{"id":5372106,"date":"2025-05-16T11:51:16","date_gmt":"2025-05-16T10:51:16","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/azpitxapeldun-erabili-ordez-hobe-txapeldunorde-erabiltzea\/"},"modified":"2025-05-16T11:51:48","modified_gmt":"2025-05-16T10:51:48","slug":"azpitxapeldun-erabili-ordez-hobe-txapeldunorde-erabiltzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/azpitxapeldun-erabili-ordez-hobe-txapeldunorde-erabiltzea\/","title":{"rendered":"\u00abAzpitxapeldun\u00bb erabili ordez, hobe \u00abtxapeldunorde\u00bb erabiltzea"},"content":{"rendered":"<p>Hiztegi arauemailean zehazten denez, <em>azpitxapeldun<\/em> ez erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak, hitz horrek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik. Aldiz, <strong>txapeldunorde<\/strong> jaso du hiztegian \u2018txapelketa edo lehiaketa batean bigarren gertatzen dena\u2019 adierarekin.<\/p>\n<p>Hala ere, zenbaitetan horrelako esaldiak irakur daitezke sarean eta komunikabideetan: \u00abMunduko azpitxapeldun izan zen birritan\u00bb, \u00abNafarroako txapelketan azpitxapeldun izan ondotik lortu du Euskal Herriko txapela\u00bb.<\/p>\n<p>Horien ordez, honako molde hauek lirateke egokiak: \u00abMunduko txapeldunorde izan zen birritan\u00bb, \u00abNafarroako txapelketan txapeldunorde izan \/ bigarren geratu ondotik lortu du Euskal Herriko txapela\u00bb.<\/p>\n<p>Zer esanik ez dago, <em>azpitxapel<\/em> eta <em>azpitxapelketa<\/em> hitzak ez dira ageri hiztegian, noiz edo noiz horrelakoak erabili izan diren arren: \u00abTxapelketan inolako partidarik jokatu gabe lortu zuen azpitxapela\u00bb, \u00abIlusioz beteta joan arren, azpitxapelketarekin konformatu behar izan zuen\u00bb.<\/p>\n<p>Horrelakoak adierazteko, nahikoa izan daiteke honako molde hauek erabiltzea: \u00abTxapelketan inolako partidarik jokatu gabe lortu zuen bigarren geratzea \/ txapeldunorde izatea\u00bb, \u00abIlusioz beteta joan arren, txapelketan bigarren \/ txapeldunorde geratzearekin konformatu behar izan zuen\u00bb.<\/p>\n<p>Bide batez, gogoratu <strong>txapel<\/strong> hitzak ez duela <em>-a<\/em> itsatsirik. Beraz, \u00ab14 pilotari, txapelarik gozoenaren bila\u00bb, \u00abZenbat txapela dituen galdetuta, ez dakiela erantzun du\u00bb eta antzekoen ordez, honelako moldeak lirateke egokiak: \u00ab14 pilotari, txapelik gozoenaren bila\u00bb, \u00abZenbat txapel dituen galdetuta, ez dakiela erantzun du\u00bb.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5372098\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/05\/txapeldunorde.png\" alt=\"\" width=\"691\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/05\/txapeldunorde.png 691w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/05\/txapeldunorde-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/05\/txapeldunorde-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/05\/txapeldunorde-294x166.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 691px) 100vw, 691px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hiztegi arauemailean zehazten denez, azpitxapeldun ez erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak, hitz horrek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik. Aldiz, txapeldunorde jaso du hiztegian \u2018txapelketa edo lehiaketa batean bigarren gertatzen dena\u2019 adierarekin. Hala ere, zenbaitetan horrelako esaldiak irakur daitezke sarean eta komunikabideetan: \u00abMunduko azpitxapeldun izan zen birritan\u00bb, \u00abNafarroako txapelketan azpitxapeldun izan ondotik lortu du Euskal&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5372103,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[63],"tags":[],"class_list":["post-5372106","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recomendaciones"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372106","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5372106"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372106\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5372108,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5372106\/revisions\/5372108"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5372103"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5372106"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5372106"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5372106"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}