{"id":5368029,"date":"2022-12-30T12:26:49","date_gmt":"2022-12-30T11:26:49","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5368029"},"modified":"2022-12-30T12:33:14","modified_gmt":"2022-12-30T11:33:14","slug":"neoloteka-euskarazko-hitz-berrien-ataria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/neoloteka-euskarazko-hitz-berrien-ataria\/","title":{"rendered":"Neoloteka, euskarazko hitz berrien ataria, jarri du sarean UZEIk"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Errealitate berriak izendatzeko euskaraz erabiltzen ditugun hitz eta esamolde berriak bilduko ditu <a href=\"https:\/\/www.uzei.eus\/neoloteka\"><strong>uzei.eus\/neoloteka<\/strong><\/a><strong> helbidean.<\/strong><\/li>\n<li>Inguruko hizkuntzetan ohikoak dira horrelako egitasmoak.<\/li>\n<li>Etengabe osatuko du UZEIk sarean jarri berri duen <em>Neoloteka<\/em>, eta hiztunek ere sarrera berriak proposatu ahal izango dituzte.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4 class=\"western\" style=\"line-height: normal; margin: 13.9pt 0cm 13.9pt 0cm;\"><b><span style=\"font-size: 14.0pt; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Errealitate berriak izendatzeko hitzak<\/span><\/b><\/h4>\n<p class=\"western\" style=\"line-height: normal; margin: 13.9pt 0cm 13.9pt 0cm;\"><span style=\"font-size: 12.0pt; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Euskarazko neologismoak ardatz dituen UZEIren egitasmoa da <i>Neoloteka<\/i>.<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"line-height: normal; margin: 13.9pt 0cm 13.9pt 0cm;\"><span style=\"font-size: 12.0pt; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Bizirik dagoen edozein hizkuntzatan etengabe erabiltzen dira hitz berriak. <b>Lexikoaren bilakaera errealari jarraipena egitea<\/b> behar-beharrezkoa da edozein hizkuntzarentzat, eta, are gehiago, euskara bezala normalizatze-bidean dagoen hizkuntza batentzat.<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"line-height: normal; margin: 13.9pt 0cm 13.9pt 0cm;\"><span style=\"font-size: 12.0pt; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Horregatik,<b> errealitate berriak izendatzeko<\/b> euskarak beste hizkuntzetatik mailegatzen dituen edo euskaratik bertatik hiztunok sortzen ditugun <b>hitz eta esamolde berriak (euskarazko neologismoak)<\/b> bilduko ditu UZEIk <i>Neolotek<\/i>an<\/span><span style=\"font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">. <\/span><\/p>\n<h4 class=\"western\" style=\"margin-bottom: 7.95pt; line-height: 107%;\"><b><span style=\"font-size: 14.0pt; line-height: 107%; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Beste hizkuntzetako egitasmoen eredura<\/span><\/b><\/h4>\n<h4 class=\"western\" style=\"margin-bottom: 7.95pt; line-height: 107%;\"><span style=\"font-size: 12.0pt; line-height: 107%; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">UZEIren <i>Neoloteka<\/i> egitasmoaren <b>helburua<\/b><\/span><b><span style=\"font-size: 12.0pt; line-height: 107%; font-family: 'Segoe UI',sans-serif; color: #333333; background: white;\"> euskarazko <\/span><\/b><b><span style=\"font-size: 12.0pt; line-height: 107%; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">neologismoak identifikatu, bildu, aztertu eta sarean edonoren eskura jarriko dituen behatoki bat sortzea da<\/span><\/b><span style=\"font-size: 12.0pt; line-height: 107%; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">. Horrelako egitasmoak ohikoak dira beste hizkuntzetan, eta horren adibide dira, besteak beste, katalanezko eta gaztelaniazko neologismoak biltzeko eta aztertzeko sortu diren egitasmoak. Euskarak ere horrelako egitasmoak behar dituenez, Neoloteka ataria abian jartzeko beharra ikusi du UZEIk.<\/span><\/h4>\n<h4 class=\"western\" style=\"margin-bottom: 7.95pt; line-height: 107%;\"><b><span style=\"font-size: 14.0pt; line-height: 107%; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Etengabe osatuko da <\/span><\/b><\/h4>\n<p class=\"western\" style=\"line-height: normal; margin: 13.9pt 0cm 13.9pt 0cm;\"><span style=\"font-size: 12.0pt; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Atariak barnean hartuko dituen neologismoak -euskaraz gaur egun erabili arren- erreferentziazko lan lexikografikoetan ez dauden formak izango dira maiz. Hala ere, gerta daiteke <i>Neolotek<\/i>an jasotako formaren bat hiztegi lexikografikoren batean ere jasota egotea. Edonola ere, <b><i>Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/i>ren paperezko azken bertsio argitaratua (2016. urtekoa) erabiliko da esklusio-corpus gisa<\/b> (hau da, hiztegi arauemaile horretan ageri diren formak ez dira Neolotekan agertuko).<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"line-height: normal; margin: 13.9pt 0cm 13.9pt 0cm;\"><span style=\"font-size: 12.0pt; line-height: 107%; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Antzeko beste neologismo-biltegi batzuen eredura, <b>etengabe osatuko da <i>Neoloteka<\/i><\/b>, eta hilero 20 sarrera inguru gehituko dizkiola aurreikusten du UZEIk. Hiztegian jasota ez dauden eta euskaraz erabiltzen diren hitz eta esamolde berriak proposatu ahal izango dituzte hiztunek, inprimaki bat betez, eta <i>Neoloteka<\/i>n gehitzeko hautagai gisa aztertuko ditu UZEIk.<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"line-height: normal; margin: 13.9pt 0cm 13.9pt 0cm;\"><span style=\"font-size: 12.0pt; line-height: 107%; font-family: 'Segoe UI',sans-serif;\">Egitasmo honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren dirulaguntza jaso du.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Errealitate berriak izendatzeko euskaraz erabiltzen ditugun hitz eta esamolde berriak bilduko ditu uzei.eus\/neoloteka helbidean. Inguruko hizkuntzetan ohikoak dira horrelako egitasmoak. Etengabe osatuko du UZEIk sarean jarri berri duen Neoloteka, eta hiztunek ere sarrera berriak proposatu ahal izango dituzte. &nbsp; Errealitate berriak izendatzeko hitzak Euskarazko neologismoak ardatz dituen UZEIren egitasmoa da Neoloteka. Bizirik dagoen edozein hizkuntzatan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5368025,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[91],"tags":[],"class_list":["post-5368029","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-news"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368029","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5368029"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368029\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5368032,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5368029\/revisions\/5368032"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5368025"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5368029"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5368029"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5368029"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}