{"id":5371512,"date":"2024-10-28T07:25:43","date_gmt":"2024-10-28T06:25:43","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/magrebeko-herritarrak-magrebtarrak-dira\/"},"modified":"2024-10-28T07:25:43","modified_gmt":"2024-10-28T06:25:43","slug":"magrebeko-herritarrak-magrebtarrak-dira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/magrebeko-herritarrak-magrebtarrak-dira\/","title":{"rendered":"Magrebeko herritarrak \u00abmagrebtarrak\u00bb dira"},"content":{"rendered":"<p><strong>Askotan erabiltzen den \u00abmagrebiar<\/strong><strong>\u00bb forma ez da arauzkoa<\/strong><\/p>\n<p>Zenbaitetan horrelakoak irakurtzen edo entzuten dira komunikabideetan eta bestelako iturrietan: \u00abAnour gazte magrebiarraren bisita interesgarria izan genuen\u00bb, \u00abEmakume magrebiek osatzen zuten talde hori eta Euskal Herrian emakume musulmanek sortutako lehenengo elkartea izan zen\u00bb, \u00abJatorri magrebiarreko gazteek egindako antzerki bat ikusi ahal izango da\u00bb, \u00abErabilitako hipotesien artean, kaukasiarren, indoeuroparren aurreko iberiarren eta ipar afrikarren aldekoak izan dira euskararen iragana argitzeko hipotesirik ospetsuenak\u00bb.<\/p>\n<p>Eratorpena da kanpoko toponimoei dagozkien herritar\u2010izenak sortzeko modurik ohikoena, alegia, <strong><em>-ar<\/em><\/strong>, <strong><em>-tar<\/em><\/strong> edo <strong><em>-dar<\/em><\/strong> gehitzea toponimoari (ez <em>-iar<\/em> aldaera).<\/p>\n<p>Horrela, <strong>Magreb<\/strong> leku-izenetik eratorriko forma arautua <strong>magrebtar<\/strong> da. Aldiz, <em>m<\/em><em>agrebi<\/em> eta <em>m<\/em><em>agrebiar<\/em> formak ez daude hiztegian. Gogoan izan, 178. arauan esaten denez, ez direla onargarriak \u00ableku\u2010izenaren zati bati, erdal herritar\u2010izenari edo erdal herritar\u2010izenaren parte bati euskal atzizkia erantsita lortzen diren hibridoak\u00bb (salbuespenak araututa daude).<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>iparrafrikar<\/strong> jaso berri du Euskaltzaindiak hiztegi arauemailean (ez *<em>ipar-afrikar<\/em>, ez *<em>ipar afrikar<\/em>). Lehenagotik araututa zegoen <strong>iparramerikar<\/strong> forma ere (ez *<em>ipar-amerikar<\/em>, ez *<em>ipar amerikar<\/em>).<\/p>\n<p>Hortaz, honela idatziko genituzke gorago aipatutako esaldi horiek: \u00abAnour gazte magrebtarraren bisita interesgarria izan genuen\u00bb, \u00abEmakume magrebtarrek osatzen zuten talde hori eta Euskal Herrian emakume musulmanek sortutako lehenengo elkartea izan zen\u00bb, \u00abJatorri magrebtarreko gazteek egindako antzerki bat ikusi ahal izango da\u00bb, \u00abErabilitako hipotesien artean, kaukasiarren, indoeuroparren aurreko iberiarren eta iparrafrikarren aldekoak izan dira euskararen iragana argitzeko hipotesirik ospetsuenak\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ikus, halaber:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/arauak\/Araua_0178.pdf\"><em>Kanpoko leku\u2010izenei dagozkien herritar\u2010izenak eta jatorri\u2010adjektiboak sortzeko irizpideak<\/em><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/plazaberri\/2023\/uztaila\/hiztegia2023.pdf#page=1\"><em>Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/em>ren 2023ko uztaileko eguneratzea.<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Askotan erabiltzen den \u00abmagrebiar\u00bb forma ez da arauzkoa Zenbaitetan horrelakoak irakurtzen edo entzuten dira komunikabideetan eta bestelako iturrietan: \u00abAnour gazte magrebiarraren bisita interesgarria izan genuen\u00bb, \u00abEmakume magrebiek osatzen zuten talde hori eta Euskal Herrian emakume musulmanek sortutako lehenengo elkartea izan zen\u00bb, \u00abJatorri magrebiarreko gazteek egindako antzerki bat ikusi ahal izango da\u00bb, \u00abErabilitako hipotesien artean, kaukasiarren,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5371509,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[63],"tags":[],"class_list":["post-5371512","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recomendaciones"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371512","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5371512"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371512\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5371509"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5371512"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5371512"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5371512"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}