title

Hiztegigintza

Esperientzia zabala du UZEIk hiztegigintzan.

Lexiko arruntean

Euskaltzaindiarentzat egiten dituen lanez gainera (Hiztegi Batua, Lexikoaren Behatokia eta abar), beste hainbat hiztegi osagarri prestatu ditu, eta sarean edo plugin gisa eskaini: Maiztasun Hiztegia, Atzekoz aurrera. Hitz-bukaeren Hiztegia eta Sinonimoen Hiztegia.

Beste hainbat erakunde edo autorek egindako hiztegiak formatu estandarretara ekartzeko lanak ere egin eta egiten ditu UZEIk, bereziki TEIn oinarritutako XMLn etiketatzeko lanak.

Terminologian

Hiztegi terminologiko ugari egin ditu UZEIk historian zehar (EUSKALTERMen muina osatzen dutenak), eta aitzindari eta aditua da arlo bateko lexiko espezializatua bildu eta lantzeko lanetan.

Lan horietan guztietan, ezinbesteko lagungarriak bilakatu dira terminoen erauzketako, lexiko elebidunen erauzketako eta lexikoa zuzentzeko eta egiaztatzeko tresnak; berak garatutakoak erabiltzen ditu UZEIk.