{"id":5367860,"date":"2022-12-23T09:16:35","date_gmt":"2022-12-23T08:16:35","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5367860"},"modified":"2022-12-23T09:16:24","modified_gmt":"2022-12-23T08:16:24","slug":"2022kohitzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/2022kohitzak\/","title":{"rendered":"Urtea 27 hitzetan: 2022ko hitz berriak eta zaharrak"},"content":{"rendered":"<p>Honezkero zuk ere ahaztua izango duzu beharbada, baina urteko lehen egunetan <strong>makroetxaldeak<\/strong> puri-purian egon ziren. The Guardianek argitaratutako elkarrizketa bat oinarri hartuta, albiste faltsu bat hedatu zuten hainbat komunikabidek Espainian, eta ika-mikak oihartzuna izan zuen nazioartean ere. Gurean, Nafarroako Parlamentuan UPNk mozioa aurkeztu zuen makroetxaldeei \u2013Caparrosokoari, adibidez\u2013 babesa emateko, baina gainerako alderdi guztiek mozioaren aurka bozkatu zuten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hamaika.eus\/bideo-saioak\/gurean-gaur\/gure-begiz\/joxerra-senar-legearen-zirrikituak-medio-instalazioak-handitzen-joan-da-makroetxaldea.html\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367843 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/makroetxalde-600x337.png\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"337\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/makroetxalde-600x337.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/makroetxalde-300x168.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/makroetxalde-854x479.png 854w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/makroetxalde-294x165.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/makroetxalde.png 863w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Nola pasatzen den denbora, ezta? Dagoeneko nork du gogoan urte-hasieran paratu zituela Osakidetzak lehen <strong>autotest-guneak<\/strong>; badakizu, osasun-langile baten begiradapean koronabirusaren proba norberak egiteko leku haiek. A zer garaia, hura!<\/p>\n<p>Gaixotasunak hizpide hartu ditugun honetan, gogoratu Euskaltzaindiak ere egin zuela bere ekarpena. Horrela, urtarrilean sartu zituen hiztegian buruko minari aurre egiteko ohikoak bihurtu zaizkigun bi botikaren izenak: <strong>parazetamol <\/strong>eta<strong> ibuprofeno<\/strong>. Tira, hitz horiek eta beste ehunka batzuk gehitu zituen hiztegi digitalean, urtean bitan egin ohi duenez.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/berria\/status\/1481661063900717056\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367810 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/parazetamol-376x400.png\" alt=\"\" width=\"376\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/parazetamol-376x400.png 376w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/parazetamol-282x300.png 282w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/parazetamol-450x479.png 450w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/parazetamol-294x313.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/parazetamol.png 582w\" sizes=\"auto, (max-width: 376px) 100vw, 376px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Eta, hain zuzen ere, hitzekin jolasean ibiltzeko aukera ere ekarri zigun urte berriak. <em>Egunean Behin<\/em> aplikazio ezagunak sortutako joerara batzen lehena izan zen <strong>Berbaxerka<\/strong>, eta haren ondotik etorri dira gero beste joko arrakastatsu batzuk ere: <em>Wordle<\/em>, <em>WorldlEH<\/em>&#8230;<\/p>\n<p>Joko horietan guztietan, letra bakar baten gorabeherak irabaztearen eta galtzearen arteko aldea ezartzen du. Eta, denbora-pasa birtualetan ez ezik, bizitza errealean ere gauzak ongi egitearen edo itxura kaskarra ematearen arteko aldea dakar batzuetan letra soil batek. Gogoratu, bestela, aurtengo Goya sariak emateko ekitaldian gertatu zena. Espainiako Zinemaren Akademiak Madrilen egindako ekitaldian, <strong>ongi etorri\/a<\/strong> jarri zuten letra handitan, maskulinoa eta femeninoa bereizten ari zirelakoan edo. Soka luzea ekarri zuen, noski, burutazio hark sare sozialetan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/RamonSanSebast\/status\/1493463216063762432\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367837 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/ongietorri-419x400.png\" alt=\"\" width=\"419\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/ongietorri-419x400.png 419w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/ongietorri-300x287.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/ongietorri-501x479.png 501w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/ongietorri-294x281.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/ongietorri.png 581w\" sizes=\"auto, (max-width: 419px) 100vw, 419px\" \/><\/a><\/p>\n<p>\u00abEuri gutxi urtarrilean, ogia eder uztailean\u00bb dio esaerak. Ez dakigu urtarrilean hain euri gutxi egin izanak zerikusirik izango duen horrekin, baina kontua da Frantziako supermerkatu-kate batek <strong>baguette<\/strong> bakoitza 29 zentimoan salduko zuela iragarri izanak sekulako haserrea eragin zuela okinen artean. Gainera, noiz eta, okinek UNESCOri ogi luze eta estu hori ondare immaterialeko kultur ondasun izendatzeko eskatua ziotenean. Okinen eta ogizaleen atseginerako, UNESCOk azaroan egin zion aitortza hori baguette famatuari.