{"id":5370724,"date":"2023-12-20T10:39:52","date_gmt":"2023-12-20T09:39:52","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5370724"},"modified":"2023-12-20T13:02:54","modified_gmt":"2023-12-20T12:02:54","slug":"2023kohitzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/2023kohitzak\/","title":{"rendered":"2023ak utzi dizkigun 23 hitz berri eta zahar"},"content":{"rendered":"<p>Urteko errepasoa egiteko balio diguten hitzak biltzen ditugunean, hitz berriak edo erabilera nabarmena izan dutenak ez ezik, erabiltzeari uzteko bidea hartu dutenak ere jasotzen ditugu.<br \/>\nHorrelakoak dira, hain zuzen ere, urteko hitz-sorta honetako lehenbizikoak.<\/p>\n<p><strong>1)<\/strong> Urtarrilean jakin genuen Zuberoako maskaradetan aurten <strong>buhame <\/strong>hitza baztertu eta horren ordez <em>herratu <\/em>erabiliko zutela, buhameen aurkako arrazakeria dela eta,. Alegia, <em>Buhame<\/em> jaunaren ordez, aurten <em>Herratu<\/em> jauna izango genuela iragarri zuten. Ez da kezka hori plazaratzen den lehenbiziko aldia, eta ematen du ez dela azkenekoa izango, ondo bidean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/auskalo2\/status\/1616593516775235592\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5370667 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/buhame.jpg\" alt=\"\" width=\"559\" height=\"630\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/buhame.jpg 559w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/buhame-266x300.jpg 266w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/buhame-355x400.jpg 355w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/buhame-425x479.jpg 425w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/buhame-294x331.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 559px) 100vw, 559px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>2)<\/strong> Bestelako arrazoiengatik, baina antzeko zerbait gertatu zaio <strong>sedizio<\/strong> hitzari ere. Urtarrilean Hegoaldean indarrean sartu zen Zigor Kodearen erreformaren ondorioz, jada ez dugu halakorik aurkituko araudi horretan, eta horren ordez <em>desordena publiko astunduak <\/em>izango ditugu. Historiarako geratu da, beraz, <em>sedizioa<\/em>.<\/p>\n<p><strong>3)<\/strong> Baina 2023ak hitz berriak ere utzi dizkigu. Urte-hasieran beste konturik ez zebilen sare sozialetan: Shakira abeslariak Gerard Piqu\u00e9 bikotekide ohiari eskainitako <strong><em>beef<\/em><\/strong>a. Gogoratzen? Hala esaten omen zaio musikarien eta bestelako ospetsuen arteko ika-mikari. Bide batez, Kai Nakai abeslari eta\u00a0 musikagileak sortu zuen euskarazko bertsioak egun gutxiren buruan milioi bat ikustalditik gora izan zituen. Hori bai arrakasta!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/Sustatu\/status\/1614886438507511808\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5370671 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/beef.jpeg\" alt=\"\" width=\"566\" height=\"309\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/beef.jpeg 566w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/beef-300x164.jpeg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/beef-294x161.jpeg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 566px) 100vw, 566px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>4)<\/strong> Gai serioetara joz, tamalez, <strong>polikrisi<\/strong> da zerrenda honetako hurrengo hitza. Izan ere, Davosen egindako Munduko Foro Ekonomikoak (MFE) termino hori finkatu zuen aurten bizi dugun testuinguru globala hobekien islatzen duen hitz gisa. Columbiako Unibertsitateko irakasle batek asmatu omen du hitza, krisi klimatikoa eta beste krisi-mota batzuen konbinazioa izendatzeko.<\/p>\n<p><strong>5)<\/strong> Martxoan, eztabaida piztu zen Espainian Ana Obreg\u00f3n <em>celebrity<\/em>ak iragarri zuenean haur bat jaio zela bere seme zenaren hazia erabilita. Auzi etikoaz gain, polemikak aukera eman zuen beste bultzadatxo bat emateko \u2018umea hil zaion ama\u2019 izendatzeko gero eta gehiago erabiltzen den <strong>amazurtz <\/strong>hitzari. Memoria ona dutenek agian gogoratuko dute 2017ko urteko hitzen artean <em>gurasozurtz<\/em> jaso genuela. Aurtengoa beste urrats bat izan da, beraz, hitz-familia hori finkatzeko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/berria\/status\/1641436364288966657\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5370674 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/amazurtz.jpg\" alt=\"\" width=\"565\" height=\"506\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/amazurtz.jpg 565w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/amazurtz-300x269.