title

Terminoen erauzketa

Gaur egun, ezinbestekoa da corpusetan oinarritutako terminologia-lana egitea, terminoak beren testuinguru eta diskurtsoan biltzeko.

Horregatik, eskuzko teknika tradizionalak gaindituz, edo, hobe esan, haien osagarri modura, terminoen erauzketa automatikoa egiteko tresna eta baliabide lagungarriak garatu dira azken urteotan Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren arloan.

UZEIk, bere lematizatzaile eta lexikoietan oinarrituta, teknologia propioa garatu du termino-erauzketako prozeduran erabiltzeko:

TermiGai: testu-masa bateko termino-hautagaiak, hitz bakarrekoak nahiz hitz anitzekoak, automatikoki identifikatzeko eta analizatzeko tresna, euskararako nahiz gaztelaniarako baliagarria (ikus TermiGai).

Corpus paraleloetatik termino-pareak automatikoki erauzteari buruz, ikus Lexiko elebidunen erauzketa