{"id":5372582,"date":"2025-12-19T07:39:32","date_gmt":"2025-12-19T06:39:32","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5372582"},"modified":"2025-12-19T08:16:48","modified_gmt":"2025-12-19T07:16:48","slug":"gaikako-sailkapen-berria-neolotekan-bilaketak-errazteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/gaikako-sailkapen-berria-neolotekan-bilaketak-errazteko\/","title":{"rendered":"Gaikako sailkapen berria Neolotekan, bilaketak errazteko"},"content":{"rendered":"<p>Euskarazko hitz eta esamolde berriak biltzen dituen ataria da Neoloteka.<\/p>\n<p>Bertan orain arte kontsultagai dauden neologismo bakoitzari gaiaren araberako sailkapena esleitu diogu, erabiltzaileek bilaketa tematikoak egin ahal ditzaten. Adibidez, ingurumenari buruzko edo feminismoari eta berdintasunari buruzko neologismo guztiak bilatu ahal izango dira lehen aldiz.<\/p>\n<p>UZEIren Neolotekak gero eta sarrera gehiago dituen neurrian, are beharrezkoagoa zen gaika antolatzea neologismoak. Alde horretatik, aurrerapauso nabarmena da sailkapen-sistema berria.<\/p>\n<p><strong>Hiztunak, lankide<\/strong><\/p>\n<p>Hitz berriak gehitzea proposa ditzakete erabiltzaileek, Neolotekan bertan dagoen <a href=\"https:\/\/uzei.eus\/neoloteka\/kontaktua\/\">inprimakia<\/a>ren bidez. Horrela sartu dugu egunotan, esate baterako, <em>ziberjazarpen<\/em> sarrera, erabiltzaile batek ohartarazi digun bezala orain arte ez baitzegoen jasoa.<\/p>\n<p>Hitz berri bakoitzarekin batera, lekukotasunak ere biltzen dira Neolotekan \u2013bizpahiru gehienetan\u2013, erabilera errealaren erakusgarri. Testuinguru horiek lagungarriak dira hitz horiek nolako testuinguruetan agertzen diren ulertzeko.<\/p>\n<p>Era berean, Kataluniako TERMCAT zentroarekin eta Frantziako Gobernuaren DGLFL zuzendaritzarekin UZEIk duen lankidetza neologismoen arlora ere hedatu dugu, eta hiru erakundeok urtean zehar identifikatzen eta lantzen ditugun hitz eta esamolde berrien berri ematen diogu elkarri, baliabideak eta darabilgun lan-prozedurak optimizatzeko.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5372583\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/neoloteka-gezia.png\" alt=\"\" width=\"691\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/neoloteka-gezia.png 691w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/neoloteka-gezia-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/neoloteka-gezia-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/neoloteka-gezia-294x166.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 691px) 100vw, 691px\" \/><\/p>\n<p><meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@UZEI_\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@UZEI_\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:title\" content=\"Gaikako sailkapen berria Neolotekan, bilaketak errazteko\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:description\" content=\"Bilaketa tematikoak egin ahal izango dira hemendik aurrera.\"><br \/>\n<meta name=\"twitter:image\" content=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/neoloteka-gezia.png\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskarazko hitz eta esamolde berriak biltzen dituen ataria da Neoloteka. Bertan orain arte kontsultagai dauden neologismo bakoitzari gaiaren araberako sailkapena esleitu diogu, erabiltzaileek bilaketa tematikoak egin ahal ditzaten. Adibidez, ingurumenari buruzko edo feminismoari eta berdintasunari buruzko neologismo guztiak bilatu ahal izango dira lehen aldiz. UZEIren Neolotekak gero eta sarrera gehiago dituen neurrian, are beharrezkoagoa zen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5372591,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[101,62],"tags":[],"class_list":["post-5372582","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-neologismoak-es","category-noticias"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372582","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5372582"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372582\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5372596,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372582\/revisions\/5372596"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5372591"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5372582"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5372582"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5372582"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}