(c) 2016 - UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa.

1. Programa honen kopia bat egin daiteke Linux, MacOS eta Windows sistema eragilea duten PCetan erabiltzeko.

2. Debekatuta dago programa aldatzea, beste batzuei lizentzia ematea edo banatzea. Debeku hori urratzeak lizentzia galtzea ekarriko du, eta abian jar ditzake legean aurreikusitako ekintza penalak.

3. Programa hau edo beraren atalen bat beste aplikazioren batean gehitu nahi izanez gero, idatzi hona baldintzak hitzartzeko: hobelex@uzei.eus.

4. Programa kosturik gabe banatzeagatik ez da bermatzen bere funtzionamendua. Hala ere, behin eta berriro probatu da. Arazoren bat gertatuz gero, kontsultatu ohiko galderen atala http://hobelex.eus webgunean.
