{"id":5372676,"date":"2025-12-22T11:22:14","date_gmt":"2025-12-22T10:22:14","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5372676"},"modified":"2025-12-30T17:18:50","modified_gmt":"2025-12-30T16:18:50","slug":"2025ekohitzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/2025ekohitzak\/","title":{"rendered":"2025eko 25 hitz"},"content":{"rendered":"<p>Urtea joan, urtea etorri, hilabetez hilabete ahotan ibili ditugun gaiak eta hitzak biltzen ditugu zerrenda honetan. Oraingoan ere denetarik jaso dugu, tradizioari jarraikiz.<\/p>\n<p>1.- Azken egunotan gripeari iskin egin badiozue, zorionak. Agian ez duzue gogoratuko, baina, hasi ere, aurtengo urtea gripeak jota hasi zuen jende askok. Are gehiago, gripearekin batera, <strong>norobirus<\/strong> hitza ere zabaldu zen. Oso kutsakorra den birus horrek beherakoa eta botalarria eragiten omen du hiru bat egunez, ikasi genuenez.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/bizkaiairratia.eus\/podcast\/norobirusaren-intzidentzia-igon-egin-da-azken-asteetan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372640 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/norobirus.jpg\" alt=\"\" width=\"598\" height=\"224\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/norobirus.jpg 598w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/norobirus-300x112.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/norobirus-294x110.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 598px) 100vw, 598px\" \/><\/a><\/p>\n<p>2.- Urtearen lehenengo egunetik bertatik, Donald Trump izan da gaixotzeko adinako buruhausteak sortu dituen beste bat, orduantxe sartu baitziren indarrean Txinaren, Kanadaren eta Mexikoren aurkako <strong>muga-zerga <\/strong>famatuak. Urteko hitz hautatzeko bide ere eman du horrek, pentsa!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/guaixe.eus\/sakana\/1766049451997-muga-zerga-urteko-hitza?utm_source=Mastodon&amp;utm_medium=Sare_sozialak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372634 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/muga-zerga-1.png\" alt=\"\" width=\"533\" height=\"485\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/muga-zerga-1.png 533w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/muga-zerga-1-300x273.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/muga-zerga-1-440x400.png 440w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/muga-zerga-1-526x479.png 526w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/muga-zerga-1-294x268.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 533px) 100vw, 533px\" \/><\/a><\/p>\n<p>3.- Horrekin nahikoa ez, eta <em>Mexikoko golkoa<\/em> leku-izenarekin gora eta behera ibili zitzaigun gizona. Ez omen zuen gustuko, eta <em>Amerikako golkoa<\/em> egokiagoa omen. <em>Google Maps<\/em>ek ere aldatu zuen izena AEBko bezeroen mapetan, antza. Gurean, aldiz, lehengoari eutsiko diogu; besteak beste, Euskaltzaindiak <strong>Mexikoko golkoa <\/strong>arautu baitu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/iritzia\/zaldieroa\/zaldieroa-2025-01-24_2136502_102.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372628 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Mexikoko-golkoa.jpg\" alt=\"\" width=\"969\" height=\"283\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Mexikoko-golkoa.jpg 969w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Mexikoko-golkoa-300x88.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Mexikoko-golkoa-600x175.jpg 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Mexikoko-golkoa-294x86.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 969px) 100vw, 969px\" \/><\/a><\/p>\n<p>4.- Urtarrilean bertan, beste hitz-sorta bat sartu zuen Euskaltzaindiak hiztegi arauemailean. Horien arten, <strong>ajoarriero<\/strong> izan zen Akademiak prentsa-oharrean nabarmendu zuen hitz-zerrendako lehena. Bakailaoa gogoko baduzu, hemendik aurrera badakizu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/x.com\/euskaltzaindia_\/status\/1879818735693050277\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372598 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ajoarriero.jpg\" alt=\"\" width=\"594\" height=\"437\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ajoarriero.jpg 594w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ajoarriero-300x221.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ajoarriero-544x400.jpg 544w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ajoarriero-294x216.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 594px) 100vw, 594px\" \/><\/a><\/p>\n<p>5.