{"id":5368442,"date":"2022-07-19T10:34:40","date_gmt":"2022-07-19T09:34:40","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/bero-kontuez-aritzeko-gomendio-batzuk\/"},"modified":"2023-02-02T10:00:31","modified_gmt":"2023-02-02T09:00:31","slug":"bero-kontuez-aritzeko-gomendio-batzuk","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/bero-kontuez-aritzeko-gomendio-batzuk\/","title":{"rendered":"Bero-kontuez aritzeko gomendio batzuk"},"content":{"rendered":"<p>Egunotan ez da giro beroarekin. Ur asko edatea, eguerdian itzalpean egotea eta eguzkitako krema erabiltzea oinarrizko gomendioak dira horrelakoetan; baina, hizkuntzari dagokionez, beste gomendio hauek bildu ditugu beroa hizpide hartuta.<\/p>\n<p>Hedabideetan eta sare sozialetan honelakoak ikusten dira batzuetan: \u00abBihar bero asko egingo du\u00bb, \u00abAurtengo udan aire egokiturik gabe urtu egingo gara\u00bb, \u00abEskandalua ezkutatzen saiatzeko, haizegailua jarri dute martxan\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bero zakarra. Kiskaltzeko, itotzeko beroa. Udako bero kiskalgarria. Bero sapa<\/em>. Adibide horiek guztiak jaso ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian,\u00a0<strong>bero<\/strong>\u00a0sarreran. Molde horiek guztiak erabil daitezke, beste batzuekin batera, egunotako eguraldi itogarriaz hitz egiteko.<\/p>\n<p>Aditzetan ere badugu non hautatu. Eguraldiaz mintzatuz,\u00a0<strong>berotu<\/strong>\u00a0aditza\u00a0<em>du<\/em>\u00a0motakoa dela zehazten du Euskaltzaindiak hiztegi arauemailean. Hona hemen adibide bat nola erabiltzen den erakusteko:\u00a0<em>Hego haize pixka batekin asko berotzen zuen eta gaizki ibiltzen ginen.\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Beste hiru aditz-lokuzio hauek ere agertzen dira hiztegian (adibideak ere handik jasoak dira):<\/p>\n<p><strong>bero egin.<\/strong>\u00a0<em>Bero egiten zuelako, ardi eta bildots guztiak pagadi bateko gerizpean etzanda aurkitu zituen.<\/em><br \/>\n<strong>bero egon.<\/strong>\u00a0<em>Bero zegoen kalean, bero etxeetan.<\/em><br \/>\n<strong>bero izan.<\/strong>\u00a0<em>(Batez ereIpar.) Bero zen han eta urik ez zen.<\/em><\/p>\n<p>Beroari aurre egiteko moduei dagokienez, berriz, honako hauek aipatu nahi ditugu:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Aire girotu<\/strong>\u00a0forma arautu du Euskaltzaindiak (<em>aire egokitu, haize girotu eta\u00a0haize egokitu\u00a0<\/em>formak ez dira jaso hiztegi arauemailean).<\/li>\n<li>Toki itxi bateko airea higiarazten duen tresna, giroa freskatzeko erabiltzen dena\u2019 adiera du\u00a0<strong>haizagailu<\/strong>\u00a0hitzak. Horixe da forma arautua, ez\u00a0<em>*haizegailu.<\/em>\u00a0Izan ere,\u00a0<em>-gailu<\/em>\u00a0atzizkia aditzoinari eransten zaio, eta estandarrerako\u00a0<strong>haizatu<\/strong>\u00a0aditza hautatu da (ez\u00a0<em>*haizetu<\/em>).\u00a0<em>*Bentiladore<\/em>\u00a0ere baztertzekoa da,\u00a0<em>Euskara Batuaren Eskuliburua<\/em>k dioenez.<\/li>\n<li>\u00a0Hiztegiak honela definitzen du\u00a0<strong>haizemaile<\/strong>\u00a0sarrera: \u2018Haizea ematen duen tresna; bereziki, norbera freskatzeko, eskuaz eragiten zaion orri modukoa, gehienetan toles daitekeena\u2019. Adiera bereko\u00a0<strong>abaniko<\/strong>\u00a0formak\u00a0<em>Heg.<\/em>\u00a0marka du hiztegian.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Kontuz ibili behar da\u00a0<em>*bero asko egiten du\u00a0<\/em>eta\u00a0<em>*ez du hainbeste bero egiten<\/em>\u00a0moduko egiturekin. Horien ordez, hauek dira molde egokiak, hurrenez hurren:\u00a0<em>bero handia egiten du; ez du halako berorik egiten \/ ez du hainbesteko berorik egiten<\/em>. Izan ere,\u00a0<em>Euskara Batuaren Eskuliburua<\/em>k gogorarazten duenez, \u00ab<em>beldurra, zoriona, hotza,beroa\u00a0<\/em>eta gisako kontzeptuei ezin zaie neurri-unitaterik eta\u00a0<em>bat, bi, hiru<\/em>\u2026 zenbatzailerik ezarri eta neurtu; horiekin\u00a0<em>handia, izugarria, betea, luzea<\/em>\u00a0edo antzeko izenondoak erabiltzea da egokia\u00bb.<\/p>\n<p>Beraz, honela idatziko genituzke gorago aipatu ditugun esaldi horiek: \u00abBihar bero handia egingo du\u00bb, \u00abAurtengo udan aire giroturik gabe urtu egingo gara\u00bb, \u00abEskandalua ezkutatzen saiatzeko, haizagailua jarri dute martxan\u00bb.<\/p>\n<p>Azkenik, aurten plazaratutako\u00a0<em>Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa\u00a0<\/em>ere lagungarria izan daiteke horrelako kontuez aritzeko. Euskaltzaindiak UZEIren lankidetzarekin argitaratutako beste oinarrizko lexikoak bezala, Euskaltzaindiaren webgunetik deskarga daiteke.<\/p>\n<p>Ikus, halaber:<\/p>\n<p><em><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/component\/hiztegianbilatu\/?view=frontpage&amp;Itemid=410\">Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/a><\/em><\/p>\n<p><em><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/component\/ebe\/?view=bilaketa&amp;task=sarrera&amp;Itemid=1161\">Euskara Batuaren Eskuliburua<\/a><\/em><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/hizkuntza-baliabideak\/hiztegi-digitalizatuak\/oinarrizko-lexiko-teknikoak\">Oinarrizko lexikoak<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egunotan ez da giro beroarekin. Ur asko edatea, eguerdian itzalpean egotea eta eguzkitako krema erabiltzea oinarrizko gomendioak dira horrelakoetan; baina, hizkuntzari dagokionez, beste gomendio hauek bildu ditugu beroa hizpide hartuta. Hedabideetan eta sare sozialetan honelakoak ikusten dira batzuetan: \u00abBihar bero asko egingo du\u00bb, \u00abAurtengo udan aire egokiturik gabe urtu egingo gara\u00bb, \u00abEskandalua ezkutatzen saiatzeko, haizegailua&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5367252,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5368442","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368442","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5368442"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368442\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368444,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368442\/revisions\/5368444"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367252"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5368442"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5368442"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5368442"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}