title

Dokumentuen zuzenketa eta egiaztapena

Testuen zuzenketa eta egiaztapenak egiten ditugu, eta kalitate-bermea dira gure profesional-taldearen esperientzia eta hizkuntzaren arloan landu ditugun baliabide teknologikoak. Bi arlotako zuzenketak eskain ditzakegu:

  •  Zuzenketa ortografikoa eta lexikoa. Testuetako akats ortografikoak detektatu eta zuzentzen dira, eta erabilitako lexikoak Euskaltzaindiaren nahiz Terminologia Batzordearen arau eta gomendioak betetzen dituela egiaztatzen da.
  •  Testuak eguneratzea. Gerta liteke orain dela urte asko idatzitako testuak nolabait zaharkituak geratu izana. Gaur egungo gaurko hizkuntza-estandarrak betetzen direla egiaztatuko da, eta behar diren zuzenketak egingo dira lexikoaren, terminologiaren eta sintaxiaren arloan.