- Eta bakailaoa jatera sagardotegira joaten bazara, aurten ikasi dugun beste hitz hau ere gogoan hartu: <strong>pommelier<\/strong>. Izan ere, American Cider Association erakundeak Haritz Rodriguez donostiarra <em>pommelier<\/em> izendatu du aurten. Alegia, ardoetan adituak diren sommelier horiek bezala, baina sagardoetan aditu. Zorionak, Haritz!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/irutxulo.hitza.eus\/2025\/01\/21\/haritz-rodriguez-donostiarra-pommelier-izendatu-dute\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372652 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/sommelier.png\" alt=\"\" width=\"591\" height=\"408\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/sommelier.png 591w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/sommelier-300x207.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/sommelier-579x400.png 579w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/sommelier-294x203.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 591px) 100vw, 591px\" \/><\/a><\/p>\n<p>6.- Lanbide berri batzuk sortzen dira, beste batzuk desagertzen\u2026 Eta antzeko zerbait gertatzen da izenekin ere. Aurten, esaterako, otsailean erabaki zuten azkenean Biarrizko auzo ezagun bati izena aldatzea! Izan ere, gutako askorentzat <em>La Negresse<\/em> izenak arrazakeriaren eta sexismoaren kutsua zuen. Apirilean galdeketa bat egin zuten izen berria hautatzeko, eta, proposatutako hiru aukeren artean, <em>L&#8217;Alegresse<\/em> hautatu zuen jendeak. Galdeketan, haatik, ez zuten aukera gisa jaso auzoaren garai bateko euskal izena \u2013<strong>Harausta<\/strong>\u2013, baina zerrenda honetan, behintzat, jasota geratuko da.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/euskal-herria\/lalegresse-berrizendatuko-dute-orain-arteko-negresse-karrika-miarritzen_2141055_102.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372610 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/harausta.png\" alt=\"\" width=\"528\" height=\"557\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/harausta.png 528w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/harausta-284x300.png 284w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/harausta-379x400.png 379w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/harausta-454x479.png 454w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/harausta-294x310.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 528px) 100vw, 528px\" \/><\/a><\/p>\n<p>7.- Otsailera itzuliz, nola ahaztu mundu guztiko albistegiak asaldatu zituen <strong>Gazako<\/strong> <strong>Riviera<\/strong> eskandalagarri hura? Palestinarrak kanporatu eta bertan turismorako <em>Riviera<\/em> berri bat eraikitzea proposatu zuen Trumpek, Benjamin Netanyahu ondoan zuela. Francesca Albanese Nazio Batuen Erakundeak Palestinar Lurralde Okupatuetarako duen ordezkariak proposamen hura legez kanpoko erokeria immorala zela gogorarazi zuen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/eu\/albisteak\/mundua\/osoa\/9695942\/francesca-albanese-nbeko-errelatoreak-trumpek-gazatik-palestinarrak-kanporatzeko-planaren-inguruan-esandakoak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372649 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/riviera.png\" alt=\"\" width=\"595\" height=\"451\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/riviera.png 595w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/riviera-300x227.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/riviera-528x400.png 528w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/riviera-294x223.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 595px) 100vw, 595px\" \/><\/a><\/p>\n<p>8.- Oraindik otsailean, beste eskandalu bat izan genuen hizpide. Orduan jakin zen Frantziako gobernuak bilerak egin zituela isilpean Perrier, Vittel, San Pellegrino, Vichy C\u00e9lestins eta beste hainbat ur-marka ezagunen jabeak diren bi enpresa handirekin (Nestl\u00e9 eta Sources Alma). Irakurri genuenez, txorrotako ur kutsatua tratatu eta <strong>ur mineral<\/strong> garbia balitz bezala saldu dute urte luzez enpresa horiek.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2907\/nestle-eta-sources-alma-eskandalua-supermerkatuko-ur-natural-botilak-ez-genituen-uste-bezain-naturalak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372658 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ur-mineral.png\" alt=\"\" width=\"588\" height=\"402\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ur-mineral.png 588w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ur-mineral-300x205.