaria

news

Software-garapena eta hizkuntza-teknologiak

 

Euskararen etorkizun teknologikoa garatzen lagundu nahi duzu?

1 – LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

UZEIren Informatika Saila indartzeko, informatika-ingeniari baten bila gabiltza. Softwarea garatu eta hizkuntza-teknologiekin lotutako proiektuetan parte hartuko du. Izango dituen egitekoak:

  • Hizkuntzaren Prozesamenduko (HNP) eta hizkuntza-baliabideetako I+G+b proiektuetan irtenbide teknologikoak garatzea.
  • UZEIren aplikazioak, tresnak eta zerbitzu digitalak diseinatu, garatu, hobetu eta mantentzea.
  • Proiektu eta ideia berriak proposatu, diseinatu eta dokumentatzea; adimen artifizialeko tresnak garapen-lanean erabiltzea.
  • Informatikarien eta hizkuntzalarien diziplina anitzeko taldean elkarlanean aritzea.

2 – ZER BILATZEN DUGUN

  • Informatika-ingeniaritzako gradua edo titulazio baliokidea.
  • Programazioan eta software-garapenean oinarri sendoak eta datu-baseei eta software-aplikazioen arkitekturari buruzko oinarrizko ezagutzak.
  • Euskaraz ahoz zein idatziz lan egiteko gaitasuna; arazo teknikoak aztertzeko eta konpontzeko trebetasuna. Ingelesa hitz egitea baloratuko da.
  • Autonomia, ekimena, talde-lanerako jarrera eta etengabe ikasteko gogoa.
  • Teknologia hauek ezagutzea baloratuko da: Python, Java edo antzeko hizkuntzak; SQL, web-aplikazioak eta APIak; Git/SVN, Linux, Docker eta CI/CD; software-probak; HNP/NLP, LLMak eta AA tresnak.
  • Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra izatea baloratuko da.
  • HNP edo I+G arloetan esperientzia izatea ere kontuan hartuko dira.

Ez da beharrezkoa teknologia horiek guztiak menderatzea

3 – ZER ESKAINTZEN DUGUN

  • Lan-kontratu egonkorra.
  • Ordutegi trinko eta malgua, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko.
  • Software-garapena, hizkuntza-teknologiak eta adimen artifiziala uztartzen dituen lan-ingurune berritzailea.
  • Proiektu berriak proposatzeko, ezagutza partekatzeko eta ibilbide profesionala egiteko aukera, hizkuntzalariekin eta teknologiaren arloko profesionalekin batera.

Interesatzen zaizu? Bidali zure curriculuma uzei@uzei.eus helbidera, 2026ko abenduaren 7a baino lehen.