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/SimOnTheWay\/status\/1597931184646127616\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367813 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/baguette-331x400.png\" alt=\"\" width=\"331\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/baguette-331x400.png 331w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/baguette-248x300.png 248w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/baguette-396x479.png 396w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/baguette-294x355.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/baguette.png 532w\" sizes=\"auto, (max-width: 331px) 100vw, 331px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Otsaileko azken egunetan, berriz, inor gutxiri burura ziezaiokeen gertakari batek aho bete hortz utzi zuen mundua. Errusiak <strong>Ukraina<\/strong> inbaditu zuen. Aurtengo gai nagusietako bat izan da gerra hori, bai edozein gerrak berezkoa duen sarraskiagatik, bai ekonomian utzi dituen ondorioengatik ere.<\/p>\n<p>Eta, gerraren albo-ondorio horien artean, batzuk ezustean harrapatu zituena: <strong>ekilore-olioa<\/strong> garestitzea eta dendetako apalategiak erdi-hutsik ikustea martxoko aste haietan.<\/p>\n<p>Egunerokoak ditugun produktu batzuen prezioek gora egin zuten, edo, beste salgai batzuk, berriz, beste modu batera garestitu ziren: prezioa aldatu gabe, betiko ontzietan produktu gutxiago jartzen hasi ziren fabrikatzaile batzuk. Bada, ekoizpen-kostuen gorakada konpentsatzeko estrategia hori ez da berria, baina aurten lehen aldiz <strong>murrizflazio<\/strong> hitza erabili dute euskal komunikabideek hori izendatzeko (<em>murriztu<\/em> eta <em>inflazio<\/em> hitzak konbinatuz sortu dute hitza, ingelesa eredu hartuta).<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367819 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/murrizflazioEITB-600x338.png\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"338\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/murrizflazioEITB-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/murrizflazioEITB-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/murrizflazioEITB-851x479.png 851w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/murrizflazioEITB-294x165.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/murrizflazioEITB.png 963w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/p>\n<p>Eguraldiarekin ere gorabehera franko izan dugu aurten, eta gertaera deigarrienetako bat Saharatik iritsi zitzaigun <strong>hauts-gandua<\/strong> izan zen. Halere, Sahara ahotan ibili badugu, ez da izan bakarrik bazter guztiak kolore laranjaz estali zituen hauts horregatik.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/onintzesalazar\/status\/1503737996381675523\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367822 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hautsgandua-455x400.png\" alt=\"\" width=\"455\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hautsgandua-455x400.png 455w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hautsgandua-300x264.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hautsgandua-545x479.png 545w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hautsgandua-294x259.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hautsgandua.png 589w\" sizes=\"auto, (max-width: 455px) 100vw, 455px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Sahararrak<\/strong> ere albiste izan dira, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Mendebaldeko Sahararentzat Marokok proposatutako autonomia-plana babestu izanak ere hautsak harrotu baititu; bestelako hautsak, baina hautsak, azken batean.<\/p>\n<p>Apirilean hitz berri antzeko bat iritsi zen albistegietara: <strong>yatetzar.<\/strong> Hain zuzen ere, Errusiako oligarkei ezarritako zigor ekonomiko gisa, haien luxuzko yate handiak eta bestelako ondasunak bahitzeko agindua eman zuten Europar Batasuneko, Erresuma Batuko, Kanadako eta AEBko gobernuek.<\/p>\n<p>Ez dakigu zigor ekonomiko horiek nolako eragina izan duten oligarka errusiarren eguneroko bizitzan. Agian ez zieten izugarrizko galerarik eragingo; ez, behintzat, beren aberastasuna kriptodirutan inbertitua zutenekin konparatuta. Pentsa! <strong>Cryptocrash<\/strong> hitza ere ikasi dugu aurten, hain handia izan da diru-mota hori trukatzeko merkatuen eta plataformen krisialdia.<\/p>\n<p><a ref=\"magnificPopup\" href=\"https:\/\/www.berria.eus\/argazkiak_jarraia\/egunekoak\/2022-05-13\/zaldieroa.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367825 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/cryptocrash-600x185.