{"id":5371691,"date":"2024-12-13T13:13:50","date_gmt":"2024-12-13T12:13:50","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5371691"},"modified":"2024-12-13T13:55:02","modified_gmt":"2024-12-13T12:55:02","slug":"2024kohitzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/2024kohitzak\/","title":{"rendered":"15 hitz urtea laburbiltzeko"},"content":{"rendered":"<p>Amaitzear den urtearen errepasoa egiteko aitzakiarekin, urtean zehar hizkuntzaren ikuspegitik zeresana eman duten edo aipagarriak izan diren hitzak hautatu ditugu, urtero bezala. Oraingoan ere, era askotako kontuak bildu ditugu, eta hurrenkera kronologikoan -jaso ditugun bezala- antolatu ditugu.<\/p>\n<p>Dagoeneko gehienok ahaztua izango duzuen arren, itsasontzi batek zamaren zati bat galdu zuela eta, urtarrilean zalantza bera izan genuen gutako askok. Nola esan euskaraz gure hondartzetara iristen hasi ziren plastikozko gauza txiki haiei? Sare sozialen bidez ere galdera hori helarazi zigun erabiltzaileren batek. Bada, era askotara izendatu genituen euskaldunok (<em>pelletak, bolatxoak<\/em>\u2026), baina komunikabide gehienek <strong>pinporta<\/strong> hitzaren alde egin zuten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@uiturriaga\/111741554243405587\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-5371653 size-large alignnone\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/pinporta-1024x296.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"296\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/pinporta-1024x296.jpg 1024w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/pinporta-300x87.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/pinporta-600x173.jpg 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/pinporta-1314x380.jpg 1314w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/pinporta-294x85.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Irudia: <a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@uiturriaga\/111741554243405587\">@uiturriaga<\/a><\/p>\n<p>Horrelakoetan, zalantza argitzeko hiztegietara jotzea izaten da lehendabiziko aukera. Eta, tira! Zenbatek ez ote zuen urtarrilean bertan hiztegira jo <strong>janela<\/strong> hitzak zer esan nahi ote zuen jakin nahian? Izan ere, Gorka Urbizuk <em>Hasiera bat<\/em> izeneko diskoa argitaratu zuen, eta \u00abJanela bat\u00bb kantuaren izenburuak arreta eman zuen. Portugeseko hitza dela ikasi genuen askok orduan: \u2018leiho\u2019 esan nahi du.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/zaldieroa\/status\/1747149148288119291\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5371659 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/janela.jpg\" alt=\"\" width=\"736\" height=\"412\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/janela.jpg 736w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/janela-300x168.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/janela-600x336.jpg 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/janela-294x165.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 736px) 100vw, 736px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Aurreko urteotan gertatu den bezala, aurten ere bizitzaren garestitzeak oparitxo bat utzi digu hiztegian: <em>merkeflazioa<\/em>. Izan ere, otsaileko lehen astean, Euskadi Irratiko <em>Faktoria<\/em> saioan aipatu zutenez, Foodwatch erakundeak salatu zuen produktu batzuen kalitatea kaskartu egin zela. Bada, albiste horri esker, ikasi genuen <strong>merkeflazio<\/strong> esaten zaiola irabazi-marjinak handitzeko produktu baten prezioari eutsiz produktuaren kalitatea jaisteari. 2022ko urteko hitzen artean sartu genuen <em>murrizflazio<\/em>aren lehengusu txikia, nonbait.<\/p>\n<p>Handik egun gutxira, <em>20.000 especies de abejas<\/em> filmagatik Goya saria jasotzera oholtzara igo zen Esti Urresola zuzendaria, izanak izena duela gogoraraziz, Gazan gertatzen ari dena izendatzeko urte osoan zehar hainbatek saihestu duen hitz bat ahoskatzera ausartu zen: <strong>genozidioa<\/strong>. Hain zuzen ere, Nazio Batuen Erakundeko Francesca Albanesek, Amnesty Internationalek eta beste askok ere genozidio hori salatu dute aurten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/x.com\/ideiazabaldub\/status\/1756454584250241390\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5371662\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/genozidioa.jpg\" alt=\"\" width=\"661\" height=\"661\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/genozidioa.jpg 661w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/genozidioa-300x300.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/genozidioa-150x150.jpg 150w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/genozidioa-400x400.jpg 400w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/genozidioa-479x479.jpg 479w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/genozidioa-294x294.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 661px) 100vw, 661px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Argi dago mundua izendatzeko erabiltzen ditugun moldeak ez direla batzuetan uste dugun bezain neutroak. Horixe bera azpimarratu dute aurten, besteak beste, hitanoaren harira. Eta hitz berri bat ikasi dugu horrekin: <strong>xoka<\/strong> edo hitano ez-binarioa. Labur esateko, \u00abhasi gaituk\u00bb edo \u00abhasi gaitun\u00bb esan ordez, \u00abhasi gaitux\u00bb esatea proposatzen dute <em>xoka<\/em>ren sustatzaileek.