{"id":5368314,"date":"2023-01-19T13:03:57","date_gmt":"2023-01-19T12:03:57","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5368314"},"modified":"2023-01-19T13:03:58","modified_gmt":"2023-01-19T12:03:58","slug":"san-sebastian-eguna-ez-donostia-eguna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/san-sebastian-eguna-ez-donostia-eguna\/","title":{"rendered":"\u00abSan Sebastian eguna\u00bb, ez \u00abDonostia eguna\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>Batzuetan, horrelakoak entzuten eta irakurtzen dira: \u00abDonostia eguneko danborrada aurreratu egin da\u00bb, \u00abSarriegiren <em>Donostiako martxa<\/em> joko dute\u00bb, \u00abEmakumeak Azpeitiako danborradan parte hartzen hasi zirenetik 42 urte bete dira\u00bb, \u00abGeneralak eta danbor nagusiak protagonismo berezia izaten zuten haurren danborradan\u00bb.<\/p>\n<p>Sebastian patroia dela eta, Donostian, Azpeitian, Tafallan eta beste herri batzuetan ospatzen den egunari <strong>San Sebastian eguna<\/strong> esaten zaio, ez *<em>Donostia eguna<\/em>.<\/p>\n<p>Era berean, santu horren omenez jotzen den martxa ezagunaren izena <strong>San Sebastian martxa<\/strong> da, ez *<em>Donostia martxa<\/em> edo *<em>Donostiako martxa<\/em>.<\/p>\n<p>Gogoan hartu, bestalde, <strong>Azpeitia<\/strong> leku-izenaren <em>-a<\/em> hori artikulua dela, eta, beraz, <strong>Azpeitiko danborrada <\/strong>dela esamolde egokia, ez *<em>Azpeitiako danborrada<\/em>.<\/p>\n<p>Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan danborra joz egiten den ibilaldiaren izen estandarra <strong>danborrada<\/strong> da (ez *<em>tanborrada<\/em>), eta, horretan aritzen dena izendatzeko, <strong>danbor-jotzaile<\/strong> eta <strong>danborrari <\/strong>arautu ditu Euskaltzaindiak. Danborrada bateko danbor-jotzaile taldearen buruari <strong>danbor nagusi<\/strong> esaten zaio.<\/p>\n<p>Haur-danborradetan garai bateko armadako buruen jantziekin ateratzen direnak, berriz, <strong>jeneralak<\/strong> dira (ez *<em>generalak<\/em>). Bide batez, <em>Euskara Batuaren Eskuliburua<\/em>n gomendatzen diren moldeak eredutzat hartuta, <strong>jeneral jantzita<\/strong>, <strong>jeneral-jantzian<\/strong> eta abar erabil daitezke danborradetako pertsonaia horiek deskribatzeko.<\/p>\n<p><strong>Urketari<\/strong> forma hautatu da estandarrerako, eta, urketariek eramaten duten ontzia hizpide hartuta, isurkariak (ura batez ere) garraiatzeko zurezko ontziari \u2013oinarria ahoa baino zabalagoa duenari eta burdinazko uztaiak dituenari\u2013 <strong>suil<\/strong> esaten zaio. Bestalde, <strong>edarra <\/strong>eta <strong>ferreta<\/strong> sinonimoak ere arautu ditu Euskaltzaindiak; azken hori <em>Ipar.<\/em> markarekin dago jasoa hiztegi arauemailean.<\/p>\n<p>Testuinguru honetan, <strong>barril<\/strong> hitzak \u2018danborradetan danbor gisa erabiltzen den upel txikia\u2019 adiera du, <em>Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/em>k dioen bezala.<\/p>\n<p>Ohar horiek kontuan hartuta, honela idatziko genituzke gorago aipatutako esaldiak:\u00a0 \u00abSan Sebastian eguneko danborrada aurreratu egin da\u00bb,\u00a0 \u00abSarriegiren <em>San Sebastian martxa<\/em> joko dute\u00bb, \u00abEmakumeak Azpeitiko danborradan parte hartzen hasi zirenetik 42 urte bete dira\u00bb, \u00abJeneralak eta danbor nagusiak protagonismo berezia izaten zuten haurren danborradan\u00bb.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-us_600_400 wp-image-5368309\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/sansebastianeguna-wp-600x338.png\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"338\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/sansebastianeguna-wp-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/sansebastianeguna-wp-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/sansebastianeguna-wp-294x166.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/sansebastianeguna-wp.png 691w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batzuetan, horrelakoak entzuten eta irakurtzen dira: \u00abDonostia eguneko danborrada aurreratu egin da\u00bb, \u00abSarriegiren Donostiako martxa joko dute\u00bb, \u00abEmakumeak Azpeitiako danborradan parte hartzen hasi zirenetik 42 urte bete dira\u00bb, \u00abGeneralak eta danbor nagusiak protagonismo berezia izaten zuten haurren danborradan\u00bb. Sebastian patroia dela eta, Donostian, Azpeitian, Tafallan eta beste herri batzuetan ospatzen den egunari San Sebastian eguna&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5368307,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[63],"tags":[],"class_list":["post-5368314","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recomendaciones"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368314","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5368314"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368314\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368316,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368314\/revisions\/5368316"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5368307"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5368314"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5368314"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5368314"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}