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ur-mineral-585x400.png 585w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ur-mineral-294x201.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 588px) 100vw, 588px\" \/><\/a><\/p>\n<p>9.- Baina albiste guztiak ez dira txarrak izan. Martxoan, Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako barometroaren datuak argitaratu ziren, eta, horien arabera, EAEko herritarrek ez dute uste immigrazioa arazoa denik, eta eragin positiboa duela diote. Hori bai, azterketa horretan esaten zenez, aurten oihartzun zabala izan duen beste kontu batek sortzen die kezka herritarrei: gizartearen <strong>polarizazioa<\/strong> deitzen duten horrek, hain zuzen ere.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/orain.eus\/eu\/aktualitatea\/gizartea\/2025\/03\/05\/eaeko-herritarrek-ez-dute-uste-immigrazioa-arazoa-denik-eta-eragin-positiboa-duela-diote\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372646 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/polarizazioa.png\" alt=\"\" width=\"591\" height=\"178\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/polarizazioa.png 591w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/polarizazioa-300x90.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/polarizazioa-294x89.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 591px) 100vw, 591px\" \/><\/a><\/p>\n<p>10.- Horrelaxe gaude gaur egun. Tira, horrelaxe, eta gerrarako prestatzen ere bai, antza denez. Izan ere, zerrenda honetan sartzeko merezimendu osoa du <strong>berrarmatu<\/strong> aditzak. Urte luzez desarmatzeaz hitz egin ondoren, berrarmatzea hizpide izan dute aurten askok; besteak beste, gastu militarra handitzeko plan bat aurkeztu zuen Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak. Beste zer egin genezake, bada, 800.000 milioi eurorekin?<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@Xabirastorza\/114177936047021104\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372662 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/berrarmatu.png\" alt=\"\" width=\"573\" height=\"199\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/berrarmatu.png 573w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/berrarmatu-300x104.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/berrarmatu-294x102.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 573px) 100vw, 573px\" \/><\/a><\/p>\n<p>11.- Kalkulatu egin beharko litzateke, baina, esate baterko, zenbat <strong>superordenagailu kuantiko<\/strong> dezente eros daitezke diru horrekin? Europan oraingoz horrelako tramankulu bakarra omen dago: hain zuzen ere, Donostian apirilean instalatu zutena. Hau da hau! Nork esango zukeen horrelako gauzak ikusi behar genituenik!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/x.com\/DonostiakoUdala\/status\/1978068384437715434\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372622 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kuantiko.png\" alt=\"\" width=\"541\" height=\"511\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kuantiko.png 541w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kuantiko-300x283.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kuantiko-423x400.png 423w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kuantiko-507x479.png 507w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kuantiko-294x278.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 541px) 100vw, 541px\" \/><\/a><\/p>\n<p>12.- Egia esateko, zientziaren aurrerapenek harri eta zur uzten gaituzte behin eta berriz. Pentsa, <strong>desiraungi<\/strong> aditza ere asmatu dute! Zer dela eta? Bada, duela 13.000 urte desagertutako otso bat berriro sortzea lortu omen dutelako. Alegia, iraungita zegoena, <em>desiraungi<\/em> egin dute, bai. Bide batez, aurten otsoari \u2013oraindik <em>iraungi<\/em> ez den otso arruntari, alegia\u2013 babes berezia kendu dio Madrilgo gobernuak. Badakizue, gizakion kontraesanak.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@urtzai\/114301414127991702\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372601 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/desiraungi.png\" alt=\"\" width=\"592\" height=\"368\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/desiraungi.png 592w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/desiraungi-300x186.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/desiraungi-294x183.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 592px) 100vw, 592px\" \/><\/a><\/p>\n<p>13.