title

Lexiko elebidunen erauzketa

Corpusetatik terminoak erauzteko prozesuaren barnean, esparru berezia eratzen dute corpus paralelo elebidunek.

UZEIk honako aplikazio hau garatu du arlo horretarako:

Lex2: corpus paraleloetatik abiatuz euskara eta gaztelaniazko ordainen termino-pareak automatikoki detektatzen eta erauzten dituen tresna (ikus Lex2).

Automatikoki erauzten dituen termino-pare horiek lexiko elebidun baten muina osa dezakete.

Corpus paraleloen adibide garbi bat da itzulpen-memoriena. Horregatik, Lex2 oso praktikoa izan daiteke, adibidez, itzulpen-memoria horietan erabiltzen den terminologia erauzi eta termino jakin baten ordainetan dauden desadostasun eta inkoherentziak detektatu eta zuzentzeko.