{"id":5371353,"date":"2024-10-01T12:28:46","date_gmt":"2024-10-01T11:28:46","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/ez-merkatal-ez-nekazal\/"},"modified":"2024-10-01T12:31:20","modified_gmt":"2024-10-01T11:31:20","slug":"ez-merkatal-ez-nekazal","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/ez-merkatal-ez-nekazal\/","title":{"rendered":"Ez *merkatal, ez *nekazal"},"content":{"rendered":"<p>Sarritan horrelakoak ikusten dira komunikabideetan eta bestelako testuetan: \u00abNekazal iraultza izan da historiako aldaketarik handiena\u00bb, \u00abAzken urteotan nekazal turismoko etxeetara jotzen duten bisitarien kopuruak gora egiten du etengabe\u00bb, \u00abMerkatal gunea handitzeko lehen pausoa eman du udalak\u00bb, \u00abJaponiako feudal aroari buruzko <em>Shogun<\/em> filma izan da garaile Emmy sarietan\u00bb.<\/p>\n<p><em>Euskara Batuaren Eskuliburua<\/em>k gogorarazten duenez, *<em>merkatal<\/em> hitza ez da egokia erdal <em>comercial, mercantil<\/em> (es) eta <em>commercial<\/em> (fr) adjektibo erreferentzialen esanahia adierazteko. Horretarako, bi hauek dira aukera egokiak: <strong>merkataritza<\/strong> izena elkarketan erabiltzea, eta <strong>komertzial<\/strong> adjektiboa erabiltzea.<\/p>\n<p>Beste hainbeste gertatzen da *<em>nekazal<\/em> formarekin ere. Oraindik orain maiz erabiltzen diren *<em>nekazal turismo<\/em> eta parekoen ordez, <strong>nekazaritza-turismo<\/strong> eta kidekoak dira molde egokiak.<\/p>\n<p>Horrelako adjektibo erreferentzialak eta <em>-al<\/em> bukaera duten pareko beste izenondo batzuk izenaren ondoren doaz beti. Beraz, ez dira egokiak <strong>arazo sozial<\/strong> formaren ordezko *<em>sozial arazo<\/em> edo <strong>arlo sindikal<\/strong> formaren ordezko <em>*sindikal arlo<\/em> moldeak.<\/p>\n<p>Hortaz, honela idatziko genituzke gorago aipatutako esaldiak: \u00abNekazaritza-iraultza izan da historiako aldaketarik handiena\u00bb, \u00abAzken urteotan nekazaritza-turismoko etxeetara jotzen duten bisitarien kopuruak gora egiten du etengabe\u00bb, \u00abMerkataritza-gunea handitzeko lehen pausoa eman du udalak\u00bb, \u00abJaponiako aro feudalari buruzko <em>Shogun<\/em> filma izan da garaile Emmy sarietan\u00bb.<\/p>\n<p>Azalpen sakonagorako:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/arauak\/Araua_0025.pdf\">25. araua. Hitz elkartuen osaera eta idazkera<\/a>.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?option=com_ebe&amp;view=bilaketa&amp;Itemid=1715&amp;task=bilaketa&amp;lang=eu&amp;id=1070\"><em>*merkatal, *merkatal zentroa<\/em><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?option=com_ebe&amp;view=bilaketa&amp;Itemid=1161&amp;task=bilaketa&amp;id=78\"><em>-al<\/em> hitz-bukaerakoa<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarritan horrelakoak ikusten dira komunikabideetan eta bestelako testuetan: \u00abNekazal iraultza izan da historiako aldaketarik handiena\u00bb, \u00abAzken urteotan nekazal turismoko etxeetara jotzen duten bisitarien kopuruak gora egiten du etengabe\u00bb, \u00abMerkatal gunea handitzeko lehen pausoa eman du udalak\u00bb, \u00abJaponiako feudal aroari buruzko Shogun filma izan da garaile Emmy sarietan\u00bb. Euskara Batuaren Eskuliburuak gogorarazten duenez, *merkatal hitza ez&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5371350,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[63],"tags":[],"class_list":["post-5371353","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recomendaciones"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371353","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5371353"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371353\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5371355,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371353\/revisions\/5371355"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5371350"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5371353"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5371353"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5371353"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}