- Edonola ere, aurten ikasi dugun beste gauza bat zera da: nahikoa dugula <strong>bizirauteko<\/strong> <strong>kit<\/strong> bat etxean izatea edozein gerrari aurre egiteko edo otsoak izango bagina bezala mundutik ez desagertzeko. Etxean 72 orduz bizirik irauteko, esku-argia, pilak, irratia eta hondatuko ez den janaria izatea iradoki ziguten martxoan Europatik. Gogoratzen?<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/x.com\/HamaikaTb\/status\/1905907788020113412\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372616 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kit.png\" alt=\"\" width=\"537\" height=\"235\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kit.png 537w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kit-300x131.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/kit-294x129.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 537px) 100vw, 537px\" \/><\/a><\/p>\n<p>14.- Eta, kasualitatea! Handik aste gutxira, taka! Sekulako <strong>itzalaldia<\/strong>. Argindarrik gabe geratu ginen Hegoaldean. Tira, Hegoaldean eta Iberiar penintsula osoan. Orduan ibili ginen gutako asko esku-argia eta pilak azkenekoz non utzi genituen ezin gogoraturik. Antza denez, ezin diogu patuari ihes egin: garai berrietara egokitu beharko dugu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/iritzia\/zaldieroa\/zaldieroa-2025-04-29_2141014_102.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372613 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/itzalaldia.png\" alt=\"\" width=\"1004\" height=\"305\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/itzalaldia.png 1004w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/itzalaldia-300x91.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/itzalaldia-600x182.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/itzalaldia-294x89.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 1004px) 100vw, 1004px\" \/><\/a><\/p>\n<p>15.- Egokitu ala hil, Erroman ondo dakitenez. Maiatzean, bi eguneko <strong>konklabe<\/strong> labur bat egin zuten kardinalek, aita santu berria izendatzeko. <em>Fumata<\/em> zuria atera artean, kardinalek nor hautatuko ote zuten asmatu nahian ibili ziren batzuk, idazkera-gomendioren bat freskatzeko baliatu genuen beste batzuok (gogoratu: <em>jubileu-urtea<\/em> izan da 2025a, ez *<em>jubileo-urtea<\/em>), eta <em>Egunean Behin<\/em> jokoan, berriz, aitasantutzari buruzko galdera-sorta bat sartu zuten. Edozertarako aitzakia eman digu konklabeak.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/eguneanbehin\/1746609874\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372619 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/konklabe.png\" alt=\"\" width=\"447\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/konklabe.png 447w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/konklabe-300x291.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/konklabe-412x400.png 412w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/konklabe-294x285.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 447px) 100vw, 447px\" \/><\/a><\/p>\n<p>16.- Eta, kardinalek egin duten moduan \u2013bestelako maila batean bada ere\u2013, Euskal Herriko Unibertsitateak ere bere burua berritzea erabaki du aurten. Ekaina ate-joka genuenean, iragarri zuen aurrerantzean <em>UPV\/EHU<\/em> marka erabiltzeari utzi eta <strong>EHU<\/strong> erabiliko duela. Txalo-zaparrada hemendik!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@Gailetagilearen_Alaba\/114555640279549619\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372604 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ehu.png\" alt=\"\" width=\"596\" height=\"364\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ehu.png 596w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ehu-300x183.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/ehu-294x180.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 596px) 100vw, 596px\" \/><\/a><\/p>\n<p>17.- Gai ilunagoetara pasatuz, errusierako hitz bat \u2013<strong>pogrom\u2013<\/strong> ibili dugu ahotan uda partean: lehenik sanjoanetan, Hernanin (Gipuzkoa) gertatutakoaren harira, eta, uztailean, Murtzian magrebtar jatorriko pertsonen aurka \u2013edo halakotzat hartutakoen aurka\u2013 egindako ehizaldien harira.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/07\/14\/pogrom\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372643 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/pogromc.png\" alt=\"\" width=\"596\" height=\"478\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/pogromc.png 596w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/pogromc-300x241.