{"id":5367774,"date":"2022-12-16T09:50:12","date_gmt":"2022-12-16T08:50:12","guid":{"rendered":"https:\/\/uzei.eus\/?p=5367774"},"modified":"2022-12-16T09:50:16","modified_gmt":"2022-12-16T08:50:16","slug":"euskaltzaindiak-eta-uzeik-2022ko-hitza-aukeratu-dute-zorioneko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/uzei.eus\/en\/euskaltzaindiak-eta-uzeik-2022ko-hitza-aukeratu-dute-zorioneko\/","title":{"rendered":"Euskaltzaindiak eta UZEIk 2022ko hitza aukeratu dute: \u00abzorioneko\u00bb"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><em>Irulegiko eskua<\/em> dela eta, hitz horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dute urteko hitz.<\/li>\n<li>Aranzadi Zientzia Elkarteak azaroan ezagutzera eman zuenez, baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena den brontzezko pieza horretan \u00absorioneku\u00bb hitza irakur daiteke.<\/li>\n<\/ul>\n<figure id=\"attachment_5367770\" aria-describedby=\"caption-attachment-5367770\" style=\"width: 365px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-5367770\" src=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Irulegiko_eskua.jpg\" alt=\"Irulegiko eskua\" width=\"365\" height=\"222\" srcset=\"https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Irulegiko_eskua.jpg 1920w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Irulegiko_eskua-300x183.jpg 300w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Irulegiko_eskua-1024x623.jpg 1024w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Irulegiko_eskua-600x365.jpg 600w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Irulegiko_eskua-787x479.jpg 787w, https:\/\/uzei.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/Irulegiko_eskua-294x179.jpg 294w\" sizes=\"auto, (max-width: 365px) 100vw, 365px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5367770\" class=\"wp-caption-text\">Iturria: argia.eus<\/figcaption><\/figure>\n<p><strong>\u00abBaskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Arangurengo (Nafarroa) Irulegi mendiko aztarnategian aurkitutako brontzezko eskuan, \u00aborain arte baskoieraz ezagutzen den testu zahar eta zabalena\u00bb dago idatzita, Aranzadi Zientzia Elkarteak aurten ezagutzera eman duenez.<\/p>\n<p>Aurkikuntza arkeologiko horren begi-bistako garrantzia dela eta, albisteak oihartzun handia izan du, eta nazioarteko komunikabide handi batzuek ere horren berri eman zuten azaroan.<br \/>\nEzbairik gabe, zientzialariek <em>Irulegiko eskua<\/em>ren idazkuna osatuko luketen hitzetako bat \u00absorioneku\u00bb gisa transkribatu izanak zeresan handia eman zuen ondorengo egun eta asteetan.<\/p>\n<p><strong>Soka luzeko hizketagaia<\/strong><\/p>\n<p>Orduz geroztik, \u00abzorioneko\u00bb hitza ardatz duten mezu eta lelo ugari hedatu dira euskararen inguruan, eta horren adibide dira Euskaraldiaren eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harira zenbait erabiltzailek eta erakundek esandakoak.<\/p>\n<p>Itxura guztien arabera, oraindik ere emango du zeresana <em>Irulegiko eskua<\/em>k, euskaltzainburuak gogoratu zuen bezala, diziplina arteko ikerketa egin beharko baita; beraz, arkeologoek, hizkuntzalariek eta gainerako zientzialariek esaten dutenaren zain geratu beharko dugu oraingoz.<\/p>\n<p><strong>Komunikabideak eta sare sozialak, hautuaren oinarri<\/strong><\/p>\n<p>UZEIk egunero egiten du lexikoaren jarraipena, nagusiki komunikabideak arakatuz, besteak beste hizkuntza naturalaren prozesamenduan oinarritutako tresnak garatzeko eta mantentzeko. Jarraipen horretan oinarrituta hautatzen dute Euskaltzaindiak eta UZEIk urteko hitza.<\/p>\n<p>Aurten, inflazioak, Ukrainako gerrak eta hizpide izan diren beste gai nagusi batzuei itzal egiteko adinako hedadura izan du <em>Irulegiko eskua<\/em>k. Horren adibide da, esaterako, gertakari horren inguruko oihartzunak <em>Euskaltzaindiaren Hiztegia<\/em>n utzi duen nolabaiteko arrastoa, \u00abzorioneko\u00bb formak azaroko aste bakarrean izan baitzuen hiztegi digital horretako sarrera bakoitzak aurten batez beste izandako kontsulta-kopuru bera.<\/p>\n<p><strong>Euskararen proiekzioa hauspotzeko lagungarri<\/strong><\/p>\n<p>Mitxelenaren hitzak gogora ekarriz, euskararen miraririk handiena hainbeste mendetan zehar irautea dela azpimarratu zuen Andres Urrutiak. \u00abAurkikuntza, bere benetakotasuna eta euskararekin bat datorrela baieztatzen bada, euskara lurralde honetan presentzia oso zaharra duen hizkuntza dela zabaltzeko eta horren kontziente izateko beste mugarri bat izango da, lurralde honen hizkuntza bat delako eta, beraz, gaur egun sozialki proiektatu behar dugun hizkuntza bat delako, dagokion estatusa izan dezan\u00bb esan zuen euskaltzainburuak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irulegiko eskua dela eta, hitz horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dute urteko hitz. Aranzadi Zientzia Elkarteak azaroan ezagutzera eman zuenez, baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena den brontzezko pieza horretan \u00absorioneku\u00bb hitza irakur daiteke. \u00abBaskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena\u00bb Arangurengo (Nafarroa) Irulegi mendiko aztarnategian aurkitutako brontzezko eskuan, \u00aborain arte baskoieraz ezagutzen den testu zahar&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5367785,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[91,13],"tags":[],"class_list":["post-5367774","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-news","category-uncategorized"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367774","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5367774"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367774\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5367788,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5367774\/revisions\/5367788"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5367785"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5367774"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5367774"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/uzei.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5367774"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}