{"id":5368454,"date":"2022-05-09T10:37:49","date_gmt":"2022-05-09T09:37:49","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/espioitza-kontuak-hiztegian\/"},"modified":"2023-02-02T10:02:37","modified_gmt":"2023-02-02T09:02:37","slug":"espioitza-kontuak-hiztegian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/espioitza-kontuak-hiztegian\/","title":{"rendered":"Espioitza-kontuak hiztegian"},"content":{"rendered":"<p><em>Pegasus<\/em>\u00a0softwarearen auzia dela eta, aurkari politikoen telefono mugikorrak zelatatu izana albiste den honetan, espioitza-kontuei buruz hitz egiteko ohikoak diren hitzak eta esamoldeak hautatu ditugu hiztegitik.<\/p>\n<p><strong>Espioi<\/strong>\u00a0forma arautu da euskara estandarrerako (ez\u00a0<em>*espia<\/em>).\u00a0<em>Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/em>k zehazten duenez, izena ez ezik, adjektibo gisa ere erabil daiteke<strong>\u00a0espioi<\/strong>, eta horren erakusgarri da hiztegi arauemailean bertan irakur daitekeen adibide hau: \u00abAmerikar\u00a0<strong>hegazkin espioi<\/strong>\u00a0bat atzeman dute errusiarrek\u00bb.<\/p>\n<p>Ildo beretik, Euskaltzaindiak eta UZEIk kaleratu berri duten\u00a0<em>Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa<\/em>n\u00a0<strong>software espioi<\/strong>\u00a0proposatzen da,\u00a0<strong>spyware<\/strong>\u00a0forma arautuarekin batera. Alegia,\u00a0<em>Pegasus<\/em>\u00a0bezalako programak izendatzeko erabil daitekeen<strong>\u00a0software espioi\u00a0<\/strong>esamoldean\u00a0<strong>espioi<\/strong>\u00a0adjektiboa da.<\/p>\n<p>Hiztegi arauemailean\u00a0<strong>espioi<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>agente<\/strong>\u00a0sarrerak erreferentzia bidez lotuta daude. Berez, bi hitz horiek ez dute adiera bera (honela definitzen baitu hiztegiak\u00a0<strong>agente<\/strong>: \u2018gobernu baten zerbitzura lan egiten duen pertsona, hiritarren segurtasunaz eta legea betearazteaz arduratzen dena\u2019), baina askotan baliokide gisa erabiltzen dira\u00a0<strong>agente sekretu<\/strong>\u00a0esamoldea (adibideetan ageri dena) eta\u00a0<strong>espioi<\/strong>.<\/p>\n<p>\u2018Espioi-lana\u2019 adierazteko, berriz,\u00a0<strong>espioitza<\/strong>\u00a0formaz gain, Iparraldeko markarekin araututa dago\u00a0<strong>espiontza<\/strong>\u00a0ere.<\/p>\n<p>Bestalde,\u00a0<strong>zerbitzu sekretu<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>inteligentzia-zerbitzu<\/strong>\u00a0esamoldeak erabili ohi dira espioitzaz arduratzen diren gobernu-erakundeak izendatzeko, baina forma horiek ez dira oraingoz iritsi hiztegi arauemailera. Bigarren esamolde horretan, noski,\u00a0<strong>inteligentzia<\/strong>\u00a0hitzak ez du \u2018adimen\u2019 edo \u2018buruargitasun\u2019 adiera.<\/p>\n<p>Azken ohar bat: sekretuak\u00a0<strong>gorde<\/strong>\u00a0edo<strong>\u00a0atxiki<\/strong>\u00a0egiten dira, baina ez\u00a0<strong>altxatu<\/strong>.\u00a0<em><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/component\/ebe\/?view=bilaketa&amp;task=sarrera&amp;Itemid=1161\">Euskara Batuaren Eskuliburua<\/a><\/em>k dioenez, kalko desegokiak dira\u00a0<strong>zigorra<\/strong>,\u00a0<strong>debekua<\/strong>,\u00a0<strong>bahitura<\/strong>\u00a0edo\u00a0<strong>enbargoa<\/strong>,\u00a0<strong>konfinamendua<\/strong>\u2026\u00a0<strong>altxatu<\/strong>\u00a0eta gisakoak (es:\u00a0<em>\u2018levantar el veto\u2019<\/em>\u00a0\/ (fr)\u00a0<em>\u2018lever le veto\u2019<\/em>). Beraz, \u00aboraindik ez diote sekretua altxatu sumarioari\u00bb eta antzekoen ordez, \u00aboraindik ez diote sekretua kendu sumarioari\u00bb eta parekoak hobesten dira.<\/p>\n<p>Erreferentziak:<br \/>\n<em><a href=\"https:\/\/euskaltzaindia.eus\/hiztegibatua\">Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/a><\/em><a href=\"https:\/\/euskaltzaindia.eus\/hiztegibatua\"><br \/>\n<\/a><em><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/component\/ebe\/?view=bilaketa&amp;task=sarrera&amp;Itemid=1161\">Euskara Batuaren Eskuliburua<\/a><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/component\/ebe\/?view=bilaketa&amp;Itemid=0&amp;task=bilaketa&amp;id=103\"><br \/>\n<\/a><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/plazaberri\/2022\/maiatza\/Zibersegurtasunaren_oinarrizko_lexikoa.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa<\/a><\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pegasus\u00a0softwarearen auzia dela eta, aurkari politikoen telefono mugikorrak zelatatu izana albiste den honetan, espioitza-kontuei buruz hitz egiteko ohikoak diren hitzak eta esamoldeak hautatu ditugu hiztegitik. Espioi\u00a0forma arautu da euskara estandarrerako (ez\u00a0*espia).\u00a0Euskaltzaindiaren Hiztegiak zehazten duenez, izena ez ezik, adjektibo gisa ere erabil daiteke\u00a0espioi, eta horren erakusgarri da hiztegi arauemailean bertan irakur daitekeen adibide hau: \u00abAmerikar\u00a0hegazkin espioi\u00a0bat&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5367267,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5368454","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368454","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5368454"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368454\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368456,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368454\/revisions\/5368456"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367267"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5368454"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5368454"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5368454"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}