{"id":5373212,"date":"2026-05-18T11:07:08","date_gmt":"2026-05-18T10:07:08","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5373212"},"modified":"2026-05-18T11:09:29","modified_gmt":"2026-05-18T10:09:29","slug":"trans-emakumeak-ala-emakume-transak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/trans-emakumeak-ala-emakume-transak\/","title":{"rendered":"\u00abTrans emakumeak\u00bb ala \u00abemakume transak\u00bb?"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Trans<\/strong> hitzarekin eratutako zenbait esapidek zalantzarako bidea ematen dute.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Hiztegiak zehazten duenez, <strong>trans<\/strong> forma izenondoa edo izena izan daiteke <strong>t<\/strong><strong>ransexual<\/strong> eta <strong>transgenero<\/strong> hitzen baliokide gisa erabiltzen denean.<\/p>\n<p><strong>Trans<\/strong> hitzarekin eratutako zenbait esapidek zalantzarako bidea ematen dute, haiek osatzen dituzten hitzen hurrenkera ez baita ohikoa euskaraz. Adibidez, honelako esaldietan: \u00abEmakume guztien eskubideak aldarrikatzen ditugu: trans emakumeenak, emakume migratzaileenak, elbarrienak\u2026\u00bb, \u00abDatuek erakusten dutenez, gora egin du trans pertsonen kontrako indarkeriak\u00bb.<\/p>\n<p>Hitzen hurrenkerari buruzko zalantzak argitzeko, lagungarria izan daiteke <strong>trans <\/strong>forma laburtuaren lekuan <strong>transexual<\/strong> edo <strong>transgenero<\/strong> hitzak ontzat eman daitezkeen ala ez egiaztatzea.<\/p>\n<p>Adibidez, azken urteotan <em>trans pertsonak<\/em>, <em>trans emakumeak, trans gizonak<\/em> eta pareko moldeak erabili izan dira. Esamolde horietan <strong>trans<\/strong> erabili ordez <strong>transexual<\/strong>\/<strong>transgenero<\/strong> erabiliz gero, argi geratzen da ohiko hurrenkera <em>pertsona transexualak<\/em>\/<em>pertsona transgeneroak<\/em>, <em>emakume transexualak<\/em>\/<em>emakume transgenero<\/em>ak eta abar dela, eta ez <em>transexual pertsonak<\/em>\/<em>transgenero pertsonak<\/em>, <em>transexual emakumeak<\/em>\/<em>transgenero emakumeak<\/em> eta parekoak.<\/p>\n<p>Bide beretik, <strong>trans<\/strong> hitzarekin eratutako esapideetan, zuhurragoa dirudi <em>pertsona transak<\/em>, <em>emakume transak<\/em> eta abar erabiltzea, eta ez <em>trans pertsonak<\/em>, <em>trans emakumeak<\/em> eta parekoak.<\/p>\n<p>Horrelakoetan, <strong>trans <\/strong>izenondoa izenaren ondoren doa, izenondoen kasuan ohikoa den bezala.<\/p>\n<p>Beraz, molde hori kontuan izanez, honela idatziko genituzke goragoko esaldiak: \u00abEmakume guztien eskubideak aldarrikatzen ditugu: emakume transenak, emakume migratzaileenak, elbarrienak\u2026\u00bb, \u00abDatuek erakusten dutenez, gora egin du pertsona transen kontrako\u00a0indarkeriak\u00bb. Eta, azken kasu horretan, besterik gabe, <em>transen kontrako indarkeria<\/em> erabil daiteke, <strong>trans<\/strong> hitza izena ere badelako.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5373204\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/trans.png\" alt=\"\" width=\"691\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/trans.png 691w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/trans-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/trans-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/trans-294x166.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 691px) 100vw, 691px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Trans hitzarekin eratutako zenbait esapidek zalantzarako bidea ematen dute. Hiztegiak zehazten duenez, trans forma izenondoa edo izena izan daiteke transexual eta transgenero hitzen baliokide gisa erabiltzen denean. Trans hitzarekin eratutako zenbait esapidek zalantzarako bidea ematen dute, haiek osatzen dituzten hitzen hurrenkera ez baita ohikoa euskaraz. Adibidez, honelako esaldietan: \u00abEmakume guztien eskubideak aldarrikatzen ditugu: trans emakumeenak,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5373209,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[63],"tags":[],"class_list":["post-5373212","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recomendaciones"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5373212","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5373212"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5373212\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5373217,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5373212\/revisions\/5373217"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5373209"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5373212"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5373212"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5373212"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}