{"id":5372282,"date":"2025-09-18T17:54:52","date_gmt":"2025-09-18T16:54:52","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/gomendioa-gazatar-eta-palestinar\/"},"modified":"2025-09-18T17:54:52","modified_gmt":"2025-09-18T16:54:52","slug":"gomendioa-gazatar-eta-palestinar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/gomendioa-gazatar-eta-palestinar\/","title":{"rendered":"Gomendioa: \u00abgazatar\u00bb eta \u00abpalestinar\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>Batzuetan, honelakoak irakurtzen dira: \u00abGazatiarren aurkako genozidioa gelditzeko eskatu dute\u00bb, \u00abOspitaleei eraso egiten eta gazatiarrak erailtzen jarraitzen du Israelek\u00bb, \u00abIkurrinek, Nafarroako banderak eta bandera palestindarrek egin diote ongi etorria Itzuliari\u00bb, \u00abPalestinako Estatuak gaur egun administrazio gunea Ramallahen du\u00bb.<\/p>\n<p>Gazako herritarrak izendatzeko forma arautua <strong>gazatar<\/strong> da (ez *<em>gazatiar<\/em>), eta halaxe jaso du Euskaltzaindiak bere hiztegian.<\/p>\n<p>Gaza dagoen estatuaren izena <strong>Palestina<\/strong> denez, <strong>palestinar<\/strong> esaten zaie bertako herritarrei (ez *<em>palestindar<\/em>).<\/p>\n<p>Azkenik, Palestinako hiriburu administratibotzat hartzen den <strong>Ramallah<\/strong> hiriaren izenari dagokionez, gogoan hartzekoa da amaierako hatxearen aurreko letra kontuan hartuta deklinatzen dela. Alegia, <strong>Ramallah-n, Ramallah-ko\u2026<\/strong> (eta ez *<em>Ramallah-en, <\/em>*<em>Ramallah-eko\u2026<\/em>). Marratxoa erabiltzea lagungarria da izena ezezaguna denean edo lehen aldiz aurkezten denean. Baina alferrikakoa eta astuna ere gerta daiteke, testu-motaren arabera, ezaguna bada edo behin eta berriro agertzen bada.<\/p>\n<p>Hortaz, honela idatziko genituzke goiko adibideak: \u00abGazatarren aurkako genozidioa gelditzeko eskatu dute\u00bb, \u00abOspitaleei eraso egiten eta gazatarrak erailtzen jarraitzen du Israelek\u00bb, \u00abIkurrinek, Nafarroako banderak eta bandera palestinarrek egin diote ongi etorria Itzuliari\u00bb, \u00abPalestinako Estatuak gaur egun administrazio gunea Ramallah-n du\u00bb.<\/p>\n<p>Ikus, halaber:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/arauak\/Araua_0184.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">184. araua. Erdal hitzen deklinabidea<\/a>.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5372274\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/gazatar.png\" alt=\"\" width=\"691\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/gazatar.png 691w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/gazatar-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/gazatar-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/gazatar-294x166.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 691px) 100vw, 691px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batzuetan, honelakoak irakurtzen dira: \u00abGazatiarren aurkako genozidioa gelditzeko eskatu dute\u00bb, \u00abOspitaleei eraso egiten eta gazatiarrak erailtzen jarraitzen du Israelek\u00bb, \u00abIkurrinek, Nafarroako banderak eta bandera palestindarrek egin diote ongi etorria Itzuliari\u00bb, \u00abPalestinako Estatuak gaur egun administrazio gunea Ramallahen du\u00bb. Gazako herritarrak izendatzeko forma arautua gazatar da (ez *gazatiar), eta halaxe jaso du Euskaltzaindiak bere hiztegian. Gaza&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5372279,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[63],"tags":[],"class_list":["post-5372282","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recomendaciones"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372282","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5372282"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372282\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5372279"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5372282"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5372282"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5372282"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}