Recomendaciones lingüísticas
Recomendaciones lingüísticas publicadas en colaboración con la Real Academia de la Lengua Vasca Euskaltzaindia
«San Joan sua» eta beste su-kontu batzuk (2022/06/23)
- ‘San Joan egunaren inguruan egiten diren jaiak’ adierazteko sanjoanak da forma egokia, 125. arauak dioenez, horrelako jai-izenak letra xehez eta pluralean deklinatuta eman behar baitira.
- Forma horrekin batera, Jagonet kontsulta-zerbitzuko galde-erantzunetan San Joan jaiak esamoldea ere proposatu du Akademiak.
Udako solstizioaren hasiera dela eta, gaurko egunez sua pizteko ohitura dugu Euskal Herriko txoko askotan, baina azkenaldian izan ditugun bestelako sute beldurgarriak ikusita, aurten horrelako suekin kontu handiz ibiltzea eskatu dute. Hizketagai horri tiraka, suaz idazteko gomendio batzuk bildu ditugu hiztegitik.
Batzuetan, horrelako esaldiak irakur daitezke hedabideetan eta sare sozialetan: «Ohi bezala, auzo guztietan piztuko dituzte aurten *sanjoan suak», «Nafarroako Gobernuko presidenteak zuhurtzia eskatu du *San Joanen», «Hiru lagun atera dituzte *su hiltzaileek gaur gauerdian eraikinetik».
Suaz hitz egiteko esamolderik ez zaigu falta euskaraz. Zerbait erretzen hasten denean, su hartu duela edo suak hartu duela esaten dugu. Hona hemen hiztegi arauemailetik jasotako adibide batzuk: «su hartu zuen etxeak», «gure etxea suak hartu du».
Iparraldean, berriz, ohikoa da su(a) lotu aditz-lokuzioa ere, bi molde hauetan erabiltzen dena: «su(a) lotu da etxean», «su(a) lotu zaio etxeari».
Gaiztakeriaz edo etekina ateratzeko asmoz zerbaiti nahita su ematen dionari su-emaile edo supiztaile esaten zaio; piromano hitzak, berriz, ‘suteak eragiteko zaletasun patologikoa duena’ adierazten du, Euskaltzaindiaren Hiztegiak dioenez.
Bestalde, hitz batean idazten da suhiltzaile (ez *su-hiltzaile, ez *su hiltzaile).
‘San Joan egunaren inguruan egiten diren jaiak’ adierazteko sanjoanak da forma egokia, 125. arauak dioenez, horrelako jai-izenak letra xehez eta pluralean deklinatuta eman behar baitira.
Forma horrekin batera, Jagonet kontsulta-zerbitzuko galde-erantzunetan San Joan jaiak esamoldea ere proposatu du Akademiak.
Idazmolde berekoak dira, alegia, maiuskulaz eta santuaren erreferentzia bi hitzetan emanez eratuak, San Joan su eta San Joan bezpera. Azken hori alkate-dantza sarreraren definizioan erabili du Euskaltzaindiak.
Beraz, gorago aipatutako esaldiak horrela idatziko genituzke: «Ohi bezala, auzo guztietan piztuko dituzte aurten San Joan suak», «Nafarroako Gobernuko presidenteak zuhurtzia eskatu du sanjoanetan», «Hiru lagun atera dituzte suhiltzaileek gaur gauerdian eraikinetik».
Ikus, halaber:
Finlandia eta Suedia albiste diren honetan, idazkera zaintzeko gomendio batzuk (2022/05/18)
- NATOn sar daitezkeela eta, egunotan albiste dira Finlandia eta Suedia.
- Herrialde horiei buruz idazteko lagungarriak izan daitezkeen ohar batzuk bildu ditugu.
Finlandia eta Suedia albiste dira egunotan neutraltasun-estatusa utzi eta NATOn sartuko omen direlako. Horren harira, ohar batzuk gogora ekarri nahi ditugu, herrialde horiei buruz idaztean sor daitezkeen ohiko zalantzak argitu nahian.
