title

Maiztasun Hiztegia

Euskararen Maiztasun Hiztegia euskal lexikoa zenbakitan dela esan dezakegu, euskararen erabilerari buruzko datu kuantitatiboak jasotzen dituen hiztegia.

maiztasun hiztegiaXX. mendeko euskararen erabileran oinarritua dago, mende oso bateko lexikoaren balio kuantitatiboa ezagutzeko aukera emango du, maiztasun absolutuak eta erlatiboak emanez, bai eta sailkapenaren araberako datuak helaraziz (garai, euskalki edo testu-motaren araberakoak batetik, eta formen aldaeren araberakoak bestetik).
Euskaraz maizen erabiltzen diren formak ezagutzea ezinbesteko da, adibidez, hizkuntza ikasten ari direnentzat, oinarrizko hiztegiarekin komunikatzeko bidea errazten da-eta. Corpusean oinarritutako hiztegi bat erabilera errealetatik abiatzen da, alegia, ez da hiztegiek jasotzen dutena, euskaraz idatzi eta argitaratu dena baizik, testu-mota guztiak kontuan hartuz.

Kopuruari begiratuta, 3.704.135 sarrera ditu hiztegiak.

Sarrera bakoitzak bi informazio eskaintzen ditu: lema (hiztegi-sarrera edo forma estandarra, arautua edo hobetsia, adibidez, iritzi) eta aldaera (formaren benetako erabilera —ez forma arautua edo estandarra nahitaez— jasotzen duen sarrera; adibidez, forma arautua iritzi den arren, eritzi ere erabili izan da, eta hori da erakusten dena). Aldaera guztiek lema estandarra dute ondoan. Hartara, datu absolutuak eta erlatiboak erakusteko aukera izango da.