title

Itzulpengintzarako teknologia

Itzulpenen kalitatea bermatzeko, teknologia aurreratuenak dituzte eskura dituzte gure itzultzaileek. Horietako batzuk merkatuan dauden baliabideak badira ere, beste batzuk gure teknologiaz garatutako baliabide propioak dira.

  • UZEIk garatutako zuzentzaile lexiko eta ortografikoaren plugina. Itzultzaileen testu-editorean funtzionatzen duen Hobelex izeneko zuzentzaile honek, ortografia zuzentzeaz gain, Euskaltzaindiak eta Terminologia batzordeen erabakien arabera zuzentzen du lexikoa, IDITEk egiten duen modura.
  • UZEIk garatutako itzulpen-memorien kudeatzailea (ikus eLENA): gure bezeroentzat egindako dokumentu itzuliak  kontsulta ditzakete itzultzaileek.
  • UZEIk garatutako itzulpen-txekeatzailea, inkoherentziak egiaztatzeko tresna (ikus iTXEK).
  • Ordenagailuz Lagundutako Itzulpena (OLI): OLI tresnen erabilera ezinbestekoa da gaur egungo itzulpengintzan. SDL Trados eta Wordfast erabiltzen ditugu, besteak beste.