{"id":5368450,"date":"2022-05-18T10:36:59","date_gmt":"2022-05-18T09:36:59","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/finlandia-eta-suedia-albiste-diren-honetan-idazkera-zaintzeko-gomendio-batzuk\/"},"modified":"2023-02-02T10:01:49","modified_gmt":"2023-02-02T09:01:49","slug":"finlandia-eta-suedia-albiste-diren-honetan-idazkera-zaintzeko-gomendio-batzuk","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/finlandia-eta-suedia-albiste-diren-honetan-idazkera-zaintzeko-gomendio-batzuk\/","title":{"rendered":"Finlandia eta Suedia albiste diren honetan, idazkera zaintzeko gomendio batzuk"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>NATOn sar daitezkeela eta, egunotan albiste dira Finlandia eta Suedia.<\/li>\n<li>Herrialde horiei buruz idazteko lagungarriak izan daitezkeen ohar batzuk bildu ditugu.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Finlandia<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>Suedia\u00a0<\/strong>albiste dira egunotan neutraltasun-estatusa utzi eta NATOn sartuko omen direlako. Horren harira, ohar batzuk gogora ekarri nahi ditugu, herrialde horiei buruz idaztean sor daitezkeen ohiko zalantzak argitu nahian.<\/p>\n<p>Batzuetan, horrelakoak irakurtzen edo entzuten dira hedabideetan eta sarean: \u00ab1710eko izurriak *helsinkitar gehienak hil zituen\u00bb, \u00ab<em>Puntualtasuna garrantzitsua da *suomientzat<\/em>\u00bb, \u00ab*<em>Eskandinabiako penintsulan dago Suedia<\/em>\u00bb, \u00ab<em>Konfinamenduak Bartzelonan eta *Estokolmon izan duen eragina aztertu dute<\/em>\u00bb, \u00abHiri horren izen *finlandesa ezagunagoa da\u00bb.<\/p>\n<p>Finlandiako Errepublika izendatzeko gehien erabiltzen den forma\u00a0<strong>Finlandia<\/strong>\u00a0bada ere, bertako hizkuntzatik mailegatutako\u00a0<strong>Suomi<\/strong>\u00a0ere erabil daiteke. Era berean,\u00a0<strong>finlandiera\u00a0<\/strong>hizkuntzari\u00a0<strong>suomiera<\/strong>\u00a0ere esaten zaio.<\/p>\n<p>\u2018Finlandiari dagokion zerbait\u2019 edo \u2018Finlandiako herritarrak\u2019 izendatzeko\u00a0<strong>finlandiar<\/strong>\u00a0eta\u00a0<strong>suomitar<\/strong>\u00a0hautatu dira estandarrerako (ez *<em>finlandes<\/em>, ez *<em>suomi,\u00a0<\/em>ez *<em>suomiar<\/em>). Horren arabera,\u00a0<strong>Suomi<\/strong>\u00a0hitzak herrialdea izendatzen du euskaraz, ez herritarra.<\/p>\n<p><strong>Helsinki<\/strong>\u00a0da Finlandiako hiriburua, eta bertako herritarrak\u00a0<strong>helsinkiarrak<\/strong>\u00a0dira, ez *<em>helsinkitarrak<\/em>.<\/p>\n<p>Suedia, Danimarka eta Norvegia barne hartzen dituen lurraldearen izena\u00a0<strong>Eskandinavia<\/strong>\u00a0idazten dugu euskaraz, ez *<em>Eskandinabia<\/em>. Era berean,\u00a0<strong>Eskandinaviar penintsula\u00a0<\/strong>eta\u00a0<strong>Eskandinaviako penintsula<\/strong>\u00a0izendapenak jaso ditu Euskaltzaindiak Europako toponimia fisikoaren arauan.<\/p>\n<p><strong>Suedia<\/strong>\u00a0hizpide hartuta, berriz, gogoratu hiriburuaren izena\u00a0<strong>Stockholm<\/strong>\u00a0dela; alegia, frantsesez eta ingelesez bezala idazten dela euskaraz, zenbaitetan\u00a0<em>*Estokolmo<\/em>\u00a0idatzia ikusten bada ere. Bertako herritarrak\u00a0<strong>stockholmdarrak<\/strong>\u00a0dira.<\/p>\n<p>Beraz, ohar horiei jarraikiz, gorago aipatutako esaldien idazkera egokia hau izango litzateke: \u00ab1710eko izurriak helsinkiar gehienak hil zituen\u00bb, \u00ab<em>Puntualtasuna garrantzitsua da\u00a0<\/em>suomitarr<em>entzat<\/em>\u00bb, \u00ab<em>Eskandinaviako penintsulan dago Suedia<\/em>\u00bb, \u00ab<em>Konfinamenduak Bartzelonan eta Stockholmen izan duen eragina aztertu dute<\/em>\u00bb, \u00abHiri horren izen finlandiarra ezagunagoa da\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ikus, halaber:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/arauak\/Araua_0038.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>38. araua. Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak<\/strong><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/arauak\/Araua_0154.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusia<\/strong><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/arauak\/Araua_0159.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>159. araua. Europako toponimia fisikoa<\/strong><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>NATOn sar daitezkeela eta, egunotan albiste dira Finlandia eta Suedia. Herrialde horiei buruz idazteko lagungarriak izan daitezkeen ohar batzuk bildu ditugu. Finlandia\u00a0eta\u00a0Suedia\u00a0albiste dira egunotan neutraltasun-estatusa utzi eta NATOn sartuko omen direlako. Horren harira, ohar batzuk gogora ekarri nahi ditugu, herrialde horiei buruz idaztean sor daitezkeen ohiko zalantzak argitu nahian. Batzuetan, horrelakoak irakurtzen edo entzuten dira&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5367262,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5368450","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368450","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5368450"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368450\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368452,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368450\/revisions\/5368452"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367262"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5368450"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5368450"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5368450"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}