Batzuetan, horrelakoak irakurtzen edo entzuten dira hedabideetan eta sarean: «1710eko izurriak *helsinkitar gehienak hil zituen», «Puntualtasuna garrantzitsua da *suomientzat», «*Eskandinabiako penintsulan dago Suedia», «Konfinamenduak Bartzelonan eta *Estokolmon izan duen eragina aztertu dute», «Hiri horren izen *finlandesa ezagunagoa da».
Finlandiako Errepublika izendatzeko gehien erabiltzen den forma Finlandia bada ere, bertako hizkuntzatik mailegatutako Suomi ere erabil daiteke. Era berean, finlandiera hizkuntzari suomiera ere esaten zaio.
‘Finlandiari dagokion zerbait’ edo ‘Finlandiako herritarrak’ izendatzeko finlandiar eta suomitar hautatu dira estandarrerako (ez *finlandes, ez *suomi, ez *suomiar). Horren arabera, Suomi hitzak herrialdea izendatzen du euskaraz, ez herritarra.
Helsinki da Finlandiako hiriburua, eta bertako herritarrak helsinkiarrak dira, ez *helsinkitarrak.
Suedia, Danimarka eta Norvegia barne hartzen dituen lurraldearen izena Eskandinavia idazten dugu euskaraz, ez *Eskandinabia. Era berean, Eskandinaviar penintsula eta Eskandinaviako penintsula izendapenak jaso ditu Euskaltzaindiak Europako toponimia fisikoaren arauan.
Suedia hizpide hartuta, berriz, gogoratu hiriburuaren izena Stockholm dela; alegia, frantsesez eta ingelesez bezala idazten dela euskaraz, zenbaitetan *Estokolmo idatzia ikusten bada ere. Bertako herritarrak stockholmdarrak dira.
Beraz, ohar horiei jarraikiz, gorago aipatutako esaldien idazkera egokia hau izango litzateke: «1710eko izurriak helsinkiar gehienak hil zituen», «Puntualtasuna garrantzitsua da suomitarrentzat», «Eskandinaviako penintsulan dago Suedia», «Konfinamenduak Bartzelonan eta Stockholmen izan duen eragina aztertu dute», «Hiri horren izen finlandiarra ezagunagoa da”.
Ikus, halaber:
38. araua. Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak
Finlandia eta Suedia albiste diren honetan, idazkera zaintzeko gomendio batzuk (2022/05/18)
- NATOn sar daitezkeela eta, egunotan albiste dira Finlandia eta Suedia.
- Herrialde horiei buruz idazteko lagungarriak izan daitezkeen ohar batzuk bildu ditugu.
Finlandia eta Suedia albiste dira egunotan neutraltasun-estatusa utzi eta NATOn sartuko omen direlako. Horren harira, ohar batzuk gogora ekarri nahi ditugu, herrialde horiei buruz idaztean sor daitezkeen ohiko zalantzak argitu nahian.
Batzuetan, horrelakoak irakurtzen edo entzuten dira hedabideetan eta sarean: «1710eko izurriak *helsinkitar gehienak hil zituen», «Puntualtasuna garrantzitsua da *suomientzat», «*Eskandinabiako penintsulan dago Suedia», «Konfinamenduak Bartzelonan eta *Estokolmon izan duen eragina aztertu dute», «Hiri horren izen *finlandesa ezagunagoa da».
Finlandiako Errepublika izendatzeko gehien erabiltzen den forma Finlandia bada ere, bertako hizkuntzatik mailegatutako Suomi ere erabil daiteke. Era berean, finlandiera hizkuntzari suomiera ere esaten zaio.
‘Finlandiari dagokion zerbait’ edo ‘Finlandiako herritarrak’ izendatzeko finlandiar eta suomitar hautatu dira estandarrerako (ez *finlandes, ez *suomi, ez *suomiar). Horren arabera, Suomi hitzak herrialdea izendatzen du euskaraz, ez herritarra.
Helsinki da Finlandiako hiriburua, eta bertako herritarrak helsinkiarrak dira, ez *helsinkitarrak.
Suedia, Danimarka eta Norvegia barne hartzen dituen lurraldearen izena Eskandinavia idazten dugu euskaraz, ez *Eskandinabia. Era berean, Eskandinaviar penintsula eta Eskandinaviako penintsula izendapenak jaso ditu Euskaltzaindiak Europako toponimia fisikoaren arauan.
