Animalien ongizatea eta beganismoa: oinarrizko lexikoa

:: Animalista, antiespezismo, makroetxalde… Guztira, 32 kontzeptu bildu dira lexikoan.
:: Euskaltzaindiak UZEIrekin lankidetzan argitaratu du lexiko hau.

Animalien eskubideen aldeko mugimenduak indar hartu du azken urteotan, eta horrekin batera eguneroko hizketagai bihurtu dira beste hainbat gai: abeltzaintza intentsiboko zenbait eredu, animalien ongizatea bermatzeko legeak, animalia-jatorriko elikagaiak zenbateraino diren beharrezkoak…

Horien guztien harira, Euskaltzaindiak eta bere erakunde atxikia den UZEIk oinarrizko 32 kontzeptu bildu dituzte orain Animalien ongizatea eta beganismoa: oinarrizko lexikoan.

Lexikoan jasotako forma batzuk dagoeneko araututakoak dira (hala nola animalista, barazkijale, beganismo), baina badira Akademiaren hiztegiak oraindik jaso ez dituen formak ere: antiespezismo, makroetxalde, izaki sentitzaile, flexitariano

Hiztegi arauemaileko formak eta definizioak ez ezik, lan honetarako kontuan hartu dira terminologia-bankuak (bereziki, Euskalterm eta inguruko hizkuntzetako terminologia-banku nagusiak) eta euskarazko erabilera (besteak beste, hedabideetakoa).

Euskaltzaindiaren Osoko Bilkurak onetsi ditu lexikoa osatzen duten sarrerak eta definizioak.

Helbide honetan dago kontsultagai lexikoa, Euskaltzaindiak UZEIren lankidetzarekin argitaratutako gainerako lexikoekin batera.

No Comment

Post A Comment