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"185\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/cryptocrash-600x185.jpg 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/cryptocrash-300x93.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/cryptocrash-1024x316.jpg 1024w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/cryptocrash-1314x406.jpg 1314w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/cryptocrash-294x91.jpg 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/cryptocrash.jpg 1382w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Eta, kontu digitalekin jarraituz, udaberrian hizketagai izan zen <em>Pegasus <\/em>izeneko <strong>software espioia<\/strong>, dozenaka politikari independentista zelatatzeko erabili zutela jakin baitzen orduan. Esamolde hori ez da aurten sortua, noski. Hain zuzen ere, erabilera zabaleko esapidea denez, Euskaltzaindiak plazaratutako <em>Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa<\/em>n ere jasota geratu da.<\/p>\n<p><strong>Prosopagnosia<\/strong> hitza ere ez da gaur goizekoa, baina aurten ohi baino gehiagotan ikusi dugu hedabideetan. Esate baterako, ekainean <u><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1885\/021\/001\/2022-06-26\/aurpegiak.htm\">Ane Labaka<\/a><\/u>ri irakurri genion hitz hori ikasi berria zuela eta, testu hori argitaratu eta handik egun gutxira, hedabideetan hizpide izan zen hitz hori. Izan ere, Brad Pitt aktoreak <em>prosopagnosia<\/em>, alegia,<em> \u2018<\/em>pertsonen aurpegiak identifikatzeko zailtasuna\u2019 zuela jakin zen orduan.<\/p>\n<p>Ekonomiako kontuetara itzuliz, uztailean <strong>deflatatu<\/strong> gora eta <strong>deflatatu<\/strong> behera ibili ginen, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek inflazioaren eragina pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren gainean aplikatzea erabaki zutela eta.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/UZEI_\/status\/1552910009876504576\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367828 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/deflatatu-456x400.png\" alt=\"\" width=\"456\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/deflatatu-456x400.png 456w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/deflatatu-300x263.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/deflatatu-294x258.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/deflatatu.png 529w\" sizes=\"auto, (max-width: 456px) 100vw, 456px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Eta, inflazioak eragindako kezka nahikoa izan ez eta, <strong>tximino-baztanga<\/strong> zer den ere ikasi behar izan genuen, Osasunaren Mundu Erakundeak osasun-larrialditzat jo baitzuen gaixotasun hori.<\/p>\n<p>Uda partean, jai eta ospakizun askotan emakumeen aurkako indarkeria nagusi izan zen herriko jai eta festetan. Sexu-indarkeriaren harira, aurten <strong>sumisio kimikoa <\/strong>inoiz baino gehiago erabili den terminoa izan da; bereziki, hainbat emakumek salatu zituzten ziztaden ondorioz.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/NAIZirratia\/status\/1557304488007974915\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367846 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/sumisiokimikoa-367x400.png\" alt=\"\" width=\"367\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/sumisiokimikoa-367x400.png 367w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/sumisiokimikoa-275x300.png 275w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/sumisiokimikoa-440x479.png 440w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/sumisiokimikoa-294x320.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/sumisiokimikoa.png 593w\" sizes=\"auto, (max-width: 367px) 100vw, 367px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Sexu-indarkeriarentzat Zigor Kodeak ezarri behar duen espetxealdiaz ere luze hitz egin da aurten, baina <em>kartzela<\/em> hitza zerrenda honetara iritsi bada ez da horregatik (bakarrik) izan, baizik eta bertso-txapelketetan orain arte <strong>kartzelako lanak<\/strong> izan direnak aurrerantzean <strong>ganbarako lanak<\/strong> izango direlako. Txapelketa Nagusian ere halaxe esan zaio lehenengo aldiz bakarkako saio horri. Hizkera berritu beharra dago, argi dagoenez.<\/p>\n<p>Eta hizkera bakarrik ez. Osasun-protokoloak ere eguneratu behar izaten dira. Horixe egin behar izan zuten, behintzat, osasun-agintariek urrian <strong>hazteria<\/strong> kontrolatzeko protokoloarekin, ia ahaztua genuen gaixotasun horren kasuek gora eta gora egin baitute azken hilabeteetan.<\/p>\n<p>Baina, ematen duenez, medikuak ez dira ezagutza gaurkotu behar izan duten bakarrak. Urrian bertan jakin genuenez, eta gehienon harridurarako, epaile batek <em>Zia<\/em> izena jarri zion jaioberri bati Gasteizen, haurraren gurasoek jarri nahi zioten izena, <strong>Hazia<\/strong>, peioratiboa zelakoan. Euskaltzaindiak berak <u><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/euskaltzaindia\/komunikazioa\/plazaberri\/6779-euskaltzaindia-prest-dago-txosten-bat-idazteko-eta-haurra-hazia-izenarekin-erregistratzea-nahi-duen-familiaren-esku-jartzeko-izen-horren-inguruko-auzia-bideratzeko-helburuz-erabiltzea-izan-dezaten\">ohar<\/a><\/u> bat kaleratu zuen, esanez izen arrunt horri eragozpenik ez ziola ikusten eta txosten bat egiteko prest zegoela, familiak hala nahi izanez gero.