{"id":5368446,"date":"2022-06-23T10:36:06","date_gmt":"2022-06-23T09:36:06","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/san-joan-sua-eta-beste-su-kontu-batzuk\/"},"modified":"2023-02-02T10:01:20","modified_gmt":"2023-02-02T09:01:20","slug":"san-joan-sua-eta-beste-su-kontu-batzuk","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/san-joan-sua-eta-beste-su-kontu-batzuk\/","title":{"rendered":"\u00abSan Joan sua\u00bb eta beste su-kontu batzuk"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>\u2018San Joan egunaren inguruan egiten diren jaiak\u2019 adierazteko sanjoanak da forma egokia, 125. arauak dioenez, horrelako jai-izenak letra xehez eta pluralean deklinatuta eman behar baitira.<\/li>\n<li>Forma horrekin batera,<a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/component\/jagonet\/?task=galdera&amp;Itemid=423&amp;id=222\">\u00a0Jagonet\u00a0<\/a>kontsulta-zerbitzuko galde-erantzunetan San Joan jaiak esamoldea ere proposatu du Akademiak.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Udako solstizioaren hasiera dela eta, gaurko egunez sua pizteko ohitura dugu Euskal Herriko txoko askotan, baina azkenaldian izan ditugun bestelako sute beldurgarriak ikusita, aurten horrelako suekin kontu handiz ibiltzea eskatu dute. Hizketagai horri tiraka, suaz idazteko gomendio batzuk bildu ditugu hiztegitik.<\/p>\n<p>Batzuetan, horrelako esaldiak irakur daitezke hedabideetan eta sare sozialetan: \u00abOhi bezala, auzo guztietan piztuko dituzte aurten *sanjoan suak\u00bb, \u00abNafarroako Gobernuko presidenteak zuhurtzia eskatu du *San Joanen\u00bb, \u00abHiru lagun atera dituzte *su hiltzaileek gaur gauerdian eraikinetik\u00bb.<\/p>\n<p>Suaz hitz egiteko esamolderik ez zaigu falta euskaraz. Zerbait erretzen hasten denean,<strong>\u00a0su<\/strong><strong>\u00a0hartu<\/strong>\u00a0duela edo\u00a0<strong>suak hartu\u00a0<\/strong>duela esaten dugu. Hona hemen hiztegi arauemailetik jasotako adibide batzuk: \u00absu hartu zuen etxeak\u00bb, \u00abgure etxea suak hartu du\u00bb.<\/p>\n<p>Iparraldean, berriz, ohikoa da\u00a0<strong>su(a) lotu<\/strong>\u00a0aditz-lokuzioa ere, bi molde hauetan erabiltzen dena: \u00absu(a) lotu da etxean\u00bb, \u00absu(a) lotu zaio etxeari\u00bb.<\/p>\n<p>Gaiztakeriaz edo etekina ateratzeko asmoz zerbaiti nahita su ematen dionari\u00a0<strong>su<\/strong><strong>-emaile<\/strong>\u00a0edo\u00a0<strong>supiztaile<\/strong>\u00a0esaten zaio;\u00a0<strong>piromano<\/strong>\u00a0hitzak, berriz, \u2018suteak eragiteko zaletasun patologikoa duena\u2019 adierazten du, Euskaltzaindiaren Hiztegiak dioenez.<\/p>\n<p>Bestalde, hitz batean idazten da\u00a0<strong>suhiltzaile<\/strong>\u00a0(ez *<em>su-hiltzaile<\/em>, ez *<em>su hiltzaile<\/em>).<\/p>\n<p>\u2018San Joan egunaren inguruan egiten diren jaiak\u2019 adierazteko\u00a0<strong>sanjoanak<\/strong>\u00a0da forma egokia, 125. arauak dioenez, horrelako jai-izenak letra xehez eta pluralean deklinatuta eman behar baitira.<\/p>\n<p>Forma horrekin batera,\u00a0<em>Jagonet<\/em>\u00a0kontsulta-zerbitzuko galde-erantzunetan\u00a0<strong>San Joan jaiak<\/strong>\u00a0esamoldea ere proposatu du Akademiak.<\/p>\n<p>Idazmolde berekoak dira, alegia, maiuskulaz eta santuaren erreferentzia bi hitzetan emanez eratuak,\u00a0<strong>San Joan su\u00a0<\/strong>eta\u00a0<strong>San Joan bezpera<\/strong>. Azken hori\u00a0<em>alkate-dantza<\/em>\u00a0sarreraren definizioan erabili du Euskaltzaindiak.<\/p>\n<p>Beraz, gorago aipatutako esaldiak horrela idatziko genituzke: \u00abOhi bezala, auzo guztietan piztuko dituzte aurten San Joan suak\u00bb, \u00abNafarroako Gobernuko presidenteak zuhurtzia eskatu du sanjoanetan\u00bb, \u00abHiru lagun atera dituzte suhiltzaileek gaur gauerdian eraikinetik\u00bb.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Ikus, halaber:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/hiztegibatua\">Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?&amp;option=com_ebe&amp;view=bilaketa&amp;Itemid=1161&amp;task=bilaketa&amp;lang=eueu&amp;id=1259\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euskara Batuaren Eskuliburua<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?option=com_jagonet&amp;task=galdera&amp;Itemid=423&amp;lang=eu&amp;id=222\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Jagonet<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2018San Joan egunaren inguruan egiten diren jaiak\u2019 adierazteko sanjoanak da forma egokia, 125. arauak dioenez, horrelako jai-izenak letra xehez eta pluralean deklinatuta eman behar baitira. Forma horrekin batera,\u00a0Jagonet\u00a0kontsulta-zerbitzuko galde-erantzunetan San Joan jaiak esamoldea ere proposatu du Akademiak. &nbsp; Udako solstizioaren hasiera dela eta, gaurko egunez sua pizteko ohitura dugu Euskal Herriko txoko askotan, baina azkenaldian&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5367257,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5368446","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368446","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5368446"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368446\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368448,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368446\/revisions\/5368448"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367257"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5368446"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5368446"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5368446"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}