{"id":5371737,"date":"2024-12-17T10:00:28","date_gmt":"2024-12-17T09:00:28","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5371737"},"modified":"2024-12-17T10:00:29","modified_gmt":"2024-12-17T09:00:29","slug":"klima-aldaketa-da-urteko-hitza-euskaltzaindiarentzat-eta-uzeirentzat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/klima-aldaketa-da-urteko-hitza-euskaltzaindiarentzat-eta-uzeirentzat\/","title":{"rendered":"\u00abKlima-aldaketa\u00bb da urteko hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Muturreko zenbait gertakari meteorologikok han eta hemen eragin dituzten arazo larrien harira, protagonismo nabarmena izan du aurten termino horrek.<\/li>\n<li>\u00abAldaketa klimatiko\u00bb esamoldeak, aldiz, ez du halako erabilera zabalik izan.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Klima-aldaketa<\/strong> ez da aurten sortutako kontzeptua: urteak dira askoren ahotan dabilela. Halere, azkenaldian, gero eta maiztasun handiagoz erabili da komunikabideetan, jendaurreko solasaldietan eta sare sozialetan.<\/p>\n<p>Hiztegian adibide gisa lehenagotik jasota egon arren, <strong>klima-aldaketa<\/strong> esamoldea 2022ko urtarrilaz geroztik dago azpisarrera gisa <em>Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/em>n. \u2018Lurreko klimaren ezaugarrien aldaketa, bereziki giza jarduerak eraginikoa\u2019 adierarekin eta meteorologiaren arloko terminoa dela adierazten duen markarekin jaso du Euskaltzaindiak.<\/p>\n<p>Aurten, gero eta ohikoagoak diren muturreko zenbait gertakari meteorologikok -hala nola lehorteak, uholdeek, poloetako izotz-geruza urtzeak edo batez besteko tenperaturaren gorakadak- areagotu egin dute klima-aldaketaren inguruko kezka. Besteak beste, aurtengoa inoiz izandako urterik beroena izango dela iragarri dute.<\/p>\n<p>Eta, horrenbestez, albiste horietako askoren harira, protagonismo berezia eta etengabekoa izan du aurten hedabideetan eta bestelakoetan <strong>klima-aldaketa<\/strong> esamoldeak.<\/p>\n<p>Gainera, horixe da erabilera zabalena duen terminoa, pareko beste esamolde batzuekin alderatuta.<\/p>\n<p><strong>Familia bereko beste termino batzuk<\/strong><\/p>\n<p>Corpusetako datuek erakusten dutenez, sinonimo gisa erabiltzen den <strong>aldaketa klimatiko<\/strong> ez dago hain zabaldua. Horregatik, <em>Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/em>n ez da jaso; oraingoz <strong>klimatiko<\/strong> adjektiboa jaso ez den bezala.<\/p>\n<p>Bestalde, sinonimoa izan gabe, bada klimatologiaren eta ingurumenaren arloko beste termino bat, kontzeptu horrekin zuzenean lotua dagoena: <strong>klima-larrialdia<\/strong>.<\/p>\n<p>Gorago aipatutako albisteez hitz egiteko guztiz egokia izan daitekeen arren (\u2018klima aldaketak ekar dezakeen egoera larria\u2019 adiera duela dio hiztegiak), oraingoz hedabide orokor askok nagusiki <strong>klima-aldaketa<\/strong> erabiltzearen alde egin dute, antza denez.<\/p>\n<p>Horregatik guztiagatik, <strong>klima-aldaketa<\/strong> hautatu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk urteko hitz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Muturreko zenbait gertakari meteorologikok han eta hemen eragin dituzten arazo larrien harira, protagonismo nabarmena izan du aurten termino horrek. \u00abAldaketa klimatiko\u00bb esamoldeak, aldiz, ez du halako erabilera zabalik izan. Klima-aldaketa ez da aurten sortutako kontzeptua: urteak dira askoren ahotan dabilela. Halere, azkenaldian, gero eta maiztasun handiagoz erabili da komunikabideetan, jendaurreko solasaldietan eta sare sozialetan. Hiztegian&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5371733,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[91,111],"tags":[],"class_list":["post-5371737","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-news","category-urteko-hitzak-en"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371737","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5371737"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371737\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5371738,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371737\/revisions\/5371738"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5371733"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5371737"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5371737"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5371737"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}