Suedia hizpide hartuta, berriz, gogoratu hiriburuaren izena Stockholm dela; alegia, frantsesez eta ingelesez bezala idazten dela euskaraz, zenbaitetan *Estokolmo idatzia ikusten bada ere. Bertako herritarrak stockholmdarrak dira.
Beraz, ohar horiei jarraikiz, gorago aipatutako esaldien idazkera egokia hau izango litzateke: «1710eko izurriak helsinkiar gehienak hil zituen», «Puntualtasuna garrantzitsua da suomitarrentzat», «Eskandinaviako penintsulan dago Suedia», «Konfinamenduak Bartzelonan eta Stockholmen izan duen eragina aztertu dute», «Hiri horren izen finlandiarra ezagunagoa da”.
Ikus, halaber:
38. araua. Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak
154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusia
159. araua. Europako toponimia fisikoa
Espioitza-kontuak hiztegian (2022/05/09)
Pegasus softwarearen auzia dela eta, aurkari politikoen telefono mugikorrak zelatatu izana albiste den honetan, espioitza-kontuei buruz hitz egiteko ohikoak diren hitzak eta esamoldeak hautatu ditugu hiztegitik.
Espioi forma arautu da euskara estandarrerako (ez *espia). Euskaltzaindiaren Hiztegiak zehazten duenez, izena ez ezik, adjektibo gisa ere erabil daiteke espioi, eta horren erakusgarri da hiztegi arauemailean bertan irakur daitekeen adibide hau: «Amerikar hegazkin espioi bat atzeman dute errusiarrek».
Ildo beretik, Euskaltzaindiak eta UZEIk kaleratu berri duten Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoan software espioi proposatzen da, spyware forma arautuarekin batera. Alegia, Pegasus bezalako programak izendatzeko erabil daitekeen software espioi esamoldean espioi adjektiboa da.
Hiztegi arauemailean espioi eta agente sarrerak erreferentzia bidez lotuta daude. Berez, bi hitz horiek ez dute adiera bera (honela definitzen baitu hiztegiak agente: ‘gobernu baten zerbitzura lan egiten duen pertsona, hiritarren segurtasunaz eta legea betearazteaz arduratzen dena’), baina askotan baliokide gisa erabiltzen dira agente sekretu esamoldea (adibideetan ageri dena) eta espioi.
‘Espioi-lana’ adierazteko, berriz, espioitza formaz gain, Iparraldeko markarekin araututa dago espiontza ere.
Bestalde, zerbitzu sekretu eta inteligentzia-zerbitzu esamoldeak erabili ohi dira espioitzaz arduratzen diren gobernu-erakundeak izendatzeko, baina forma horiek ez dira oraingoz iritsi hiztegi arauemailera. Bigarren esamolde horretan, noski, inteligentzia hitzak ez du ‘adimen’ edo ‘buruargitasun’ adiera.
Azken ohar bat: sekretuak gorde edo atxiki egiten dira, baina ez altxatu. Euskara Batuaren Eskuliburuak dioenez, kalko desegokiak dira zigorra, debekua, bahitura edo enbargoa, konfinamendua… altxatu eta gisakoak (es: ‘levantar el veto’ / (fr) ‘lever le veto’). Beraz, «oraindik ez diote sekretua altxatu sumarioari» eta antzekoen ordez, «oraindik ez diote sekretua kendu sumarioari» eta parekoak hobesten dira.
Erreferentziak:
Euskaltzaindiaren Hiztegia
Euskara Batuaren Eskuliburua
Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa
Txile hizpide hartuta, idazkera-gomendio pare bat (2022/03/11)
Hiriburuaren euskal izena
Txileko hiriburuaren euskal izena Santiago da, eta Galiziako hiriarena, aldiz, Santiago de Compostela da (izen historikoa Compostelako Donejakue dela zehazten du Euskaltzaindiaren 38. arauak).
Hortaz, ez dago bi hiri horien euskal izenak nahasteko aukera handirik. Halere, ohikoa da (eta zuzena) Txileko Santiago segida erabiltzea, Euskaltzaindiak berak 193. arauan egin duen bezala.
