{"id":5367891,"date":"2022-12-28T10:03:39","date_gmt":"2022-12-28T09:03:39","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5367891"},"modified":"2022-12-28T10:03:49","modified_gmt":"2022-12-28T09:03:49","slug":"urteberri-eta-urte-berri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/urteberri-eta-urte-berri\/","title":{"rendered":"\u00abUrteberri\u00bb eta \u00aburte berri\u00bb, eta urte-hasierari buruzko beste ohiko zalantza batzuk"},"content":{"rendered":"<p>Batzuetan, honelako esaldiak irakurtzen dira sare sozialetan eta hedabideetan: \u00abZorionak eta urteberri on! Urte emankorra opa dizuegu\u00bb, \u00abHiru adingabe atxilotu dituzte Urtezahar-gauean Portugaleten gazte bat jipoitzeagatik\u00bb, \u00abAurtengo hirugarren hiruhilekoan, 2.142 ezkontza izan dira<strong>, <\/strong>aurreko urtean baino %\u00a043,4 gehiago\u00bb.<\/p>\n<p>Urteberri egunean eta ingurukoetan norbaiti urte berri ona opatzeko <strong>urte berri on<\/strong> interjekzioa erabiltzen da, ez *<em>Urteberri on<\/em>.<\/p>\n<p>Era berean, <strong>urte on<\/strong> erabil daiteke urte berri ona opatzeko.<\/p>\n<p>Aldiz, <strong>Urteberri<\/strong> hitzak \u2018urteko lehen eguna\u2019 adierazten du, eta maiuskulaz idazten da beti. Beraz, \u00abUrteberri on!\u00bb idazkera ez da egokia urte berri ona opatzeko. Modu berean, maiuskulaz idazten dira \u2018abenduaren 31, urteko azken eguna\u2019 adierako <strong>Urtezahar<\/strong> hitza eta hiztegian <em>Ipar<\/em>. markarekin eta \u2018Urteberri eguna\u2019 adierarekin jasota dagoen <strong>Urtats<\/strong> hitza ere.<\/p>\n<p><em>Urtezahar egun<\/em> eta <em>Urteberri egun<\/em> esamoldeak ez dira marratxoz idazten, ez baitira hitz-elkarteak, aposizioak baizik: <em>Urtezahar \/ Urteberri (izeneko) egun<\/em> edo izango lirateke, nolabait esateko.<\/p>\n<p><em>Euskara Batuaren Eskuliburuak<\/em> gogorarazten duenez, \u00ab<strong>iaz<\/strong> eta <strong>joan zen (den) urtean<\/strong> \/ <strong>iragan urtean<\/strong> baliokideak dira, baina <strong>aurreko urtean <\/strong>ez da haien baliokide\u00bb. Izan ere, <strong>aurreko urte<\/strong> esamoldeak ez du balio gauden urtearen aurrekoa adierazteko, \u2018iazkoa izan ezik, beste edozein urteren urtebete lehenagoko urtealdia\u2019 adierazten baitu.<\/p>\n<p>Analogia bera dago <strong>atzo<\/strong> eta <strong>aurreko egunean<\/strong> esapideen artean ere, eta esamolde horiek ere ez dira baliokideak.<\/p>\n<p>Beraz, ohar horiek kontuan hartuta, honela idatziko genituzke goian aipatutako esaldiak:<\/p>\n<p>\u00abZorionak eta urte berri on! Urte emankorra opa dizuegu\u00bb, \u00abHiru adingabe atxilotu dituzte Urtezahar gauean Portugaleten gazte bat jipoitzeagatik\u00bb, \u00abAurtengo hirugarren hiruhilekoan, 2.142 ezkontza izan dira, iaz \/ joan den urtean baino %\u00a043,4 gehiago\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ikus, halaber:<\/p>\n<p>Euskara Batuaren Eskuliburua: <a href=\"https:\/\/labur.eus\/aurrekourte\"><em>Aurreko urte(ko) \u2260 iaz(ko); aurreko urtean \u2260 joan zen (den) urtean<\/em><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batzuetan, honelako esaldiak irakurtzen dira sare sozialetan eta hedabideetan: \u00abZorionak eta urteberri on! Urte emankorra opa dizuegu\u00bb, \u00abHiru adingabe atxilotu dituzte Urtezahar-gauean Portugaleten gazte bat jipoitzeagatik\u00bb, \u00abAurtengo hirugarren hiruhilekoan, 2.142 ezkontza izan dira, aurreko urtean baino %\u00a043,4 gehiago\u00bb. Urteberri egunean eta ingurukoetan norbaiti urte berri ona opatzeko urte berri on interjekzioa erabiltzen da, ez *Urteberri&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5367889,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[97],"tags":[],"class_list":["post-5367891","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-recommendations"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367891","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5367891"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367891\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5367893,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367891\/revisions\/5367893"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367889"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5367891"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5367891"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5367891"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}