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2860\/hitanoak-generoan-eragiten-dituen-zapalkuntzak-gogoetagai\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5371665\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/xoka.jpg\" alt=\"\" width=\"655\" height=\"360\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/xoka.jpg 655w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/xoka-300x165.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/xoka-600x330.jpg 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/xoka-294x162.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 655px) 100vw, 655px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Baten bat aztoratuko zen albiste hori irakurritakoan. Baina horrelakoa da bizitza. Beti dago norbait edozein gauzarekin aztoratzeko prest. Esate baterako, Frantzian apirilean egindako lege-aldaketa baten ondorioz, landa-eremuko bizilagun berriek ezin izango dituzte laborariak auzitara eraman, baldin eta neorruralen bizikera aztoratzen duen soinu, zarata, usain edo dena delakoa bertakoa eta betikoa bada. Bai, <strong>neorrural<\/strong> edo <strong>neolandatar<\/strong> esaten zaie hiritik landa-eremura bizitzera joan berriak diren kaletarrei. 2024an sartu ditugu termino horiek Neolotekan, bide batez.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@UZEI\/112241342177020571\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5371668\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/neorrural.jpg\" alt=\"\" width=\"359\" height=\"473\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/neorrural.jpg 359w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/neorrural-228x300.jpg 228w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/neorrural-304x400.jpg 304w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/neorrural-294x387.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 359px) 100vw, 359px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Frantzian baina Hegoaldeago, lokatza gora eta lokatza behera ibili ziren apiril partean. Izan ere, Espainiako gobernuburuak, herritarrei zuzendutako gutun batean, <strong>lokatz-makina<\/strong> martxan jartzea egotzi zien PP eta Vox alderdietako buruzagiei. Ez da kontzeptu berria, Umberto Eco idazleak asmatutakoa baizik; baina, horren harira, bolada batez bogan ibili zen solasaldi eta komunikabide gehienetan.<\/p>\n<p>Ez da politikaren mundutik aurten jaso dugun esamolde bakarra. Gero eta ezagunagoa bihurtzen ari den beste hitz bat ere jaso genuen maiatzean: <strong>libertario<\/strong>. Donald Trump libertario-batzarrean txistu artean hartu zutela irakurri genuen orduan. Izan ere, jabetza pribatuan oinarritutako \u00abaskatasunaren\u00bb defendatzaile sutsu horientzat, Trump bera ere ez da nahikoa <em>libertario<\/em>, antza.<\/p>\n<p>Libertarioak ez ezik, akainak ere asko ugaritu dira azkenaldian. Tira, ez dezala inork esan muturreko liberalak parasitoekin alderatu ditugula, arren! Kontua da udan hizpide izan genuela akainek transmiti dezaketen gaixotasunik larriena, <strong>Lyme <\/strong>izenekoa. Diagnostikatzen zaila izateaz gain, kroniko ere bihur daiteke, ohartarazi zutenez.<\/p>\n<p>Agian, norbaitek pentsatuko du hori bezalako mailegu asko -agian gehiegi- irensten dituela euskarak urtero. Baina inguruko hizkuntzek euskaratik ere edaten dute. Ezetz? Bada, adibide gisa, hor dugu uda partean katalanaren hiztegi arauemailean sartu duten <em>xistorra<\/em>, euskal <strong>txistor<\/strong> famatutik hartu dutena. Santomas bezperan denon ahotan ibiltzen da, gainera, hitz-joko merkea zilegi bazaigu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@VilaWeb@mastodont.cat\/112763810844833121\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5371671 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/txistorra.jpg\" alt=\"\" width=\"359\" height=\"613\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/txistorra.jpg 359w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/txistorra-176x300.jpg 176w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/txistorra-234x400.jpg 234w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/txistorra-281x479.jpg 281w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/txistorra-231x394.jpg 231w\" sizes=\"auto, (max-width: 359px) 100vw, 359px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Mailegua izan edo euskal hitza izan, hiztunek dute azken hitza, eta ezin zaio inori galarazi esamolde bat edo bestea erabiltzea. Halere, beti dago horretan tematzen denik. Aurten bertan, Meta erraldoi teknologikoak (badakizue, Facebook izenez ezagunagoa den horrek) gorroto-diskurtsotzat hartu du <strong>sionista<\/strong> hitza erabiltzea. Horregatik bakarrik, zerrenda honetan egotea merezi du.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@argia\/112766877926345791\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5371677 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/sionista.jpg\" alt=\"\" width=\"318\" height=\"447\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/sionista.jpg 318w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/sionista-213x300.jpg 213w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/sionista-285x400.jpg 285w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/sionista-280x394.jpg 280w\" sizes=\"auto, (max-width: 318px) 100vw, 318px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Batzuetan, hitzak debekatzen dira, eta beste batzuetan, berriz, eufemismo galantak erabiltzen dira gauza zatarrak modu goxoagoan adierazteko. Udako oporretatik itzulitakoan, adibidez, esamolde berri bat entzun genuen lehen aldiz: <strong>migrazio zirkularra<\/strong>. Ez dakigu zer bide egingo duen, baina ezin uka esamolde dotoreagoa ez denik. Migratzaileak euren sorterrira itzularazi nahi dituztela esatea baino askoz dotoreagoa, behintzat.