Santiagoko herritarrak santiagotarrak dira (ez *santiagoarrak).
Moneda jauregia (ez *La Moneda jauregia)
Santiagon dago Txileko presidentearen egoitza ofiziala, Moneda jauregia. Jauregi horren jatorrizko izena ez da euskaratzen (alegia, ez da itzultzen: ez «Txanpona», ez «Moneta»), Kaliforniako San Frantziskoko Golden Gate zubia «Urrezko Atea» itzultzen ez den bezala.
Diru-kontuak hizpide hartuta, peso txiletarra da Txileko diru-unitatea.
Zenbaitetan, hedabideetan edo sare sozialetan «Augusto Pinocheten aginduz bonbardatu zuten La Moneda jauregia» modukoak irakurtzen edo entzuten badira ere, Euskaltzaindiaren 193. arauak dioenez, izendapen horren jatorrizko artikulua ez da izen bereziaren parte (el palacio de la Moneda).
Beraz, azalpen horri jarraikiz, baztertzekoa izango litzateke artikuludun izendapena (*La Moneda jauregia), eta gorago aipatutako esaldiaren idazkera egokia hau izango litzateke: «Augusto Pinocheten aginduz bonbardatu zuten Moneda jauregia».
Ikus, halaber:
38. araua: Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
178. araua: Kanpoko leku‐izenei dagozkien herritar‐izenak eta jatorri‐adjektiboak sortzeko irizpideak.
193. araua: Artelanen izenak. Arkitektura.
Ukrainan piztu den gerraz idazteko gomendioak (2022/02/28)
Kezka ugari eragiten digun gatazkaren harira, «Larrialdia Ukranian», «Haur ukraniarrak ekartzeko eskatu du», «Ukrainiaren kontrako erasoa», edo «ukrainiarrei laguntzeko aukerak» bezalakoak irakurri eta entzun ditugu egunotan —erabilera zuzenekin batera— sare sozial eta hedabideetan.
Gertuko erdaretan Ucrania (gaztelaniaz) eta Ucraine (ingelesez eta frantsesez) izendatzen den herrialdearen euskal izena Ukraina da (ez *Ukrania, ez *Ukrainia).
Ukrainako herritarrak ukrainarrak dira (ez *ukrainiarrak, ez *ukraniarrak), eta bertako hizkuntza ofiziala ukrainera da. Beraz, ukraineraz hitz egiten dela esaten dugu (ez *ukrainieraz, ez *ukranieraz).
Bestalde, oraingoz Euskaltzaindiak ez du arautu nola idatzi behar den euskaraz Ukrainako diruaren izena (hrivnia edo grivnia).
Egunotan hizpide dira, halaber, Donetsk eta Luhansk (ez *Lugansk, ez *Louhansk), Errusiak eskualde horien independentzia aitortu berri baitu.
Halaber, Odesa —s bakarrarekin— da Euskaltzaindiak arautu duen izena Ukraina hegoaldeko hiri hori izendatzeko, eta, beraz, *Odessa idazkera baztertzekoa da.
Azkenik, Donbass da Donets ibaiaren eta Azoveko itsasoaren artean dagoen eskualdearen izena euskaraz (ez *Donbas).
Albisteen harira, gogoan izan behar da, halaber, Euskara Batuaren Eskuliburuak gerra (edo gerla, gatazka) lehertu eta antzekoen ordez gerra piztu (edo hasi, irten edo sortu) eta parekoak erabiltzea gomendatzen duela.
Beraz, honako hau izango litzateke gorago aipatutako esaldien idazkera egokia: «Larrialdia Ukrainan», «Haur ukrainarrak ekartzeko eskatu du», «Ukrainaren kontrako erasoa» eta «ukrainarrei laguntzeko aukerak».
