title

Garbiro

GABIROItzulpen Memorien (IM) errendimendua hobetzeko zerbitzua da.

IMen erabilera intentsiboek ezinbestekoak dituzte mantentze- edo garbitze-lanak,  itzulpen-proposamenek erabilgarritasun-maila handiari eusteko. Mantentze- eta garbitze-lan horiek itzultzaileek berek egin ohi dituzte, errendimendua jaisten ari dela nabaritzen dutenean.

Pertsonen lanorduen kostua aurrezteko, alderdi hauek aztertzen dituen zerbitzua eskaintzen dugu:

  • Errepikatutako itzulpen-unitateak (=segmentuak)
  • Hutsik dauden itzulpen-unitateak
  • HTML etiketak (informaziorik ematen ez dutenak)
  • Oker lerrokatutako itzulpen-unitateak
  • Hizkuntza oker definituta duten itzulpen-unitateak

 Esperientziak erakutsi digunez, baliozkoak ez diren itzulpen-unitateak ezabatu ondoren, gure bezeroen IMen errendimendua nabarmen hobetzea lortu dugu Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenerako tresnen erabileran.

Irudia: Garbiro erabiliz itzulpen-memoria batean garbitze-lanak egitearen emaitza.

GARBIRO itzulpen-memoriak garbitzeko tresna

GABIRO