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/1588249653535014915\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367831 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hazia-363x400.png\" alt=\"\" width=\"363\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hazia-363x400.png 363w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hazia-272x300.png 272w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hazia-435x479.png 435w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hazia-294x324.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/hazia.png 590w\" sizes=\"auto, (max-width: 363px) 100vw, 363px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Eta haurrak hizpide hartuta, aurten inoiz ez bezalako oihartzuna izan du bereziki umetxoei eragiten dien <strong>bronkiolitis<\/strong> famatuak, COVID-19aren aurkako neurriak zirela eta, aurreko urteetan arnas infekzio horrek intzidentzia txikia izan ondoren, gorakada nabarmena izan baitu azkenaldian.<\/p>\n<p>Horrelako osasun-kontuak edo bestelako gaiak direla eta, zientziak beti izaten du bere lekua urteroko zerrenda hauetan. Honako honetan ere bai. Nola utziko genuen aipatu gabe fusio nuklearraren bidez energia garbi eta mugagabea lortzeko saioetan mugarri izango omen den aurrerapausoa? Bai, zientzialari-talde batek lehenengo aldiz lortu du horrelako saio batean erabilitako energia baino gehiago sortzea, hidrogenoaren isotopoak (<strong>deuterioa <\/strong>eta <strong>tritioa<\/strong>) dituen kapsula baten aurka 192 laser zuzenduz. Izen horiek zuretzat ere berriak badira, <em>Euskalterm<\/em>en duzu horien definizioa. Beti ikasten da zerbait, ezta?<\/p>\n<p>Eta urtea lasai antzean amaitzeko (ironiaz diogu, noski), <strong>kolpe bigun<\/strong> sartu dugu zerrendan; bi albisteren harira, sartu ere. Batetik, duela aste batzuk Pedro Castillo Peruko presidentea atxilotu zutenean, herrialde horretako historiako gertakariak gogora ekartzean, eta bestetik, Espainiako Konstituzio Auzitegiak lege baten izapidetzea geldiarazteko agindu duenean, kazetarien eta esatarien ahotan ibili da <em>estatu-kolpe bigun <\/em>edo <em>kolpe bigun<\/em> esamoldea. Esan beharrik ez, ez bat eta ez beste, ez dira batere albiste lasaigarriak.<\/p>\n<p>Eskerrak, bestelakorik ere izan dugula aurten. <em>Zorioneko<\/em> sentiarazteko moduko gertakariren bat ere bai. Baina hori beste <a href=\"https:\/\/uzei.eus\/es\/euskaltzaindiak-eta-uzeik-2022ko-hitza-aukeratu-dute-zorioneko\/\">Urteko Hitza<\/a>ren zakuan sartzeko hitza da \ud83d\ude42<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/uzei.eus\/es\/euskaltzaindiak-eta-uzeik-2022ko-hitza-aukeratu-dute-zorioneko\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5367834 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/zorioneko-1-600x338.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"338\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/zorioneko-1-600x338.jpg 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/zorioneko-1-300x169.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/zorioneko-1-1024x577.jpg 1024w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/zorioneko-1-850x479.jpg 850w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/zorioneko-1-294x166.jpg 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/zorioneko-1.jpg 1640w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Honezkero zuk ere ahaztua izango duzu beharbada, baina urteko lehen egunetan makroetxaldeak puri-purian egon ziren. The Guardianek argitaratutako elkarrizketa bat oinarri hartuta, albiste faltsu bat hedatu zuten hainbat komunikabidek Espainian, eta ika-mikak oihartzuna izan zuen nazioartean ere. Gurean, Nafarroako Parlamentuan UPNk mozioa aurkeztu zuen makroetxaldeei \u2013Caparrosokoari, adibidez\u2013 babesa emateko, baina gainerako alderdi guztiek mozioaren aurka&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5367851,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[62,112],"tags":[],"class_list":["post-5367860","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias","category-urteko-hitzak-es"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367860","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5367860"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367860\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5367862,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367860\/revisions\/5367862"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367851"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5367860"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5367860"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5367860"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}