Ikus, halaber:
Euskara Batuaren Eskuliburua: lehertu
38. araua: Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak
154. araua. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak
157. araua: Europako hiriak
159. araua: Europako toponimia fisikoa
Nuestros tuits
Últimas píldoras publicadas en colaboración con la Real Academia de la Lengua Vasca Euskaltzaindia
🚶🏿 «Joan berri naiz» ala «joan berri dut»? Galdera hori jaso dugu #Jagonet-en. Hona hemen erantzuna: https://t.co/q7xRkHhdzo#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@AEK_eus @Irakasbil @IKASBIL_HABE @IVAP_eus @IdazleElkartea @EHIkastolak pic.twitter.com/cRT3CuqerT
— Euskaltzaindia (@plazaberri) June 9, 2022
🔓 Zibererasoak berriro hizpide direla eta, honako sarrera hau hautatu dugu Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikotik: «zibersegurtasun-gorabehera»:https://t.co/WCzsaHC50i#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan@Irakasbil @IKASBIL_HABE @AEK_eus pic.twitter.com/fGi1c1lPrw
— Euskaltzaindia (@plazaberri) June 2, 2022
‼️Latinezko esapideak deklina al daitezke euskaraz? Eta deklinatzekotan, zein da idazkera zuzena: komatxoak, marratxoa?
👉Hauxe #Jagonet-en erantzuna: https://t.co/DtyVBCyjmk#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@Irakasbil @IKASBIL_HABE pic.twitter.com/92hqBdiqaK— Euskaltzaindia (@plazaberri) May 31, 2022
🖨️ kafe + -tegi= «kafetegi», liburu + -tegi= «liburutegi». Baina «*kopistegi»? 🤔
👉Euskara Batuaren Eskuliburuak «kopia(-)denda» erabiltzea gomendatzen du: https://t.co/qR713mdLD0#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@AEK_eus @IKASBIL_HABE pic.twitter.com/SIyUJLrf0e— Euskaltzaindia (@plazaberri) May 25, 2022
🙋🏽 Bitxia gertatzen da «*Ahal naiz komunera joan?» moduko egitura.
👉Hona hemen Euskara Batuaren Eskuliburuak hobesten dituen beste egitura batzuk: https://t.co/209J8NYcdY#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan,@IKASBIL_HABE @Irakasbil pic.twitter.com/QuljihjZ61— Euskaltzaindia (@plazaberri) May 11, 2022
🚬 «Tabako paketea» / «pakete tabakoa» eta antzekoetan, zein da ordena zuzena? Horixe galdetu digute #Jagonet kontsulta-zerbitzuan. Erantzuna, hemen: https://t.co/ttMhNOvMw8#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan@topagunea @Irakasbil @AEK_eus pic.twitter.com/MiI9qYyBRb
— Euskaltzaindia (@plazaberri) April 27, 2022
🗨️ O, zein ederra zaren!
🔊 Euskara Batuaren Eskuliburuak ohartarazten duen bezala, interjekzioak «a!», e!» eta «o!» dira, eta ez «ah!», «eh!» eta «oh!»https://t.co/bZp4Ph46Vi#EBE #euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@Irakasbil @AEK_eus pic.twitter.com/fKcvdmwQVN— Euskaltzaindia (@plazaberri) April 21, 2022
⁉️Beti plurala da «guraso» hitza? Beti «aita-amak» hitzaren berdina?
👉Ikus #Jagonet kontsulta-zerbitzuaren erantzuna: https://t.co/an4QHeXhCm#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan@IKASBIL_HABE @Irakasbil @IVAP_eus @AEK_eus @IdazleElkartea pic.twitter.com/sUh88mHaZe— Euskaltzaindia (@plazaberri) April 8, 2022
‼️Hau guztia, hauek oro, hori dena… Horrelakoetan, erakuslea lehenik.
👉 Euskaltzaindiaren arauak era sinplifikatuan gure webguneko Euskara Eskuz Eskuz atalean: https://t.co/G4i1KsCJtE#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@Irakasbil pic.twitter.com/aWVl4miXDc— Euskaltzaindia (@plazaberri) March 29, 2022
📎 Behin buruan zerbait sartzen zaigunean ez dago modurik, ezta? Adi #EBEren gomendio honi: https://t.co/qTnXXE7dxz#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@Irakasbil @IKASBIL_HABE @AEK_eus @IdazleElkartea pic.twitter.com/Ks15c4yx21
— Euskaltzaindia (@plazaberri) March 24, 2022
📖 Nola erabili behar dira euskaraz grekozko -itis, -osis eta antzeko amaierak dituzten hitzak?
