{"id":5368458,"date":"2022-03-21T10:38:41","date_gmt":"2022-03-21T09:38:41","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/udaberrian-sanjose-loreak-ez-san-jose-loreak\/"},"modified":"2023-02-02T10:02:54","modified_gmt":"2023-02-02T09:02:54","slug":"udaberrian-sanjose-loreak-ez-san-jose-loreak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/udaberrian-sanjose-loreak-ez-san-jose-loreak\/","title":{"rendered":"Udaberrian, sanjose-loreak (ez *San Jose loreak)"},"content":{"rendered":"<p>Udaberrian sartu berri garen honetan, gomendio batzuk bildu ditugu zenbait zalantza argitzen laguntzeko.\u00a0Izan ere, urtaro hori hizpide hartuta, honelakoak irakur edo entzun daitezke askotan: \u00abKontuan izan behar dugu martxoko\u00a0ekinozioa\u00bb, \u00abGaur San Jose loreak ikusi ditut zelaian\u00bb \u00abUdaberrian ohikoak izaten dira azaleko arazoak, abstemia eta alergiak\u00bb, \u00abDoministiku egiteari uzteko antiestaminiko bat emango dizut\u00bb.<\/p>\n<p>Ipar-hemisferioan\u00a0<strong>udaberria<\/strong>\u00a0(edo, Iparraldean nagusi den forma erabiliz,\u00a0<strong>primadera<\/strong>) martxoko ekinokzioarekin batera hasten denez, gogora dezagun\u00a0<em>kz<\/em>\u00a0kontsonante-segidarekin idazten dela\u00a0<strong>ekinokzio\u00a0<\/strong>(ez *<em>ekinozio<\/em>).<\/p>\n<p>Loreak dira urtaro honen ikur, eta lehendabizi loratzen direnak\u00a0<strong>sanjose-loreak<\/strong>\u00a0dira. Euskaltzaindiaren Hiztegian jasotzen denez,\u00a0<strong>sanjose-lore\u00a0<\/strong>(edo\u00a0<strong>sanjose lore<\/strong>) da araututako idazkera; alegia, letra xehez eta\u00a0<strong>sanjose<\/strong>\u00a0hitz bakar gisa idatzita. Beraz,\u00a0<em>*San Jose lore\u00a0<\/em>idazkera baztertzekoa da.<\/p>\n<p>Udaberrian oso ohikoa da\u00a0<strong>alergia<\/strong>\u00a0izatea (<em>g-<\/em>z idazten da, ez\u00a0<em>*alerjia<\/em>), batez ere,\u00a0<strong>polena\u00a0<\/strong>edo<strong>\u00a0lore-hautsa<\/strong>\u00a0dela eta. Bi forma horiek maila berean onetsi ditu Euskaltzaindiak (azken hori, gainera,<strong>\u00a0lore-hauts<\/strong>\u00a0zein\u00a0<strong>lore hauts\u00a0<\/strong>idatz daiteke).<\/p>\n<p>Udaberriko\u00a0<strong>astenia<\/strong>\u00a0edo \u2018nekea eta kemenik eza ezaugarri dituen egoera\u2019 ere nahiko ezaguna da. Antzekotasun fonetikoa gorabehera, hitz horrek ez du zerikusirik \u2018edari alkoholdunik edaten ez duen pertsona\u2019 izendatzeko erabiltzen den\u00a0<strong>abstemio\u00a0<\/strong>hitzarekin. Azken hori ez da oraingoz iritsi hiztegi arauemailera.<\/p>\n<p>Alergiaren sintomak arintzeko -eta, zehazki, alergiaren ondorioz gorputzak jariatzen duen histaminaren eragina eragozteko edo oztopatzeko- erabiltzen den sendagaiari\u00a0<strong>antihistaminiko<\/strong>\u00a0esaten zaio (eta ez, tarteka ikusten den bezala,\u00a0<em>*antiestaminiko<\/em>).<\/p>\n<p>Beraz, gorago aipatutako adibideen idazkera egokia honako hau izango litzateke: \u00abKontuan izan behar dugu martxoko\u00a0ekinokzioa\u00bb, \u00abGaur sanjose-loreak ikusi ditut zelaian\u00bb \u00abUdaberrian ohikoak izaten dira azaleko arazoak, astenia eta alergiak\u00bb, \u00abDoministiku egiteari uzteko antihistaminiko bat emango dizut\u00bb.<\/p>\n<p>Ikus, halaber:<br \/>\n<a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/hiztegibatua\">Euskaltzaindiaren Hiztegia<br \/>\n<\/a><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?&amp;option=com_ehha&amp;view=frontpage&amp;Itemid=466&amp;lang=eu&amp;mapa=281\">Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Udaberrian sartu berri garen honetan, gomendio batzuk bildu ditugu zenbait zalantza argitzen laguntzeko.\u00a0Izan ere, urtaro hori hizpide hartuta, honelakoak irakur edo entzun daitezke askotan: \u00abKontuan izan behar dugu martxoko\u00a0ekinozioa\u00bb, \u00abGaur San Jose loreak ikusi ditut zelaian\u00bb \u00abUdaberrian ohikoak izaten dira azaleko arazoak, abstemia eta alergiak\u00bb, \u00abDoministiku egiteari uzteko antiestaminiko bat emango dizut\u00bb. Ipar-hemisferioan\u00a0udaberria\u00a0(edo, Iparraldean nagusi&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5367272,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5368458","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368458","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5368458"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368458\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368460,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368458\/revisions\/5368460"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367272"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5368458"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5368458"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5368458"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}