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/pogromc-499x400.png 499w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/pogromc-294x236.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 596px) 100vw, 596px\" \/><\/a><\/p>\n<p>18.- Gertakari lotsa-emangarri horiek gorabehera, eskerrak leku guztietan badaudela giza eskubideen alde borrokatzeko prest dauden pertsonak! Horietako batzuek <strong>flotilla<\/strong> bat baino gehiago osatu dituzte aurten, Gazara, janariak eta sendagaiez gain, elkartasuna ere eramateko. Bejondeiela! Bide batez, aurten <em>flotilla<\/em> hitza sartu dugu Neolotekan.<\/p>\n<p>19.-Baina esamolde berriak ez dira beti nazioartekoak izaten. Badira geure-geuretik sortuak ere. Horietako bat da, esaterako, aurten oihartzun galanta izan duen <strong>mitoaroa<\/strong>. Urtarrilean egin zuten izen hori duen ikuskizunaren lehen emanaldia, Nafarroa Arenan, eta irailean bigarrena, Donostian. Oholtzaz oholtza, hirugarrena iragarri eta ordu gutxira saldu zituen Zetak taldeak sarrera guztiak.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/x.com\/euskadi_irratia\/status\/1965020873980539027\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372631 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/mitoaroa.png\" alt=\"\" width=\"454\" height=\"602\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/mitoaroa.png 454w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/mitoaroa-226x300.png 226w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/mitoaroa-302x400.png 302w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/mitoaroa-361x479.png 361w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/mitoaroa-294x390.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 454px) 100vw, 454px\" \/><\/a><\/p>\n<p>20.- Irailean bertan, beste oholtza-mota bat izan zen hizpide han eta hemen. Kirol-norgehiagoka batean irabazlearentzat prestatzen den oholtzari <strong>podium<\/strong> esaten zaio, hiztegiaren arabera. Baina halakorik gabe bukatu zen Espainiako <em>Vuelta<\/em>, Euskal Herritik pasatu zenean izandako protestak eredu hartuz, Israel egiten ari den genozidioaren aurkako protestek Madrilen azken etaparen amaiera eragotzi baitzuten.<\/p>\n<p>21.- Urrian, mundu osoko albistegiak Parisera begira jarri ziren. Izan ere, edozein segurtasun-arduradun lotsarazteko moduko <strong>lapurreta<\/strong> egin zuten Louvreko museoan, ustez, merke-zurreko lapurrek. Handik egun gutxira, oraindik mundua Parisera begira zegoela, hain urrutira jo gabe, Oroko Santutegitik (Araba) bi tonako(!) kanpaia lapurtu zutela irakurri genuen. Nola? Auskalo. Ez dakigu hemengo hauek Louvreko lapurrak baino profesionalagoak ote ziren, baina trebeak bazirenik, behintzat, ezin uka.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/alea.eus\/gorbeialdea\/1761208435889-kanpaia-lapurtu-oro\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372625 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/lapurreta.png\" alt=\"\" width=\"572\" height=\"242\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/lapurreta.png 572w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/lapurreta-300x127.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/lapurreta-294x124.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 572px) 100vw, 572px\" \/><\/a><\/p>\n<p>22.- Urrian, droga-trafikoari aurre egiteko aitzakia merkearekin, ustezko <strong>narkotxalupa<\/strong> batzuk hondoratu zituen AEBk, hasieran Karibe itsasoan, eta, ondoren, baita Ozeano Barean ere. <em>Narkotxalupa<\/em> ez da aurten sortutako hitza, corpusetan jasotako adibideek erakusten dutenez, baina orain arte gutxitan izan du halako oihartzuna albisteetan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@UZEI\/115445495127040068\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372637 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/narkotxalupa.png\" alt=\"\" width=\"587\" height=\"492\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/narkotxalupa.png 587w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/narkotxalupa-300x251.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/narkotxalupa-477x400.png 477w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/narkotxalupa-571x479.png 571w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/narkotxalupa-294x246.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 587px) 100vw, 587px\" \/><\/a><\/p>\n<p>23.