👉Ikus azalpena #Jagonet-en: https://t.co/xpKXOFOsIN#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@Irakasbil @IKASBIL_HABE @IVAP_eus @AEK_eus pic.twitter.com/C1yNSSxuUo— Euskaltzaindia (@plazaberri) March 15, 2022
👁🗨 Baliokideak al dira IKUSIZ eta IKUSIAZ?
👉Hona hemen #Jagonet kontsulta-zerbitzuaren erantzuna: https://t.co/1XjjqHFcSz#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan@Irakasbil @IKASBIL_HABE @IdazleElkartea @IVAP_eus @AEK_eus @EHIkastolak pic.twitter.com/1gFk4ThK5o— Euskaltzaindia (@plazaberri) March 9, 2022
⌚️ Nola ahoskatu «erloju»?
👉Hona hemen Euskara Batuaren Eskuliburuak dioena: https://t.co/qehlIzfyxk#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@IKASBIL_HABE @Irakasbil @EHIkastolak @IdazleElkartea @AEK_eus @labayrufundazio @AzkueFundazioa pic.twitter.com/miDjChHJlw— Euskaltzaindia (@plazaberri) February 24, 2022
📢 «Aldarrikatu» aditzak ez du ‘bere gain hartu’ adiera. Ikus #EBE eskuliburuaren gomendioa esteka honetan: https://t.co/FMW7ogtgye#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan. pic.twitter.com/Ae6BRmPI2f
— Euskaltzaindia (@plazaberri) February 14, 2022
🤔 Zuzena al da «zeren» soilik erabiltzea, «zeren eta» erabili ordez? Horixe galdetu dute #Jagonet kontsulta-zerbitzuan.
👉Hona hemen erantzuna: https://t.co/fVJLMfs4sF#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan@topagunea @Irakasbil @IKASBIL_HABE pic.twitter.com/4qS7Ypsmyt— Euskaltzaindia (@plazaberri) February 9, 2022
🕓 ‘Ordurako’ adieran erabiltzen den «*zegoeneko» guztiz berria da eta ez da bultzatzekoa. Ikus #EBE eskuliburuko gomendioa esteka honetan: https://t.co/tX6vyQOoKQ#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@Irakasbil @IKASBIL_HABE @AEK_eus pic.twitter.com/WQDlQkFoUo
— Euskaltzaindia (@plazaberri) February 2, 2022
👩🎓 #Jagonet kontsulta-zerbitzuan jasotako galdera hau aitzakiatzat hartu dugu gaur gogorarazteko euskara baturako DIPLOMA/DIPLOMADUN hobesten direla (eta ez diplomatura/diplomatu): https://t.co/KAj2tlAJkZ#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan. pic.twitter.com/z6Sa4nY0KI
— Euskaltzaindia (@plazaberri) January 26, 2022
‼️«Balitz bezala» eta «bailitzan»: biak? 🤔 Ikus #EBE Euskara Batuaren Eskuliburuak «bailitzan» eta parekoei buruz dioena: https://t.co/FpjuQP3kvx#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_ -rekin lankidetzan.@Irakasbil @IKASBIL_HABE @AEK_eus @topagunea @IVAP_eus pic.twitter.com/TKXrcwjv4T
— Euskaltzaindia (@plazaberri) January 19, 2022
🚶♀️ «EtorTZEAN esango dizut» eta «etorTZERAKOAN esango dizut»: bi molde horien arteko ñabarduraz, hona hemen #Jagonet zerbitzuan emandako erantzuna. Azalpen zabalagoa esteka honetan: https://t.co/3FkHT0EyqT#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan pic.twitter.com/6nBqIh3Ohb
— Euskaltzaindia (@plazaberri) January 11, 2022
💡 Gogoratu: hitz silababakarretan -e- bokala tartekatzen da mugagabeko instrumentalean, kontsonantez amaituetan bezala (adibidez, GAIEZ, eta ez *gaiz)
👉Azalpena #EBE eskuliburuan: https://t.co/f4yFOvNUrK#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan pic.twitter.com/DgOeF1Vckr— Euskaltzaindia (@plazaberri) January 3, 2022