<\/p>\n<p>Hitzak debekatzearen harira, beste albiste bat izan dugu udazkenean: 2021az geroztik Frantzian galarazita zeuden <strong>saltxitxa begetal<\/strong> eta antzeko izendapen komertzialak onetsi ditu, azkenik, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Horrela, <em>saltxitxa<\/em>, <em>hanburger<\/em> eta haragi-produktuen beste izen tradizionalak erabili ahal izango dira Europar Batasuneko herrialde guztietan landare-jatorriko elikagaiak saltzeko; betiere, behar bezala etiketatuta badaude. Ebazpen horretara egokitu beharko du Frantziako araudiak ere.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/eu\/albisteak\/gizartea\/osoa\/9596760\/landarejatorriko-produktuak-izanagatik-saltxitxa-edo-xerra-izendatzeko-baimena-eman-du-europak\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5371680\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/saltxitxa-begetal.jpg\" alt=\"\" width=\"632\" height=\"616\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/saltxitxa-begetal.jpg 632w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/saltxitxa-begetal-300x292.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/saltxitxa-begetal-410x400.jpg 410w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/saltxitxa-begetal-491x479.jpg 491w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/saltxitxa-begetal-294x287.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 632px) 100vw, 632px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Beti ez da egoera berrietara egokitzeko beta handirik izaten, bat-batean iristen baitzaizkigu aldaketak. Esate baterako, halaxe gertatu zen urtearen azken txanpan Valentzian eta, handik egun batzuetara, Sizilian, euriak sekulako triskantza eragin zuenean. Triskantza hark elkartasun-uholdea ekarri zuen atzetik. Baina izendapen berri bat utzi zigun euskaraz: <strong>GOIDI<\/strong> edo <strong>goi-geruzetako depresio isolatu<\/strong> terminoa. Ordura arte, kontzeptu hori izendatzeko terminoekin dantza dezentekoa genuen, baina, erabiliaren erabiliaz, gero eta ezagunagoa egin zaigu dagoeneko esamolde hori.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mastodon.eus\/deck\/@Bagurrin\/113498154604338244\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5371683 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/goidi.jpg\" alt=\"\" width=\"356\" height=\"178\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/goidi.jpg 356w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/goidi-300x150.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/goidi-294x147.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 356px) 100vw, 356px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Handik aste-pare batera, berriz, Aner Peritz Manterolak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako 3. finalaurrekoan bota zuen hasierako agurrak ere beste uholde moduko bat eragin zuen. Ikasle-garaiko bizipen gogorrak taularatu zitueneko unea birala bihurtu zen, eta askok nabarmendu zituzten sare sozialetan Anerrek botatako bertsoaren azken hitzak, izua gainditu duen haur hark <strong>mendekua<\/strong> hartu nahi duela esateko abestu zituenak.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/x.com\/Anna_Arkia\/status\/1861312556142297594\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5371686\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/mendekua.jpg\" alt=\"\" width=\"651\" height=\"526\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/mendekua.jpg 651w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/mendekua-300x242.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/mendekua-495x400.jpg 495w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/mendekua-593x479.jpg 593w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/12\/mendekua-294x238.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 651px) 100vw, 651px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Anerren ausardiarekin amaitu dugu aurtengo errepasoa, eta, elkarren arteko babesean, ausardia horrekin begiratuko diogu datorren urte berriari ere. Datorren zerrendaraino, bederen!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Amaitzear den urtearen errepasoa egiteko aitzakiarekin, urtean zehar hizkuntzaren ikuspegitik zeresana eman duten edo aipagarriak izan diren hitzak hautatu ditugu, urtero bezala. Oraingoan ere, era askotako kontuak bildu ditugu, eta hurrenkera kronologikoan -jaso ditugun bezala- antolatu ditugu. Dagoeneko gehienok ahaztua izango duzuen arren, itsasontzi batek zamaren zati bat galdu zuela eta, urtarrilean zalantza bera izan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5371699,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[62,112],"tags":[],"class_list":["post-5371691","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias","category-urteko-hitzak-es"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371691","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5371691"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371691\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5371711,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371691\/revisions\/5371711"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5371699"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5371691"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5371691"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5371691"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}