FEUSE hiztegia
Farmazialariek beren eguneroko zereginetarako behar duten oinarrizko terminologia biltzen du Farmazia Hiztegiak.
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkartearentzat UZEIk landutako hiztegi honek euskarazko eta gaztelaniazko 3.642 sarrera ditu guztira, 16 ataletan banatuak.

Hiztegia osatzeko, hiru corpus nagusi erabili ditu UZEIk iturri gisa: batetik, 2002an UZEIk FEUSErentzat egindako lehen Farmazia Hiztegia; bigarren, EHUko Farmazia Fakultatean euskaraz irakasten diren irakasgaietako materiala; eta, azkenik, ospitalez kanpoko jarduera farmazeutikoan erabiltzen diren arau eta inprimaki nagusien bilduma.

Hemen kontsulta daiteke FEUSEren Farmazia Hiztegia: www.feuse.eus/hiztegia