{"id":5367316,"date":"2022-10-27T13:36:32","date_gmt":"2022-10-27T12:36:32","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/urtebetetzeak-urteurrenak-urtemugak\/"},"modified":"2023-02-02T10:05:26","modified_gmt":"2023-02-02T09:05:26","slug":"urtebetetzeak-urteurrenak-urtemugak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/es\/urtebetetzeak-urteurrenak-urtemugak\/","title":{"rendered":"Urtebetetzeak, urteurrenak eta urtemugak"},"content":{"rendered":"<div class=\"col col-md-6\">\n<div class=\"intro-text sarrera\">\n<ul>\n<li>Urteak betetzea beti da pozgarri, baina tarteka zalantzak sortzen zaizkigu horrelako gertaerei buruz hitz egitean.<\/li>\n<li>Horrelako esaldiak irakurtzen dira batzuetan sarean:\u00a0<em>\u00abFamiliaz inguraturik ospatuko du urte betetze eguna\u00bb<\/em>,\u00a0<em>\u00abZorionak eta urte askotan!\u00bb<\/em>,\u00a0<em>\u00abBihar lagun baten zorionak dira\u00bb<\/em>.<\/li>\n<li><strong>Urtebetetze<\/strong>,\u00a0<strong>urteurren<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>urtemuga<\/strong>\u00a0hitzak ez dira beti modu berean erabiltzen; edo, bestela esanda, ez dira beti balio berekoak. Zenbait zalantza argitzen saiatzeko, argibide batzuk bildu ditugu ohar honetan.<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"col-xs-12\">\n<div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Erabil daiteke\u00a0<strong>urteurrena\u00a0<\/strong>hitza\u00a0urtebetetzea\u00a0esateko? Galdera hori jaso zuen Euskaltzaindiak\u00a0<em>Jagonet\u00a0<\/em>kontsulta-zerbitzuan. Bada, webgunean argitaratutako erantzunean esaten denez,\u00a0<strong>urtebetetze<\/strong>,\u00a0oro har, NORBAITEN jaiotegunaren urtemuga adierazteko erabiltzen da; eta, berriz, ZERBAITEN urtemuga denean, hau da, gertaera jakin baten urteak betetzen direnean,<strong>\u00a0urteurren<\/strong>\u00a0hitza erabiltzen da.<\/p>\n<p>Adibide hauek guztiak Akademiaren hiztegitik jasoak dira:\u00a0<em>\u00abBihar, abenduak bi, nire urtebetetzea izango da\u00bb<\/em>,\u00a0<em>\u00abEgunkariaren lehen alearen urteurrena\u00bb<\/em>,\u00a0<em>\u00abMuseoaren hogeita bosgarren urteurrena\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p><strong>Urtemuga<\/strong>\u00a0hitzak, aldiz, adiera zabalagoa du, eta bietarako erabil daiteke. Batetik,\u00a0\u2018urteurrena edo gertaera gogoangarri baten urteak betetzen diren eguna\u2019 adierazteko (adibidez,\u00a0<em>\u00abBesta egiten zuten ezkontzako urtemugan\u00bb<\/em>); eta, bestetik,\u00a0<strong>urtebetetze\u00a0<\/strong>hitzaren sinonimo gisa (adibidez,\u00a0<em>\u00abUrtemugako afaria\u00bb<\/em>).<\/p>\n<p>Esan beharrik ere ez dago, baina\u00a0<strong>urtebetetze(-)egun<\/strong>\u00a0ere jasota dago hiztegi arauemailean, \u2018urtebetetzea, urteak betetzen diren eguna\u2019 adierarekin.<\/p>\n<p>Behe-mailako erregistroetan, gainera,\u00a0<strong>egun<\/strong>\u00a0ere erabil daiteke \u2018urtebetetzea\u2019 adieran. Ikus, esate baterako, hiztegi arauemailetik hartutako esaldi hau:\u00a0<em>\u00abEz al dakizu gaur nire eguna dela?\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p>Oraingoz hiztegi arauemailera iritsi ez diren arren, beste molde hauek ere nahiko ohikoak dira:\u00a0<strong>norbaiten urteak izan<\/strong>\u00a0(\u2018norbaiten urtebetetzea izan\u2019 adierazteko),\u00a0<strong>urteak egin<\/strong>\u00a0(\u2018urteak bete\u2019 adierarekin). Hona hemen, adibide batzuk:\u00a0<em>\u00abMundu guztiak ahaztuko du gaur nire urteak direla\u00bb<\/em>,\u00a0<em>\u00abNoiz egiten dituzu urteak?\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p>Urtebetetzeetan eta kidekoetan, esapide ugari erabil daitezke zorionak emateko:\u00a0<strong>zorionak<\/strong>,\u00a0<strong>urte askoan<\/strong>,\u00a0<strong>anitz urtez<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>urte asko(ta)rako<\/strong>. Horiek ez bezala,\u00a0<strong>*urte askotan<\/strong>\u00a0ez dago hiztegi arauemailean.