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/amazurtz-447x400.jpg 447w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/amazurtz-535x479.jpg 535w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/amazurtz-294x263.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 565px) 100vw, 565px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>6)<\/strong> Antzeko zerbait gertatu zaio <strong>segregatu<\/strong> aditzari: oraindik euskal hiztegietara iritsi ez bada ere, normal-normal erabili da aurtengo eztabaidagai nagusietako bat izan den hezkuntza-legearen inguruan. Adibide askoren artean bat aipatzeagatik, <em>s<\/em><em>egregazioa segregatuz<\/em> amaitu nahi dela ere irakurri genuen iritzi-artikulu batean.<\/p>\n<p><strong>7)<\/strong> <strong>Perraka<\/strong> hitza ere ez dago jasota Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina ez pentsa berria denik. Ez horixe! Oihenarten hiru poema ezezagun aurkitu dituzte aurten, eta horiei esker ikasi dugu Zuberoako artzainek elkarri botatzen zizkioten zirto gogorren tradizioan andreak gizonari <em>xikito<\/em> esaten ziola, eta gizonak andreari, berriz, <em>perraka (<\/em>alegia, \u2018piltzarra edo andre zarpaila\u2019). <em>Xikito<\/em> ezaguna zen, baina <em>perraka<\/em> formaren berririk ez genuen orain arte.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/EiTBKultura\/status\/1651891368749330433\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5370677 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/perraka.jpg\" alt=\"\" width=\"561\" height=\"590\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/perraka.jpg 561w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/perraka-285x300.jpg 285w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/perraka-380x400.jpg 380w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/perraka-455x479.jpg 455w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/perraka-294x309.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 561px) 100vw, 561px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>8)<\/strong> <strong>Untxi hibrido<\/strong> esamoldea ere aurten entzun dugu lehen aldiz (tira: lehen aldiz, eta, antza denez, eta oraingoz behintzat, azkenekoz). Izan ere, baratzeetan nekazariek izandako kalteen harira, zientzialariek apirilean auzitan jarri zuten etxeko untxien eta untxi basatien arteko hibridorik sortu denik, eta aurten baratzeetan halako kalteak izatearen arrazoia lehorteak eragindako janari-falta izan zela esan zuten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/zaldieroa\/status\/1651110080778063873\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5370680 size-large\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/untxihibridoa-1024x328.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"328\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/untxihibridoa-1024x328.jpg 1024w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/untxihibridoa-300x96.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/untxihibridoa-600x192.jpg 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/untxihibridoa-1314x420.jpg 1314w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/untxihibridoa-294x94.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>9)<\/strong> Apirilean bertan, angula arrantzatzeko lizentzia profesionalak emango zirela iragarri zutenean, <strong>angularitza<\/strong> hitza ikasi genuen. Bai, hitzak zentzu osoa du angulak arrantzatzen dituenari <em>angulari<\/em> esaten badiogu; nolanahi ere, hiztegietan ez da agertzen, eta orain arte jaso gabe genuen.<\/p>\n<p><strong>10)<\/strong> Aurten, askotan entzun ditugu \u2013eta dagoeneko ezagunak egiten zaizkio askori\u2013 <strong>tentsio handiko eremu<\/strong> edo <strong>gune tentsionatu<\/strong> terminoak. Kontua da maiatzean Etxebizitzaren Legea indarrean jarri zela, eta lege horrek <em>tentsio handiko eremu <\/em>horiek zein diren zehaztera behartzen dituela Administrazioak, eremu horietako alokairuen prezioei gehieneko muga bat ezartzeko.<\/p>\n<p><strong>11)<\/strong> Maiatzaren 1ean, erretretaren erreformak hauspotuta, milioi bat manifestari inguru atera ziren kalera Frantzian, eta istilu larriak izan ziren hainbat hiritan. Erreforma horren harira, Iparraldeko euskara ez duten hiztunei <strong>erretreta<\/strong> euskara batuaren hiztegian dugula gogoratzeko aukera izan dugu (<em>erretiro<\/em> eta <em>Heg<\/em>. markako <em>jubilazio<\/em> bezala, bide batez).