title

Hizperri

UZEIk termino eta lexiko berriak (neologismoak) atzemateko sistema erdiautomatikoa diseinatzeko helburuarekin garatutako ikerketaren emaitza da Hizperri sistema elebiduna.

Hizperrik aztertutako testu-corpusean hitz ezezagunak aurkitzen dituenean, informazio morfosintaktikoa erabilita egiten du analisia, eta, hortik abiatuta, ahal duen guztietan lema posibleak proposatzen ditu hitz horietarako.

Txantiloi edo eredu batzuek erabiliz, hitz ezezagunez osatutako hitz anitzeko unitate berriak ere detektatzen ditu. Azterketa estatistiko baten ondorioz ebatzi ziren xede horretarako txantiloi eraginkorrenak.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Turismo eta Merkataritza sailaren Saiotek 2008-2009 deialdian aurkeztu zen Hizperri proiektua.