<\/p>\n<p>Kontuz, ordea,\u00a0<em>\u00ab*gaur nire zorionak dira\u00bb<\/em>\u00a0eta parekoekin: horien ordez\u00a0<em>\u00abgaur nire urtebetetzea da\u00bb<\/em>\u00a0eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak.<\/p>\n<p>Urteak joan ahala, mendea betetzen da, eta\u00a0<strong>mendeurren\u00a0<\/strong>eta\u00a0<strong>mendemuga\u00a0<\/strong>araututa daude\u00a0\u2212<strong>urteurren\/urtemuga<\/strong>\u00a0bikotearen eredura\u2212\u00a0\u2018gertaera gogoangarri baten mendea edo mendeak betetzen diren urtea\u2019 adierarekin.\u00a0Kontuan izan, azkenik, \u2018mendearen amaiera\u2019\u00a0adiera ere baduela\u00a0<strong>mendemuga<\/strong>\u00a0hitzak, esaterako, horrelako esaldietan:\u00a0<em>\u00abGiroa azken mendemugan hasi zen aldatzen gure artean\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p>Beraz, gorago aipatutako esaldiak horrela idatziko genituzke:\u00a0<em>\u00abFamiliaz inguraturik ospatuko du urtebetetze-eguna\u00bb<\/em>,\u00a0<em>\u00abZorionak eta urte askoan!\u00bb<\/em>,\u00a0<em>\u00abBihar lagun baten urtebetetzea da\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p>Ikus, halaber:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?&amp;option=com_ebe&amp;view=bilaketa&amp;Itemid=1161&amp;task=bilaketa&amp;lang=eu&amp;id=1361\">\u00aburtebetetze \u2260 urteurren\u00bb<\/a>\u00a0<em>Euskara Batuaren Eskuliburua<\/em><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?&amp;option=com_ebe&amp;view=bilaketa&amp;Itemid=1161&amp;task=bilaketa&amp;lang=eu&amp;id=1450\">\u00abZorionak!\u00bb<\/a>\u00a0<em>Euskara Batuaren Eskuliburua<\/em><\/p>\n<p>\u201c<a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?option=com_jagonet&amp;task=galdera&amp;Itemid=423&amp;lang=eu&amp;id=570\">Lexikoa:urtebetetzea, urteurrena, zorionak<\/a>\u201d\u00a0<em>Jagonet<\/em>\u00a0galde-erantzunak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5367326\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/urtebetzeak_eu.png\" alt=\"\" width=\"691\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/urtebetzeak_eu.png 691w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/urtebetzeak_eu-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/urtebetzeak_eu-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/urtebetzeak_eu-294x166.png 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 691px) 100vw, 691px\" \/><\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urteak betetzea beti da pozgarri, baina tarteka zalantzak sortzen zaizkigu horrelako gertaerei buruz hitz egitean. Horrelako esaldiak irakurtzen dira batzuetan sarean:\u00a0\u00abFamiliaz inguraturik ospatuko du urte betetze eguna\u00bb,\u00a0\u00abZorionak eta urte askotan!\u00bb,\u00a0\u00abBihar lagun baten zorionak dira\u00bb. Urtebetetze,\u00a0urteurren\u00a0eta\u00a0urtemuga\u00a0hitzak ez dira beti modu berean erabiltzen; edo, bestela esanda, ez dira beti balio berekoak. Zenbait zalantza argitzen saiatzeko, argibide batzuk&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5367321,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[63],"tags":[],"class_list":["post-5367316","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recomendaciones"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367316","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5367316"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367316\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368466,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367316\/revisions\/5368466"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367321"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5367316"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5367316"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5367316"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}