{"id":5371246,"date":"2024-07-28T13:38:56","date_gmt":"2024-07-28T12:38:56","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5371246"},"modified":"2024-07-29T07:21:09","modified_gmt":"2024-07-29T06:21:09","slug":"olinpiar-jokoak-dira-eta-ez-jolasak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/olinpiar-jokoak-dira-eta-ez-jolasak\/","title":{"rendered":"\u00abOlinpiar Jokoak\u00bb dira, eta ez \u00abjolasak\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>Antzinako Greziako Olinpian lau urtean behin egiten zen kirol-lehiaketa (eta, 1896. urteaz gero, lau urtean behin egiten den kirol-lehiaketa nagusia) izendatzeko <strong>olinpiar joko<\/strong> eta <strong>olinpiada<\/strong> arautu ditu Euskaltzaindiak.<\/p>\n<p>Irabaztea edo galtzea eta sariren bat tartean dagoenean, <strong>jokoa<\/strong> da, ez <strong>jolasa<\/strong>. Eta, beraz, <strong>pilota-joko<\/strong>, <strong>herri-jokoak<\/strong>, <strong>aizkora-joko<\/strong>, <strong>ahari-joko<\/strong>, <strong>mahai-jokoak<\/strong>, <strong>xake-joko<\/strong>, <strong>karta-joko<\/strong>&#8230; dira forma egokiak, eta bide beretik, <strong>olinpiar joko<\/strong>, ez *<em>olinpiar jolas.<\/em><\/p>\n<p>Hiztegi arauemailean ikusten denez, <strong>olinpiar joko<\/strong> letra xehez idazten da olinpiada jakin bati ez dagokionean. Adibidez, honela dago definitua hiztegian <strong>olinpiko<\/strong> sarrera: \u201ckirolariez mintzatuz, olinpiar jokoetan parte hartzen ari dena edo parte hartu duena\u201d.<\/p>\n<p>Aldiz, olinpiada jakin bati buruz ari garenean, letra larriz idazten dugu: \u00abPekingo Olinpiar Jokoetan, edozein kirolarik bezala, bere onena ematea izanen du helburu\u00bb, \u00abParisek jadanik baditu Olinpiar Jokoetarako behar diren muntadura gehienak\u00bb.<\/p>\n<p><em>Euskara Batuaren Eskuliburua<\/em>n zehazten denez, <strong>olinpiar<\/strong> eta <strong>olinpiko<\/strong> formak sinonimoak dira adiera batean, biek adierazten baitute &#8216;olinpiar jokoei dagokiena&#8217;.<\/p>\n<p>Olinpiadetan egiten diren kirolei <strong>kirol olinpiko<\/strong> esaten zaie (aurten bertan sartu du hiztegian lexia hori Euskaltzaindiak).<\/p>\n<p>Azkenik, erakunde, programa eta gisakoak nazioartekoak direnean, aski ezagunak badira eta inguruko erdaretan haien siglak itzultzen direnean, euskaratu ohi direla zehaztu du Euskaltzaindiak 196. arauan. Eta arau horretan jaso dituen adibideen artean, <strong>NOB<\/strong> (<strong>Nazioarteko Olinpiar Batzordea<\/strong>) dago.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Antzinako Greziako Olinpian lau urtean behin egiten zen kirol-lehiaketa (eta, 1896. urteaz gero, lau urtean behin egiten den kirol-lehiaketa nagusia) izendatzeko olinpiar joko eta olinpiada arautu ditu Euskaltzaindiak. Irabaztea edo galtzea eta sariren bat tartean dagoenean, jokoa da, ez jolasa. Eta, beraz, pilota-joko, herri-jokoak, aizkora-joko, ahari-joko, mahai-jokoak, xake-joko, karta-joko&#8230; dira forma egokiak, eta bide beretik,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5371241,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5371246","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371246","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5371246"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371246\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5371251,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5371246\/revisions\/5371251"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5371241"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5371246"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5371246"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5371246"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}