{"id":5368914,"date":"2023-03-27T09:45:20","date_gmt":"2023-03-27T08:45:20","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5368914"},"modified":"2023-03-27T09:47:50","modified_gmt":"2023-03-27T08:47:50","slug":"kukua-udaberriaren-iragarle","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/kukua-udaberriaren-iragarle\/","title":{"rendered":"Kukua, udaberriaren iragarle"},"content":{"rendered":"<p>Udaberriarekin batera kukuak entzuten direla eta, txori horien inguruko ohar batzuk bildu ditugu.<\/p>\n<p>Esaten denez, urteko lehen kukua entzutean soinean dirua izanez gero, urte ona izango dugun seinale da; dirurik ez izatea, berriz, urte txarra izango dugun seinale.<\/p>\n<p>Eguneroko hizkeran ere baditugu kukua entzutea zorte ona (edo txarra) izatearekin erlazionatzen duten esamolde batzuk.<\/p>\n<p>Horrela, <em>norbaiti <strong>kukuak jo<\/strong> diola<\/em> esaten da zoria alde duenean. Aldiz, gauzak gaizki edo espero ez den bezala gertatzean, <strong><em>kukuak oker jo<\/em><\/strong><em> diola<\/em> edo <strong><em>kukuak makur jo<\/em><\/strong><em> diola<\/em> esaten da.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong>Bide beretik, \u2018gauzak bestela egin izan balira ondorioak eta egoera hobeak izango liratekeela\u2019 adierazteko, <strong><em>beste<\/em><\/strong><strong><em> kuku batek jo<\/em> <\/strong>esamoldea erabiltzen da. Kukuaren kantuak ez ezik, oilarrarenak ere gauza bera adierazten du, <strong><em>beste oilar batek<\/em> <em>kukurruku jo<\/em><\/strong> esamoldearen arabera.<\/p>\n<p><em>Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/em>n berariaz adierazten ez den arren, esamolde horietako <strong><em>jo<\/em><\/strong> aditza <em>dio<\/em> motakoa da, hiztegi arauemailean jasotako adibideen arabera:<\/p>\n<p><em>\u00a0 Lanean ari denari kukuak jotzen <u>dio<\/u>.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0 Zaharrak ginen hiru, irabazi nahiz zerbait diru, kukuak makur jo <u>digu<\/u>.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0 Askok uste zuten menderatuko zutela, gero ikusi zuten kukuak txit oker jo <u>ziela<\/u>.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0 Guztiak bera bezalakoak bagina, beste kuku batek joko <u>liguke<\/u>, ez gerrarik ez erlijioen arteko liskarrik.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0 Hura entzun izan bagenu, beste oilar batek joko <u>liguke<\/u> orain kukurruku.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em>Kukuak <strong><em>kuku<\/em><\/strong> egiten du, eta zozoak <strong><em>zorzor<\/em><\/strong> (ez <em>zor-zor<\/em>). Onomatopeia horiek ez bezala, marratxoz idazten dira euskara estandarrean beste hegazti batzuen kantuak edo oihuak; esaterako, <strong><em>karra-karra<\/em><\/strong> (belearen eta kidekoen oihuaren onomatopeia), <strong><em>kras-kras<\/em><\/strong> (belearen edo antzararen oihuarena) <strong><em>kua-kua<\/em><\/strong> (belearen edo ahatearen oihuarena) eta <strong><em>txio-txio<\/em><\/strong> (txorien kantu labur eta errepikatuarena).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5368892 size-us_600_400\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/kukuak_w-600x338.png\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"338\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/kukuak_w-600x338.png 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/kukuak_w-300x169.png 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/kukuak_w-294x166.png 294w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/kukuak_w.png 691w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Udaberriarekin batera kukuak entzuten direla eta, txori horien inguruko ohar batzuk bildu ditugu. Esaten denez, urteko lehen kukua entzutean soinean dirua izanez gero, urte ona izango dugun seinale da; dirurik ez izatea, berriz, urte txarra izango dugun seinale. Eguneroko hizkeran ere baditugu kukua entzutea zorte ona (edo txarra) izatearekin erlazionatzen duten esamolde batzuk. Horrela, norbaiti&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5368912,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5368914","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368914","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5368914"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368914\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368916,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368914\/revisions\/5368916"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5368912"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5368914"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5368914"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5368914"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}