- Ai, eta gauzak nola diren! Azaroan, Bartzelonan <strong>txerri-izurri<\/strong> <strong>afrikar<\/strong> famatuak jota hildako basurdeak aurkitu zituzten, eta geroztik gure abeltzainak izurria Euskal Herriko txerri-haztegietara ere iritsiko ote den kezkaz egon dira. Bada, izurria zabaltzen lagundu duten basurdeak hainbeste ugaldu izanaren arrazoi garrantzitsuenetako bat otsorik eza omen da, otsoa delako basurdearen harrapakari ia bakarra. Itxura guztien arabera, aurtengo protagonistetako bat dugu otsoa.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/otsoa-basurdea-eta-txerri-izurritea\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372655 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/txerri-izurria.png\" alt=\"\" width=\"576\" height=\"235\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/txerri-izurria.png 576w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/txerri-izurria-300x122.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/txerri-izurria-294x120.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 576px) 100vw, 576px\" \/><\/a><\/p>\n<p>24.- Baina, otsoa ez ezik, dagoeneko ahaztuxea genuen beste hitz bat hizpide izan da albistegietan. Azaroko azken txanpan, Emmanuel Macronek 2026rako \u00abborondatezko\u00bb <strong>soldadutza<\/strong> iragarri zuen. Zer uste zenuten, soldadutza egiteko garaiak joanak zirela betiko? Bada, ematen duenez, <em>soldadutza<\/em> (edo <em>soldaduska<\/em>) ahotan ibiliko dugu datorren urtean ere.<\/p>\n<p>25.- Eta zerrendako azken hitza Macronen emazteari zor diogu. Nork esango? Abenduko lehen egunetan hautsak harrotu zituzten Parisko antzoki batean Brigitte Macronek lagunartean esandako hitz batzuek. Bideo batean ikusten denez, Ari Abittan umoristaren ikuskizunaren aurka protesta egiten ari zen feminista-talde bat kritikatu zuen \u2013ustezko bortxaketa bat egin izana egotzi zaio umorista horri\u2013, eta feminista horiek <strong>alu zikin <\/strong>batzuk baino ez zirela esan zuen Brigitte Macronek. Hitz horiek eragindako polemika goxatu nahian edo, indarkeria matxistaren biktimak iraindu izana sentitzen zuela esan behar izan zuen aurrerago.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/iritzia\/bira\/puta-mardulak_2151125_102.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5372668 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/aluak.png\" alt=\"\" width=\"458\" height=\"317\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/aluak.png 458w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/aluak-300x208.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/aluak-294x203.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 458px) 100vw, 458px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Bai, arreta handia jarri behar zaie hitzei. Gu, behintzat, horretan saiatu gara aurten ere, urteak utzi dizkigun hitz berriak eta ez hain berriak biltzeko.<\/p>\n<p>Datorren urteak ere beste hainbat utziko dizkigu. Ahalik eta goxoenak eta ederrenak izan daitezela denontzat. Urte berri on!<\/p>\n<p><meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@UZEI_\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@UZEI_\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:title\" content=\"2025eko 25 hitz\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:description\" content=\"Aurten ahotan ibili ditugun hitzak biltzen ditugu zerrenda honetan\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:image\" content=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/2025ekohitzak-tw.png\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtea joan, urtea etorri, hilabetez hilabete ahotan ibili ditugun gaiak eta hitzak biltzen ditugu zerrenda honetan. Oraingoan ere denetarik jaso dugu, tradizioari jarraikiz. 1.- Azken egunotan gripeari iskin egin badiozue, zorionak. Agian ez duzue gogoratuko, baina, hasi ere, aurtengo urtea gripeak jota hasi zuen jende askok. Are gehiago, gripearekin batera, norobirus hitza ere zabaldu zen&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5372690,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[62,112],"tags":[],"class_list":["post-5372676","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias","category-urteko-hitzak-es"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372676","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5372676"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372676\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5372766,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372676\/revisions\/5372766"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5372690"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5372676"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5372676"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5372676"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}