{"id":5370646,"date":"2023-12-15T10:21:33","date_gmt":"2023-12-15T09:21:33","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5370646"},"modified":"2023-12-19T10:31:16","modified_gmt":"2023-12-19T09:31:16","slug":"zerrenda-da-urteko-hitza-euskaltzaindiarentzat-eta-uzeirentzat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/zerrenda-da-urteko-hitza-euskaltzaindiarentzat-eta-uzeirentzat\/","title":{"rendered":"\u00abZerrenda\u00bb da urteko hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Gazako zerrenda<\/strong> toponimoaren ezohiko protagonismoak bide eman du <strong>zerrenda<\/strong> bat lursail luze eta estua ere badela gogoratzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hamarkada bat baino gehiago joan da Euskaltzaindiak <strong>Gazako zerrenda<\/strong> forma arautu zuenetik, baina aurten ezohiko protagonismoa izan du toponimo horrek; bereziki, urriaz geroztik Palestinatik iristen ari diren albiste lazgarrien harira. Hedabideen bidez jarraitu ahal izan diren giza eskubideen urraketek zeresan handia eman dute nazioartean eta hizkuntza guztietan, baita euskaraz ere.<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, aurten <strong>Gazako zerrenda<\/strong> forma komunikabideetan hainbeste erabili izanak, zeharka bada ere, bide eman du euskarazko <strong>zerrenda<\/strong> hitzak \u2018lursail luze eta estua\u2019 adiera ere baduela gogoratzeko.<\/p>\n<p><strong>Beste <em>zerrenda<\/em> batzuk<\/strong><\/p>\n<p>Beharbada, gaur egun <strong>zerrenda<\/strong> hitza aipatu eta edonori burura etortzen zaion lehen adiera ez da hori, baizik eta hiztegi arauemailean jasota dagoen beste hau: \u2018bata bestearen ondoren kokaturiko gauzakiez, eta bereziki bata bestearen azpian ezarririko izenez, osatutako multzoa\u2019. Esate baterako, <em>gai-zerrenda<\/em>, <em>itxaron-zerrenda <\/em>eta <em>zerrendaburu<\/em> hitzak oso ohikoak ditugu eguneroko hizkeran.<\/p>\n<p>Horrekin batera, <strong>zerrenda<\/strong> hitzak badu \u2018zati luze eta meharra\u2019 adiera ere. Adibidez, marrazkilariek egunkarietan eta aldizkarietan argitaratzen dituzten formatu luzeko marrazkiei ere <strong>zerrenda<\/strong> esaten zaie.<\/p>\n<p><strong>Aurten puri-purian egon den adiera <\/strong><\/p>\n<p>\u2018Lursail luze eta estua\u2019 adierako lekukotasun ugari daude jasota Euskaltzaindiaren hiztegi historiko deskriptiboa den <em>Orotariko Euskal Hiztegia<\/em>n, euskarak bere-bereak baititu, adibidez, <em>lur-zerrenda<\/em> eta pareko esamoldeak (gauzen edo izenen segida batekin zerikusirik ez dutenak). Ez da, beraz, adiera berria, inondik inora.<\/p>\n<p>Baina, inguruko hizkuntzetan <strong>Gazako zerrenda<\/strong> esamoldeak dituen ordainekin ez bezala, euskarazko moldeak bide eman du <strong>zerrenda<\/strong> hitzaren adiera hori \u2013hiztun batzuek agian hain barneratua ez zutena\u2013 ezagunagoa izan dadin.<\/p>\n<p>Horregatik, euskaratik begiratuta, aurten erabilera nabarmena edo bereizgarria izan duten hitzen artean, <strong>zerrenda<\/strong> hautatu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk urteko hitz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gazako zerrenda toponimoaren ezohiko protagonismoak bide eman du zerrenda bat lursail luze eta estua ere badela gogoratzeko. &nbsp; Hamarkada bat baino gehiago joan da Euskaltzaindiak Gazako zerrenda forma arautu zuenetik, baina aurten ezohiko protagonismoa izan du toponimo horrek; bereziki, urriaz geroztik Palestinatik iristen ari diren albiste lazgarrien harira. Hedabideen bidez jarraitu ahal izan diren giza&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5370641,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":true,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[91,111],"tags":[],"class_list":["post-5370646","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-news","category-urteko-hitzak-en"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370646","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5370646"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370646\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5370648,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370646\/revisions\/5370648"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5370641"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5370646"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5370646"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5370646"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}