title

Lokalizazioak

Aplikazio informatikoak beste hizkuntza batera itzuli eta hizkuntza horren kulturara egokitzen ditu gure lokalizazio-zerbitzuak. Lan horrek hizkuntzaren kontrol berezia eskatzen du, eta programa informatikoak izan ditzakeen zailtasun teknikoak gainditzeko ahalmena ere bai.

Hauek dira lokalizazio-lanetan izaten ditugun mugarriak:

  • Itzulpen-memoriak eta glosarioak prestatu
  • Interfazeetako testua erauzi eta itzuli
  • Programazio barruan dagoen testua detektatu eta editatu
  • Aplikazio informatikoa testeatu

Lokalizaziori buruzko informazio gehiago, www.lokalizazioak.com webgunean.

Lokalizazioetan dugun gaitasunaren erakusgarri, hona hemen egindako zenbait lan:

  • Microsoft Windows 98
  • Microsoft Internet Explorer 4
  • Microsoft Windows XP
  • Microsoft Office 2003
  • OpenOffice 1.01
  • Linux Mandrake 10
  • GAUR,  Gestión Académica Universitaria renovada (EHU)