{"id":5370048,"date":"2023-08-31T16:39:57","date_gmt":"2023-08-31T15:39:57","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/ikasturtea-eta-urte-politikoa\/"},"modified":"2023-08-31T16:44:09","modified_gmt":"2023-08-31T15:44:09","slug":"ikasturtea-eta-urte-politikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/ikasturtea-eta-urte-politikoa\/","title":{"rendered":"Ikasturtea eta urte politikoa"},"content":{"rendered":"<p>Ikasturte berriaren atarian gaudela, uste dugu komeni dela gomendio batzuk kontuan hartzea.<\/p>\n<p>Batzuetan horrelakoak irakur daitezke sarean eta hedabideetan: \u00abEusko Jaurlaritzak Donostiako Miramar Jauregian hasi du <em>ikasturte politikoa<\/em>\u00bb, \u00abI<em>kas-orduak<\/em> bere horretan mantendu dira aurten\u00bb, \u00abLanbide Heziketako ikaslegoaren artean sormena sustatzeko saioa egingo dute\u00bb.<\/p>\n<p>Hiztegi arauemailearen arabera, \u2018udako bi oporraldiren arteko eskola aldia\u2019 da ikasturtea. Beraz, eskolarekin, edo, nahiago bada, irakaskuntzarekin zuzenean lotutako hitza da.<\/p>\n<p>Aldiz, udako oporraldien ondoren hasten den eta hurrengo uda arte irauten duen jarduera politikoak ez du lotura zuzenik irakaskuntzarekin, nahiz eta gaztelaniaz \u2013hedaduraz edo\u2013 <em>curso pol\u00edtico<\/em> erabiltzen den hori adierazteko, <em>a\u00f1o pol\u00edtico<\/em>rekin batera (frantsesez, <em>ann\u00e9e politique<\/em>; ingelesez, <em>political year<\/em>).<\/p>\n<p>Horrela, <strong>ikasturte politiko<\/strong> esamoldearen ordez, nahikoa litzateke <strong>urte politiko<\/strong> erabiltzea. Hain zuzen ere, azken hori jaso du Euskaltzaindiak hiztegian, <em>sozioekonomia<\/em> sarrerako adibideetako batean (<em>Koalizioak, urte politiko berrian, erabakitzeko eskubideari ez ezik, garrantzi handia eman nahi dio sozioekonomiari ere<\/em>).<\/p>\n<p><strong>Ikasturte<\/strong> hitzaren eredura, <strong>ikastordu<\/strong> da forma arautua (ez *<em>ikas ordu<\/em>, ez *<em>ikas-ordu, ez *ikasordu<\/em>). Lotuta idaztezkoak dira, halaber, <strong>ikasliburu<\/strong> (ez *<em>ikas liburu<\/em>, ez *<em>ikas-liburu<\/em>) eta <strong>ikasmaterial<\/strong> (ez *<em>ikas material<\/em>, ez *<em>ikas-material<\/em>), besteak beste.<\/p>\n<p>Azkenik, gogoratu *<em>ikaslego<\/em> eta *<em>irakaslego<\/em> baztertzekoak direla, eta horien ordez, hurrenez hurren, <strong>ikasleak\/ikasleria<\/strong> eta <strong>irakasleak\/irakasleria<\/strong> erabiltzea gomendatzen dela.<\/p>\n<p>Gomendio horiek kontuan hartuta, honela idatziko genituzke goian aipatutako esaldiak: \u00abEusko Jaurlaritzak Donostiako Miramar Jauregian hasi du <em>urte politikoa<\/em>\u00bb, \u00abI<em>kastorduak<\/em> bere horretan mantendu dira aurten\u00bb, \u00abLanbide Heziketako ikasleen\/ikasleriaren artean sormena sustatzeko saioa egingo dute\u00bb.<\/p>\n<p>Ikus, halaber:<br \/>\n<a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?option=com_ebe&amp;view=bilaketa&amp;Itemid=0&amp;task=bilaketa&amp;lang=eu&amp;id=812\">EBE. <em>Ikasle<\/em> (*<em>ikaslego<\/em>).<\/a><br \/>\n<a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?option=com_ebe&amp;view=bilaketa&amp;Itemid=0&amp;task=bilaketa&amp;lang=eu&amp;id=840\">EBE. Irakasle (*irakaslego).<\/a><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-us_600_400 wp-image-5370044\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/urte-politiko-tw-1-600x338.png\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"338\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/urte-politiko-tw-1-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/urte-politiko-tw-1-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/urte-politiko-tw-1-294x166.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/urte-politiko-tw-1.png 691w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikasturte berriaren atarian gaudela, uste dugu komeni dela gomendio batzuk kontuan hartzea. Batzuetan horrelakoak irakur daitezke sarean eta hedabideetan: \u00abEusko Jaurlaritzak Donostiako Miramar Jauregian hasi du ikasturte politikoa\u00bb, \u00abIkas-orduak bere horretan mantendu dira aurten\u00bb, \u00abLanbide Heziketako ikaslegoaren artean sormena sustatzeko saioa egingo dute\u00bb. Hiztegi arauemailearen arabera, \u2018udako bi oporraldiren arteko eskola aldia\u2019 da ikasturtea. Beraz,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5370040,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5370048","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370048","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5370048"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370048\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5370050,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370048\/revisions\/5370050"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5370040"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5370048"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5370048"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5370048"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}