<\/p>\n<p><strong>12)<\/strong> Maiatzean bertan, beste hitz bat ikasi genuen gutako askok: <strong>fentanilo<\/strong>. Ez da berria inondik inora, maiz erabiltzen baitzen lehendik ere anestesiko gisa. Baina Ameriketako Estatu Batuetan fentaniloaren kontsumoa begi-bistako gizarte-arazo bihurtu denez, AEBk presioa egin zion Mexikori \u2013armada bidaltzea ere proposatu zuen\u2013, fentaniloa handik iristen zitzaielakoan. Alabaina, Mexikok erantzun zuen fentaniloa ez dela bertan egiten, Asian baizik, eta Mexikora AEBtik iristen dela. Hori bai ezustekoa!<\/p>\n<p><strong>13)<\/strong> Ekainean, Euskal Herritik pasatu ziren Frantziako Tourraren lehen hiru etapak, Bilbotik Baionarako bidean. Tourra hasi aurreko egunean, berriz, emakumezkoen txirrindularitza-txapelketa ezagunena ere abiatu zen: Italiako Giroa. Zoritxarrez, Eukene Larrarte txirrindulariak ezin izan zuen bertan parte hartu, <strong>trokiter<\/strong> izenekoa hautsita zuelako. Albiste horri esker, agian apur bat ezagunagoa izango da orain hitz hori. Hiztegiaren arabera, \u2018besahezurraren buruko bi tuberositateetatik handiena\u2019 da <em>trokiterra<\/em>, baina traumatologoek gutako gehienok baino hobeto ulertuko dute hori.<\/p>\n<p><strong>14)<\/strong> Hauteskundeak ere izan ditugu aurten. Hala, uztailean, Espainiako presidentegaien arteko eztabaidetako baten harira, <strong>Gishen lauhazka<\/strong> esamoldea ikasi genuen: horrela esaten zaio Feijook Sanchez hautagaiarekin erabili zuen eztabaida-teknikari. Ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta argudio engainagarri gehien botatzean datza teknika, biharamunean euskarazko Wikipediak jaso zuenez.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/theklaneh\/status\/1678672279595540482\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5370684 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/Gishen_lauhazka.jpg\" alt=\"\" width=\"565\" height=\"327\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/Gishen_lauhazka.jpg 565w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/Gishen_lauhazka-300x174.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/Gishen_lauhazka-294x170.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 565px) 100vw, 565px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>15)<\/strong> Uztailean, berriz, agur esan genion Twitter sare sozialari. Orain X deitzen da, Elon Musk jabe berriaren erabakiz, antza. Azkarra da, gero, gizona! Erabaki horrek oraindik ebatzi gabeko auzia ekarri dio bati baino gehiagori: sare horren izenak eta logoak txoriekin inolako erlaziorik ez dutenez, bertan jarritako mezuak txioak izango ote dira aurrerantzean ere? Ezezkoan, galbidean legoke <strong>txio<\/strong> hitzaren adiera bat, hiztegi arauemailean jada jasota zegoena.<\/p>\n<p><strong>16)<\/strong> Abuztuan, Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioaren presidenteak Munduko Txapelketako finalean jokalari bati emandako musuaren harira, nazioarteraino iritsi zen urte osoan hainbat aldiz puri-purian egon den <strong>onespen<\/strong> hitza. Zuzenbideko hiztegiek <em>adostasun<\/em> jasotzen dute kontzeptu hori izendatzeko, baina hedabide orokorretan eta bereziki <em>Soilik baietz da baietz<\/em> legearen inguruko albisteetan ohikoagoa izan da <em>onespen<\/em> aurten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/euskadi_irratia\/status\/1702607933626826886\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5370687 size-full\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/onespen.jpg\" alt=\"\" width=\"565\" height=\"689\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/onespen.jpg 565w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/onespen-246x300.jpg 246w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/onespen-328x400.jpg 328w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/onespen-393x479.jpg 393w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/onespen-294x359.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 565px) 100vw, 565px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>17)<\/strong> Hiztegi arauemailean oraindik ez da jaso <strong>tritio<\/strong> hitza, baina batek daki erabiliaren erabiliaz ez ote duen Euskaltzaindiak laster jaso beharko. Izan ere, udan iragarri zuten Fukushimako ur erradioaktiboa gordetzeari utzi eta Ozeano Barera isuriko zutela. Japoniako gobernuak esan zuenez, ura aurrez tratatzeko asmoa zuten, baina <em>tritioa<\/em> da ur horretatik desagerrarazi ezin den elementu erradioaktiboetako bat. Ondorioak ikusi beharko\u2026<\/p>\n<p><strong>18)<\/strong> Ingurumenari buruzko albisteekin jarraituta, irailean Europako Batzordeak debekatu egin zuen produktuei mikroplastikoak gehitzea. Horrenbestez, agur <strong>purpurina<\/strong> duten kosmetikoei, jantziei eta bestelako produktuei. Nork daki aurki <em>purpurina<\/em> hitza erabiltzen jarraituko ote dugun.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5370690\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/purpurina.jpeg\" alt=\"\" width=\"563\" height=\"830\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/purpurina.jpeg 563w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/purpurina-203x300.jpeg 203w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/purpurina-271x400.jpeg 271w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/purpurina-325x479.jpeg 325w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/12\/purpurina-267x394.jpeg 267w\" sizes=\"auto, (max-width: 563px) 100vw, 563px\" \/><\/p>\n<p><strong>19)<\/strong> Urte osoan zehar \u2013baina bereziki azarorako deitua zegoen manifestazioaren eguna hurbildu ahala\u2013, leku nabarmena hartu zuen lerroburuetan <em>oldarraldi<\/em> hitzak. Hiztegiak dioenez, \u2018erasoaldi\u2019 esan nahi du, baina <strong>oldarraldi judizial<\/strong> esamoldea orokortu egin da (<em>erasoaldi judizial<\/em> moldearekin alderatuta), hura erabili baitu Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen inguruko epai batzuek eragindako kezka salatzeko.<\/p>\n<p><strong>20)<\/strong> Azaroaren 20an, albiste izan zen argentinarrek Javier Milei hautetsi zutela presidente. Horren harira, hemengo hedabideetan aspaldi ikusi gabea genuen hitz bat ibili zen askoren ahotan: <strong>dolarizatu<\/strong>. Mileik horixe agindu zuen hauteskunde-kanpainan; alegia, dolar estatubatuarra ofizial egingo zuela Argentinan (eta, halere, hautetsi egin zuten).<\/p>\n<p><strong>21)<\/strong> Handik egun batzuetara, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, greba orokor feminista egin zen, <strong>zaintza<\/strong> erdigunean jartzeko helburuarekin. Begi-bistakoa denez, hitz hori orokortzen ari da testuinguru horretan, <em>zainketa<\/em> formaren ondoan. Horrela, askoz gehiagotan erabili da <em>zaintza-sistema publiko <\/em>esamoldea <em>zainketa-sistema publiko <\/em>baino. Ezin esan euskaraz dena finkatzeko dagoenik, beraz.<\/p>\n<p><strong>22)<\/strong> Abenduan sartu berritan, <strong>paxmina<\/strong> hitza hizpide izan genuen Espainiako erreginaren koinatu ohiak sare sozialetan argitaratutako argazki baten harira. Wikipedian esaten denez, <em>xal<\/em> eta <em>paxmina<\/em> hitzak Kaxmir eskualdean sortu ziren, baina <em>paxmina<\/em> ez da oraindik iritsi euskal hiztegi orokorretara. Hitz horren beharra badugula ezin uka.<\/p>\n<p><strong>23)<\/strong> Azkenik, <strong>zerrenda<\/strong> hau bukatzeko, horixe da azken hitza. Izan ere, Gazako zerrendan aurten ikusten ari garen sarraskia eta giza eskubideen urraketak albiste jasangaitz bihurtu diren honetan, <em>zerrenda<\/em> hitza hautatu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk urteko hitz, \u2018lursail estu eta luzea\u2019 adiera ere baduela gogoratzeko bide eman baitu aurten Gazako zerrendak.<\/p>\n<p>Ea datorren urteko <em>zerrenda<\/em> osatzean hizpide lasaigarriagorik biltzen dugun. Adi egongo gara, ohi bezala, urteak ekarriko duenari so. Bitartean, ondo amaitu aurtengoa, eta laster arte!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urteko errepasoa egiteko balio diguten hitzak biltzen ditugunean, hitz berriak edo erabilera nabarmena izan dutenak ez ezik, erabiltzeari uzteko bidea hartu dutenak ere jasotzen ditugu. Horrelakoak dira, hain zuzen ere, urteko hitz-sorta honetako lehenbizikoak. 1) Urtarrilean jakin genuen Zuberoako maskaradetan aurten buhame hitza baztertu eta horren ordez herratu erabiliko zutela, buhameen aurkako arrazakeria dela eta,&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5370735,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":true,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[62,112],"tags":[],"class_list":["post-5370724","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias","category-urteko-hitzak-es"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370724","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5370724"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370724\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5370728,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370724\/revisions\/5370728"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5370735"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5370724"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5370724"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5370724"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}